Cadizeko Konstituzioa (1812): Espainiako Lehenengo Konstituzio Liberalaren Historia
Fontainebleauko Ituna, Baionako Abdikazioak eta Napoleonen Inbasioa
Espainiar herriaren altxamendua, Independentzia Gerra. Sortutako aginte hutsunea betetzeko eta gerra antolatzeko, Batzorde Zentral Nagusia sortu zen. Testuinguru honetan kokatu behar dugu Cadizeko Konstituzioa.
Espainiarren hasierako garaipenen ondoren (Bailén) Napoleon bera etorri eta frantsesen kontrolpean geratu zen ia penintsula osoa.
Batzorde Zentral Gorenaren Ihesa Cadizera
B.Z.Gorenak Cadizera ihes egin zuen, frantsesen domeinutik kanpo zegoen hiri bakarra, armada ingelesak babestuta. Sinesgarritasuna galduta porrot militarrengatik, desegin zen eta Erregeordetza bati utzi zion lekua. Baina desegin aurretik Gorteak biltzeko deia egin zuen. Deia hau prozesu iraultzailearen hasiera izan zen.
Gorteak Cadizen (1810)
Gorteak Cadizen bildu ziren 1810.eko irailean eta ustekabeko ondorioak izango dituzte: Espainiako gizarte gehiena frantsesen eta haien ideia iraultzaileen kontra borrokatzen ari zen bitartean, ilustratu batzuek ideia haiek berak ezarri zituzten, nahi zituzten, liberalismoaren arrakasta eta, ondorioz, Espainiako lehen iraultza burgesa lortuz.
Cadizeko Giro Berezia
Hona hemen kontraesan horren azalpena: Cadizeko giroa berezia zen beste hiriekin konparatuz: merkatal hiri irekia eta dinamikoa zen, hiri liberala, han bildu zelako burgesia merkataria, atzerriko merkatariak, eta gerratik ihes egindako liberal eta erreformista ilustratuak.
- Gerraren oztopoengatik probintzia batzuetan ezin izan ziren hauteskundeak egin edota diputatuak ezin izan ziren Cadizera heldu (gauza bera gertatu zen amerikar diputatuekin). Cadizeko jendeak ordezkatu zituen.
- Horrek eta kostaldeko hiriek (Espainiako aurreratuenak) euren ordezkariak bidaltzeko izan zuten erraztasun handiagoak esplikatzen du liberalen nagusitasuna Cadizeko Gorteetan.
Liberalak vs. Absolutistak
- Liberalek –lehen aldiz erabili zen hitz hori– Cadizeko prentsa izan zuten haien alde;
- Absolutistek –mespretxuz “morroiak” esaten zieten.
Espainiako Lehen Parlamentu Modernoa
Diputatuak ez ziren estamentuka bildu, baizik eta ganbara bakar batean, eta bakoitzak boto bat izan zuen. Horregatik Cadizeko Gorteak Espainiako lehen parlamentu modernoa izan ziren,
Biltzar konstituziogile modura eratzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizeko diputatuek iraultza liberala ipini zuten abian, Helburua izango da Erregimen Zaharrari bukaera ematea eta Espainia konstituzio bat egitea Espainia monarkia parlamentarioa bihurtzeko.
Cadizeko 1812ko Konstituzioa:"La Pep"
Emaitza, Cadizeko 1812ko Konstituzioa, gure testuaren gaia, Espainiako lehenengoa eta “La Pepa” ezizenaz ere ezagutua San Jose egunean aldarrikatu zelako.