Burdinbideen lege orokorra

Historia4,98 KB

4.​ ​TESTUA.​ ​BURDINBIDEEN​ ​LEGE​ ​OROKORRA​ ​(1855-06-06) Aztertzen ari garen testua lehen mailako testu juridiko-ekonomikoa da; konkretuki, 1855eko Burdinbideen Lege Orokorraren zenbait artikulu ditugu esku artean. Testua publikoa da, Aranjuezen aldarrikatua izan baitzen 1855eko ekainaren 3an eta, ondoren, Madrilgo Gazetan argitaratua ekainaren 6an. Egilea kolektiboa da, Gorteek Egindakoa delako, nahiz eta Francisco de Luxan, orduko Sustapen ministroak, eta Isabel II.Ak sinatua eta onetsia izan. Lege orokor honen helburu nagusia Espainian Trenaren eraikuntza sustatzea da, honetarako bertako eta atzerriko konpainiei zenbait abantaila eskainiz. Isabel II. Aren zuzeneko agintaldiko Biurteko Progresistaren Garaian (1854-1856) kokatu behar dugu testua; hau da O´Donnell-ek hasitako ​Vicalvarada ​altxamendua eta gero irekiko den etapa historikoan. Garai honetan Isabel II.Ak Espartero jeneralari gobernua osatzeko ardura eman zion. Erregimen berria ekonomia eta politika erreformak sustatzen saiatu zen, tartean Madoz-en desamortizazio zibila Aipatu behar dugularik, hemendik jasotako dirua, besteak beste, trenbidea hedatzeko erabiltzeko helburuarekin. 1856ko estatu kolpe batek, ordea, boterea berriro Moderatuen​ ​eskuetan​ ​utzi​ ​zuen. Lehengo paragrafoan Isabel II.A , Espainiako Erreginak herritar guztiei jakinarazten die Gorteek egindako legea onartu eta berretsi dutela. Ondoren Burbinbideen Lege​ ​Orokorraren​ ​sei​ ​artikulu​ ​ditugu​ ​aztergai: -​ ​4.​ ​artikuluak,​ ​burdinbidearen​ ​eraikuntza​ ​gobernuaren,​ ​partikularren​ ​edo​ ​konpainien​ ​esku​ ​egongo​ ​dela​ ​dio. - 6. Artikulua ​trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimenari buruzkoa da​. Artikulu honen arabera, konpainia eta partikularrek trenbidea eraikitzeko, aurretik, gobernuaren Onespena​ ​jaso​ ​beharko​ ​dute. - 8.artikuluan ​gobernuak eskainiko dituen diru laguntzen inguruan hitz egiten da​. Are gehiago, inbertsio publikoak zertarako erabiliko diren zehazten da: hainbat obra Gauzatzeko, enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat itzultzeko edota kapitalaren zati minimo edo finko bat ziurtatzeko. Hemen ikusten da gobernuak berak bultzatuko Duela eraikuntza (iniziatiba publikoa). Kontuan izan behar da Espainiako iniziatiba pribatuak interes gutxi zeukala inbertsio industrialean, burgesia industriala apenas Existitzen​ ​zelako,​ ​eta​ ​aristokrazia​ ​lurjabeak​ ​beste​ ​interes​ ​batzuk​ ​zituelako​ ​(lursailen​ ​errentak​ ​kobratzea). - 19.Artikulua ​inbertitutako kapitalaren bermeari buruzkoa da. Trenbidearen eraikuntzan erabilitako kapital atzerritarra estatuak babestuko duela eta beraz arriskutik libre Geratuko​ ​dela​ ​dio​ ​artikuluak. -20.Artikuluan, burdinbidearen eraikuntza burutuko duten enpresei eskainitako ​onura ekonomiko eta fiskalak zehazten dira​. Besteak beste, trenbideak bere bidean hartuko Dituen lur publiko guztiak emango zaizkie, inguruko baliabideen (egurra, larreak...) erabili ahal izango dituzte, harrobiak irekitzeko baimena izango dute eta garraio eta Muga​ ​zergak​ ​bereganatzeko​ ​ahalmena. -Azkenengo artikuluan, 30.Ean​, trenbideak izan beharreko neurriak aipatzen dira: 1,80 metroko zabalera. Honen inguruan, aipagarria da Europako gainerako trenbideekin Alderatuta, Espainiako trenbidea zabalagoa egin zela eta, horrek, oztopo handiak ekarriko zituela ondorengo urteetan beste herrialdeekin komunikatzeko. Erabaki hori Justifikatzeko, atzerritik etor zitekeen eraso militarrak aipatu ziren; baina hori ez zen izan benetako arrazoia. Espainia oso menditsua zenez, lurrun makinek indar gehiago Behar zuten maldak igo ahal izateko eta hori zela eta diseinatu zituzten inguruko herrialdeenak baino bide zabalagoak (Hala ere, trenbidea zabalago egin ordez Lokomotorak​ ​luzeagoak​ ​egitearekin​ ​nahiko​ ​izango​ ​zen). Trenbideko sareak, Europan goraldian zeudenak, ondasunak garraiatzeko baliabide ezin hobea ziren denborak eta kostuak jaisten zituztelako. Hala ere, trenbideen Eraikuntza Espainian araututa ez zegoenez eta garai hartako gatazka sozialak eta politikoak zirela bide, atzerriko kapitalak ez zeuden prest Espainian inbertitzeko. Ordura Arteko trenbideak zenbait meategietan agertzen ziren baino ez. Lege hau Biurteko Aurrerakoian (1854-1856) indarrean sartu zen, beste erreformen artean. Hain laburra zen Legislatura hau, ezen aldaketa politika gutxi egin baitziren. 

Deskargatu

PDF Word HTML