Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa

Historia4,27 KB

1876ko uztailaren 21eko legea
Aurrean dugun testua juridikoa da, 1876ko uztailaren 21ean atera zen Madrilgo Aldizkari Ofizialean (Gaceta de Madrid). Idazlea Antonio Cánovas del Castillo da, nahiz eta erregeak sinatzen duena. Lege bat den heinean, testu publikoa da, herriari jakinarazi behar baitzaio. Lege hau atera zenean, II. Karlistaldia bukatuta zegoen jada, eta karlistek galdu zuten hura. Lege honekin, foruak bertan behera geratu ziren betirako.
Legea bost parrafoz banaturik dago:

Parrafoak

  1. 1. parrafoa: garaian kokatzen du testua. Alfontso XII.aren garaia da eta erregeak Gorteen agindua zabaltzen du.
  2. 1. artikulua: foruak bukatu direla ikusten da “nazioko gainerako biztanleei bezalaxe”.
  3. 2. eta 3. artikuluak: gauza bera ikus daiteke soldadutzaz
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa" »

Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)

Historia2,99 KB

Lehen Gerra Karlista

Lehen Gerra Karlista ohituraren eta liberalismoaren arteko gatazka izan zen. Bi bando nagusi zeuden:

  • Ejertzito isabelinoa: Gobernuaren armada zen eta, beraz, baliabide asko zituen.
  • Ejertzito karlista: Prestakuntza gutxikoa eta kopuruz txikiagoa zen.

Maria Kristina erreginordeak bere alabaren, Isabelen, eskubideak defendatu behar zituen, eta horretarako liberalen laguntza ezinbestekoa zuen.

Gerraren Hasiera eta Lehen Fasea (1833-1835)

1833ko urriaren 1ean, On Karlosek Abrantesko Manifestua aldarrikatu zuen, bere burua Espainiako errege izendatuz. Honek Lehen Gerra Karlistari hasiera eman zion. Gerrak hiru fase nagusi izan zituen.

Lehenengo fasea 1833an hasi zen, eta bertako protagonista nagusia Tomas Zumalakarregi izan zen, karlisten...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)" »

Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)

Historia2,78 KB

Italia: bateratze-prozesua (1849–1870)

1. fasea (1849–1860)

Vittorio Emanuele II.a Piemonteko erregea izan zen eta prozesua zuzendu zuen Cavourren laguntzarekin. Frantziarekin bat egin zuten Austriaren aurka, Austriak Italiaren iparraldearen zati handi bat menpean baitzuen. Austriak porrot egin zuen; Lombardiako lurralde batzuk soilik jaso ziren. Parma, Modena eta Romagna Piemonteri atxiki zizkieten erreferendum baten ondoren. Italiako parlamentua sortu zen.

2. fasea (1860–1865)

Sizilian sartzeko kanpaina egin zen. Cavourrek Garibaldi nazionalistaren laguntza baliatu zuen. Cavourrek egoeraz baliatuta Siziliara bidali zituen mila "atorra gorri" (atorra gorriak), Garibaldi buru zutela.

3. fasea (1865–1870)

Prusiaren eta Italiaren jardunek Austriaren

...

Jarraitu irakurtzen "Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)" »

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia

Historia2,5 KB

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak idatzi zuen testu hau 1936ko urriaren 4an; beraz, lehen mailako iturria dela esan dezakegu. Bi aldiz argitaratu zen: lehenengoz, Gaceta de Madrid aldizkarian, eta geroago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea izan zen.

Testuaren Izaera eta Helburua

Testu motari dagokionez, juridikoa dela antzematen da. Agertzen diren artikuluetan, Diputatuen Kongresuak eginiko legeak azaltzen dira; beraz, adierazpen politiko baten modukoa ere bada. Testua Espainiako Gorteei eta Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago, euskal probintziek izango duten autonomia azaltzen baitu.

Estatutuaren Ideia Nagusiak

Testu honen puntu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Lurraldetasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia" »

Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak

Historia2,68 KB

Antzinako Erregimena

Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) Europan izandako erregimen motari 1970eko iraultzaileek emandako izena. Oinarriak: iraupenezko nekazaritza, estamentu gizartea eta monarkia absolutua.

Gremioak

Erdi Arotik XVIII. mendeko bigarren erdialdera arte. Eskulangileen elkarteak, hirietako manufaktura-jarduerak kontrolatzen zituzten Europako herrialde gehienetan.

Domestic System

Europaren erdialdean XVII. mendetik aurrera, etxean lan egiteko sistema hau garatu zen, gremioen arautzeri ihes egiteko.

Konpainia Pribilejiodun Handiak

Europan, XVII. mendean monopolioak gobernuek babestutako konpainia handi horiek kontrolatzen zituzten. Probintzia Batuetako konpainia izan zen nabarmenduena XVII. mendean.

Estamentu Gizartea

Europan, Antzinako Erregimenean...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak" »

Federico Echevarria: Protekzionismoaren Defentsa (1893)

Historia2,69 KB

Testuaren Izaera eta Testuingurua

Aztergai dugun testua lehen mailako testu historikoa da. Testu narratiboa da, protekzionismoaren aldeko hitzaldi edo diskurtso bat baita. Edukiari dagokionez, politikoa eta ekonomikoa da.

Datu Nagusiak

  • Egilea: Federico Echevarria, Bilboko enpresari industrial handia.
  • Hartzailea: Mitina entzun edo ondoren irakur zezakeen orori zuzendua, baina bereziki gobernuan zegoen Alderdi Liberalari.
  • Data: 1893ko abenduaren 9a.

Testuinguru Historikoa

Mitina Berrezarkuntza Garaian eman zen, Maria Kristinaren Erregeordetzan (1885-1902), Sagastaren gobernupean. Mitin honek Espainiako gobernuak neurri protekzionistak mantentzea bilatzen zuen.

Gai Nagusia eta Edukiaren Analisia

Testuaren gai nagusia Bizkaiko industria gizonek egiten duten...

Jarraitu irakurtzen "Federico Echevarria: Protekzionismoaren Defentsa (1893)" »

Fronte Popularraren Programa (1936): Ezkerraren Batasuna

Historia2,72 KB

Fronte Popularraren Programa (1936-01-16)

1936ko urtarrilaren 16an idatzitako testu honek ezkerreko alderdien arteko koalizio bati buruz dihardu, urte horretako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko adostutako zenbait alderdi adierazten baititu. Maila nagusiko testu bat da, El Socialista aldizkarian argitaratua, Madrilen. Adierazpen politiko bat da, juridikoa dela ere esan daiteke, izan ere, Fronte Popularraren ezkerreko alderdien koalizioaren oinarriak finkatzen ditu. Espainiako gizarte osoari zuzendutako testua da, haien programa aurkezten baitute 1936ko otsailean egingo ziren hauteskundeetarako.

Koalizioaren Helburua eta Programa

Testuan agertzen den ideia nagusia koalizioan aurkezten diren partidu politikoek adierazi nahi dutena da: ezkerraren

...
Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularraren Programa (1936): Ezkerraren Batasuna" »

CEDAren Gorakada eta Eskuineko Mugimenduak (1933)

Historia2,14 KB

1933. urtean hainbat arazo ere egon ziren. Katolikoek antiklerikalismoa ustiatzen zuten eta haien mobilizazioetan oinarrituz CEDA (Espainiako Eskuin Autonomikoen Konfederazioa) sortu zen. Honen helburu nagusia irakaskuntzan eta erlijioan erreformak egitea zen, José María Gil-Roblesen buruzagitzapean.

1933ko otsailean ultramonarkikoak Gil-Roblesengandik banandu ziren eta ondorioz Espainiako Berriztapena sortu zen. Bestalde, karlismoa ere berriro antolatu zen, eskuineko mugimendu nazionalista bihurtuz. Horren helburu nagusia Errepublikaren aurka egitea zen. Falange Espainola ere sortu zen, hasiera batean ikasle taldeez osatua, eta gero unibertsitateko eskuineko ikasleak ere sartu ziren. Horien buru José Antonio Primo de Rivera zen, eta liberalismoaren...

Jarraitu irakurtzen "CEDAren Gorakada eta Eskuineko Mugimenduak (1933)" »

Mussoliniren diktadura: Italiako faxismoaren bilakaera

Historia2,66 KB

Aldi parlamentarioa (1922-1925)

1922tik 1925era bitarteko urteak erabakigarriak izan ziren erregimen liberaletik diktadura faxistara igarotzeko. Hasieran, Mussolini lehen ministro zenean, erregimen liberala errespetatuko zuela zirudien. Koalizio-gobernu bat eratu zuen, faxistek, liberalek, kontserbadoreek eta popularrek osatua; eta Parlamentuaren onespenarekin, botere bereziak lortu zituen.

Hauteskundeak eta Matteotti auzia

Hauteskunde-lege berria onartu zen, eta 1924. urteko hauteskundeetan, faxistek eta gobernuaren aldekoek botoen %64 eta 404 aulki lortu zituzten.

1924an, faxismoaren krisirik larriena sortu zen, talde faxistek Matteotti diputatua eta sozialisten buruzagia erail zutenean. Diputatu horrek hauteskundeen emaitzak baliogabetzat jotzea...

Jarraitu irakurtzen "Mussoliniren diktadura: Italiako faxismoaren bilakaera" »

Sistema Politikoak: Erregimen Ez-Demokratikoak eta Demokraziak

Historia12,45 KB

Sistema Politikoaren Definizioa

Sistema politikoak kontuan hartzen ditu herrialde batean dauden ideologiak, pentsaerak, kultura politikoa, eragile politikoak, alderdiak, gizarte mugimenduak eta interes taldeak. Baita erregimenak ere (erakunde multzoak).

Erregimen Politiko Motak: Ez-Demokratikoak

Totalitarismoak

Totalitarismoak alderdi bakarreko sistemak dira.

Ezaugarri nagusiak

  1. Alderdi bakarreko sistema politikoak dira. Aniztasun politiko maila oso baxua da (adibidez, Alemanian garai batean, Alderdi Nazionalsozialista bakarrik).
  2. Ideologia garatua eta hertsia dute. Justifikazio ideologiko zehatza dago (adibidez, nazismoa).
  3. Mobilizazio erregimenak dira (alderdiari baiezkoa edo ezezkoa adierazteko mobilizazio politiko maila altua).
  4. Liderraren garrantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Sistema Politikoak: Erregimen Ez-Demokratikoak eta Demokraziak" »