1839ko urriaren 25eko legea iruzkina
5.TESTUA. 1839KO URRIAREN 25eko LEGEA.
Aurrean daukagun testu historikoa 1839ko urriaren 25eko legearen zati bat da. Lehen mailako testua da, informazio zuzena ematen duelako eta gertaeren garaikoa delako. Testu politiko-juridikoa da. Gorteak idatzitako testua da eta Maria Kristina erreginak sinatutakoa. Herritar guztientzat zuzenduta zegoen, beraz, testu publikoa da. Momentu horretan zegoen egoera berezia zen, Lehenengo Gerra Karlista zelako (1833-1839/40). 1839an Maroto general karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako Ituna sinatu zuten. Hitzarmen horren bidez gerra amaitu zen, Maroto jeneralak erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.Ari eta Esparterok Foruak babesteko hitza eman zuen, baina batasun konstituzionala alde