Frankismoa Euskal Herrian: Autarkiatik Krisira

Historia15,45 KB

Autarkia ekonomikoa

Gosearen urteak

Gerraren amaieran, Espainia guztiz suntsituta zegoen, batez ere Madril, Bartzelona, Valentzia… bonbardaketen ondorioz hiriak berreraiki egin behar izan ziren. Nekazaritzak ere kaltetuta egon zen; alde batetik, gerraren ondorioz ekoizpena murriztu zen eta atzerriko merkatuak galdu zituen. Industriak, berriz, ia ez zuen kalte handirik izan, baina falta zitzaizkien lehengaiak eta, batez ere, erregaiak produktuak aurrera eramateko. Gastu publikoaren hazkundeak pezetaren kotizazioa %50 jaitsi zuen. Inflazio erraldoia zela eta, bizi-baldintza oso txarrak izateagatik, 1939-1942 urteetan bizitzeko aukera hobeak ziren landa-inguruetan, hiri nagusietan baino. Oinarrizko janaria modu orekatuan banatzeko, errazionamendu kartilla ezarri zen. Baina zegoen janaria ez zen nahikoa guztientzat eta, orduan, merkatu beltzera joaten ziren, ez zeukatena erosteko. Merkatu beltza estraperloa deitu zen, merkataritza-sare paraleloa. Gobernuak horren kontra zegoen; orduan, heriotza-zigorra ezarri zien espekulatzaileei.

Autarkia eta sektore publikoa

Autarkia herrialde batean produktu guztia ekoiztea da, barneko industrietan, kanpoko esportazioa murrizteko. Espainiak inoiz ez zuen muturreko autarkiarik izan, atzerriko menpekotasunagatik, baina aurrera eraman zuen ahal izan zuen sektoreetan autarkia ekonomikoa ezarri zuen eta horretarako sortu zuen diru-laguntza banatzeko sare bat, industria sustatzeko, Nazio-intereseko industriak babesteko legea. Horrez aparte ere erabili zen diru publikoa, enpresa publikoak sortzeko eta horretarako INI deituriko erakundea sortu zen, eta modu horretan bideratzen ziren diru-laguntzak Espainian industriak sortzeko. Enpresa publiko batzuk sortu ziren (Telefónica, Iberia, Renfe) eta herri-lanak egiten ziren, azpiegitura konpontzeko edo berriak egiteko (urtegiak, trenbideak). Industria gora egin zenez, nekazaritzan kalte egin zion Estatuaren interbentzionismoaren erruz. Horren erruz, 40ko hamarkadan ez zen hazkunderik egon. Hirietan ere, espekulazioak etxebizitzaren arazoa larriagotu zuen, txabolismoa sortuz.



Irekiera ekonomikoa

50eko hamarkadan, irekiera ekonomikoa etorri zen, ekonomia liberalizatu zen, Espainiak jaso zituen diru-laguntzei esker, AEBtatik. Errazionamendua ezabatzeak eta elikadura-produktuen prezioa askatzeak normalizatu zuten eguneroko bizitza.

1957an, ekonomia porrot egiteko zorian zegoenez, Francok aldaketa bat egin zuen bere gobernuan, Falangearen ideal ekonomikoa kendu zituen eta izendatu zituen pertsona batzuk, falangistak ez zirenak; hauek teknokratak deitzen ziren. Hauek ekonomian adituak eta politikan kontserbadoreak ziren. Hauek gehien bat Opus Deiko kideak zirenak, kudeaketari garapenari hasiera eman zioten. Erregimenak ekonomia liberalizatu zuen, kanpoko inbertsioak erakartzeko, Egonkortze Plana martxan jarri zuten 1959an. Horren arabera gastu publikoa urritu, kreditua murriztu, soldatak izoztu eta pezeta debaluatu egin zuen. Ondorioak kostu itzela utzi zuen langileentzat. Langabeziaren hazkundeak emigrazio handia eragin zuen industria gunetara edo atzerrira.

Nazioarteko politika

Espainia isolatuta egon zen, isolamenduaren garaia izan zen. Francok zeuzkan bi lagunak, Alemania eta Italia, gerra galdu zutenez, desagertu ziren eta Espainia bakarrik geratu zen. Gainera boikota egin zioten NBEtik, Frantziako mugak itxi zituzten, enbaxadoreak joan ziren Espainiatik. Baina 1947tik, egoera aldatzen joan zen eta batez ere gerra hotzaren ondorioz, mundua kapitalisten eta komunisten artean banandu zen. Franco antikomunista zenez, AEBen laguntza jaso zuen antikomunista izaten jarraitzeko eta horrela heldu ziren akordio batera eta NBEren onarpena. Horrez gain, Francok konkordatu bat sinatu zuen Vatikanoarekin, mundu katolikoen onarpena eman zion Francoren erregimenari.



4

Frankismo berantiarraren krisia

Frankismo berantiarra

Frankismo berantiarra da, Frankismoaren azken urteak. Hasiera, 1969an kokatzen da, Francok gaixotasunez jota erabaki zuen nor izan behar zuen bere oinordekoa; Juan Carlos printzea izendatu zuen, momentu horretan hasi zen berantiarra. Francoren inguruan zeudenak eta oposiziokoak ere, hasi ziren prestatzen etorkizuna Francorik gabe.

Sei urte hauetan frankismoak errepresioa gogortu zuen eta behin eta berriro salbuespen-egoerak aldarrikatzen zituen, gehienetan Bizkaian eta Gipuzkoan gertatzen zen, ETAren atentatuak direla eta.

Erregimenaren kontraesanak

Falange/teknokratak: Falangistak eta teknokratak haien arteko harremana oso txarrak ziren, nahiz eta gobernu berean egon eta ministroak izan. Haien arteko borroka eta desadostasunak azalaratu ziren Matesa kasua, ustelkeria kasu bat, non falangistek salatu zutenak eta horren atzean teknokratak zeuden eta horregatik egin zituzten haiek izorratzeko. Franckoren erantzuna izan zen, hurrengo gobernu aldaketan falangistak baztertu zituen eta teknokratak gehiengo izan ziren, haien alde zeuden.

Irekieraren aldekoak/immobilistak: Gobernu berriko presidenteordea Carrero Blanco izanik, Franco erabaki politikoetatik urruntzen joan zen. Bitartean, bi joeren arteko lehia hasi zen:

-Irekieraren aldekoak: Hauek eskatzen zituzten erreformak erregimenaren barruan liberalizatzeko eta pixkanaka demokratizazioaren bidean sartzeko. Baina benetako demokratak izan gabe baizik eta erregimenaren barneko ideologia desberdinean leku bat izateko.

-Immobilistak: Hauek berriz, erregimenaren jarraipena nahi zutenak zegoen moduan, aldaketak egin gabe. Talde honetan zeuden Opus Deiko teknokratak, tradizionalistak, Armadaren kargu gorenak eta falangistak.


Carrero Blanco presidentea

1973an, lehenengoz, Francok gobernuburua utzi zuen, Carrero Blanco presidente izendatuz. Carrero Blanco erreformak ezabatu nahi izan zituen eta oposizioa zapaldu nahi izan zuen, errepresioa gogortuz. Baina, ETAk hil zuen atentatu batean eta suposatzen zen frankismoaren jarraipena eman behar ziona.

Arias Navarro presidente

Carrero Blanco hil eta gero, Francok Arias Navarro izendatu zuen presidente. Hasieran batean irekiera aldeko urratsak eman zituen prentsa askatasuna bat atera zuen, baina handik gutxira aldaketa bat egon zen, ETAren atentatu baten erruz eta inmobilisten presioa dela eta. Orduan errepresioa gogortu zuen, preso batzuk heriotza zigorra jarri zioten eta gainera elizarekiko gatazka sortu zituen, talka egin zuen Eliza berriarekin. Añoveros kasua, Elizarekiko gatazkarik larriena izan zen. Horrez gain, beste bi arazoei aurre egin zien:

-Krisi ekonomikoa: 1974an, ekonomian petrolioaren krisia dela eta mundu mailan egon zen krisia Espainiari ere eragin zion, petrolioaren prezioren gorakada. Horrek eragin zuen langabezia handitzea, emigrante asko Espainiara bueltatzea, enpresa itxi.

-Diktaduraren aurkako aliantzak: Bestalde, oposizioko indarrak hasi ziren mugitzen, frankismoari osteko etapa prestatzeko. Sortu ziren bi talde, alde batetik, Junta Demokratikoan, alderdi komunista eta bestetik Plataforma Demokratikoa, alderdi sozialistak.

Azken krisia

Azken krisia heldu zen, Francoren gaixotasuna oso larria zenean. Baina hori baino lehen frankismoren azken exekuzioak eman ziren. ETAko bi eta FRAPeko hiru kideei heriotza-zigorra ezarri zieten eta nahiz eta kanpoko atzerrian manifestazioak egin, Francok ez zuen kasurik egin, eta irailearen amaieran exekutatu zituzten. Francoren gaixotasunak txarrera egin zuenean, Marokok aprobetxatu zuen, mendebaldeko Sahara, Espainiako koloniako bat okupatzeko modu baketzuan, horretarako martxa berdea antolatu zuen. Baina ez zen momentu egokia Marokorekiko gerra bat hasteko eta orduan abandonatu zuten. Eta handik gutxira, 1975eko azaroaren 20an, Franco hil zen.



Erbestea

Bizkaia Francoren eskuetan erori zenean, Eusko Jaurlaritza desegin zen eta hasiera batean Bartzelonara joan zen eta gero, Frantziara. 1939an, Parisen ezarri zen eta hortik, milaka errefuxiatuen laguntza antolatu zuen. 40ko hamarkadako ezaugarria, erresistentzia zen, alde batetik, frankismoari eta bestetik, bigarren mundu gerra piztu zenean Eusko Jaularitza eta Agirre lehendakariak ihes egin behar izan zuten Parisetik ere, naziak Paris okupatu zutelako. New Yorkera joan ziren, eta han geratu zuten, non bulego bat zabaldu zuten eta ere Londresen, naziak okupatzen ez zituzten lekuetan. Han geratu ziren bigarren mundu gerra amaitu arte eta 1945ean, Frantziara bueltatu ziren eta handik jarraitu zuten haien funtzioak betetzen. Euskaldunen bizitza konpontzen saiatu ziren.

50 hamarkada izan zen fustrazioarena, nazioarteko herrialdeek onarpena eman zioten Francoren erregimenari eta Franco kanporatzeko itxaropena galdu zuten. Gainera AEBrekin akordioa sinatu zuen, itxaropen guztia galdutaz, mantendu zituzten erakundeak.

1960an Agirre hil zen Parisen eta bere ordezkoa Jesus Maria Leizaola, honek jarraitu zuen Eusko Jaularitzaren funtzioak betetzen Franco hil arte.

Hazkunde ekonomikoa eta aldaketa sozialak

Gerra ondorengo berreskurapena

Ekonomia arloan, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat frankismoa oso onuragarria izan zen, Francok industriari diru-laguntza gehiena eman zion lehentasuna, hori dela eta hazkunde ekonomiko izan zuten.

Gerra ondorengo berreskurapena zaila izan zen baina ez fabrikak kaltetuta egon zirelako baizik eta ez zegoela lehengairik eta erregairik, isolamenduarengatik. Orduan fabrikak jarraitu zuen produkzioari eta arrazoia izan zen eskaerak handitu zelako, isolamendua dela eta ezin zen beste herriarekiko merkataritza harremanik, horregatik eskaerak handitu zenean, produkzioa igo zen. Oztopo bat zegoen, estatuaren interbentzionismoa, estatuak prezioa markatzen zituen eta produkzioa kontrolatzen zuten. Gero sektore bakoitzak zeuzkan beraien arazoak, siderurgian eta metalurgian batez ere, isolamendua dela eta.


60 eta 70 urteetako garapena

1959an, Egonkortze Planaren ondoren erregimenak autarkia ekonomikoari amaiera eman zion. Horrela aurreko hazkundea handitu zen eta euskal ekonomiak eragin handia eduki zuen eta horren arrazoiak izan ziren; lan-esku ugari zegoela inmigranteak etortzen zirelako, erraztasuna zeukaten finantziatzeko garapen planari esker eta kanpoko inbertsioak direla eta protekzionismoari esker, konpetentzia ezabatu zen.

Baina ere eman ziren desorekak; Bizkaia eta Gipuzkoan kontzentratu zen industria, industria astuna zen nagusiena eta lehiakortasun eskasa, ez zegoen konpetentziarik, horrek eragiten zuen produktuen kalitate eskasa.

Gipuzkoan, fenomeno berezi bat eman zen kooperatibismoa eta 60ko hamarkadan Arrasaten, honetan sortu zen lehenengo enpresa ULGOR, gero FAGOR deitu zena. Kooperatibetan langileak dira bazkideak eta finantzatzeko Lankide Aurrezki Kutxa sortu zen. Honen adibidea jarraituz beste fabrika kooperatiba batzuk sortu zituzten. Mugimendu kooperatibistaren barruan enpresak elkartu ziren (Mondragon Kooperatiba Taldea).

Euskadiko hazkunde ekonomikoa iraunkorra izan zen. 1973ko petrolioaren krisiak hazkundea gelditu zuen. ETAk egin zuen enpresaburuen aurkako jazarpenak krisia sakondu zuen.

Aldaketa sozialak

Horrek eragin zituen aldaketa sozialak eta nabariena izan zen hazkunde demografikoak, kanpotik etorritako gendeak, Bizkaia eta Gipuzkoa gainezkatu zuten. Jaiotze-tasak ere gora egin zuen. Gizarte arazoak ere ekarri zituen; lan gatazka, langileen kopuru gero eta altuagoa direla. Txabolismoa sortu zen hiri nagusietan, etxebizitza eskasa zegoelako, oinarrizko zerbitzuak falta ziren, ikastetxeak, osasun zentroak… .

Bilbon, txabolismoaren arazoari aurre egiteko, Otxarkoaga auzoa eraiki zen 1960an.

Beste alde batetik modu positiboan bizi-maila igo zen eta Euskadin kontsumo-gizartea bihurtu zen eta gendeak bazeukan aukera produktuak erosteko, elektrotresnak, telebistak, autoak… .


Frankismoaren aurkako oposizioa

Barneko erresistentzia + Kanpoko erresistentzia: Baionako Hitzarmena.

Barneko erresistentzia, 40ko hamarkadan 1947ko greban Eusko Jaurlaritza antolatu zuen greba, 60.000 langile hartu zuen parte eta errepresio gogorra jasan zuten. Greba honek izan zen langile mugimenduaren hasiera.

50eko hamarkadan, beste greba egon zen, 1951koa, honetan ere hainbat pertsona atxilotu zituzten buruzagi politikoak eta sindikalistak.

Kanpoko erresistentzia dagokionez, Frantzian atxilotuta egon zirenak eta aliatuek askatu zutenean. Hauek Euskal indar politikoak eta sindikatuak elkartu ziren Baionan 1945eko martxoaren 31an, hitzarmena bat sinatzeko, Baionako Hitzarmean. Akordio hauetara heldu ziren:

  • Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren zilegitasuna aitortu.
  • Frankismoaren aurkako borroka jarraitzeko konpromisoa hartu.
  • Errepublika eta Autonomia Estatutua berrezartzea.

Azkenean, Baionako Hitzarmena ezer ezean geratu zen, aliatuek inoiz ez zuten Franco kanporatu, gainera Francoren erregimenak nazioarteko onarpena lortu zuen.

ETAren sorrera

1959an, sortu zen EAJ-tik banandu ziren gazte talde batek, euskal kultura defendatzeko, Euskadi ta Askatasuna (ETA) taldea sortu zuen. Hasiera batean egiten zituzten pintadak eta atentatuak baina ez pertsonen kontra. 1968an lehenengo hilketa gertatu zen, horren ostean kiribila batean sartu ziren “ekintza-zapalkuntza-ekintza” non ETAK atentatuak egiten zituen estatuaren errepresioa gogortzeko, biztanleriaren onarpena lortzeko eta haiek txalotzeko, frankismoaren kontra borrokatzen zutelako.

Gendearen babesa jaso zuen, eta ETArekin akabatzeko erregimena egin zuen Burgosko prozesuak, horretan ETAko 16 kide epaitu zituzten eta haietariko sei heriotza zigorra ipini zieten. Baina prozesu horren ohiartzuna oso handia izan zen Espainiaren barruan eta baita kanpoan eta nazioarteko prezioa dela eta Francok kendu zieten heriotza zigorra eta kartzelara eraman zituen. Momenturik gorena izan zen Carrero Blancoren hilketa.


Diktaduraren krisia Euskal Herrian

Elizarekiko gatazkak

60ko hamarkadan errealitatearen eta erregimenaren arteko kontraesanak gehitu egin ziren eta oposizioa indartu egin zen. 1960an, Vatikanoko II. Kontzilioak krisia gertatu zenteik, apaizek frankismoaren kontrako jarrera erakutsi zuten eta horretan 339 apaizek bidali zuten dokumentu bat Aita Santuari zalatzen Euskal Herria jasatzen zuen errepresioa. 1960tik aurrera eta Franco hil arte, Elizaren zati batek errepresioa salatu zuten eta horregatik erregimenak Zamorako espetxea, non sartu zituzten apaiz gorriak deiturikoa eta baita ere ETAri babesa ematen zituzten apaizak.

70eko hamarkadan, eztanda egin zuen Añoveros kasua, Elizarekiko gatazkarik larriena izan zen, non argitaratu zuen pastoral batean, Euskal Herriko izaera kultural eta linguistikoa kontuan hartzeko deia egin zuen. Gobernuak ulertu zuen hori kontrako eraso bat zela eta Añoveros zigortu zuen eta Espainiatik kanporatzeko agindua eman zion baina Añoveros ezetza eman zien eta Tarancon kardinalak babesa jaso zuen. Kardinala ohartu zion Arias Navarrori, Añoveros kanporatzekotan konkordatuaren apurketa bat izango zela eta horrek ekarriko zuen eskumikuaren arriskua. Akenean, Gobernua atzera egin zuen eta agindua bertan behera utzi behar izan zuen.

Frankismoaren azken exekuzioak

Errepresioa gogortu zuen, nazionalismoaren kontra eta ETAren kontra ere. Orduan ETAko bi eta FRAPeko hiru kideei heriotza-zigorra jarri zien. Nahiz eta nazioarteko mobilizazioak egin eta aita santuak (Paulo VI) haien askatasuna esaktuz, Francok exekutatu zituzten. eta bi hilabete geroago, Franco hil zen

Deskargatu

PDF Word HTML