Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Iberiar Penintsulako Erliebe-Unitate Morfoestrukturalak

Geologia4,81 KB

Iberiar penintsulako erliebea Iberiar goi-lautadaren inguruan antolatzen da. Erdialdeko sistema bi zati bereizitako lautada garai bat da: iparraldeko Iberiar goi-lautada eta hegoaldekoa.

Erliebearen antolaketa nagusia

  • Iberiar goi-lautadan: Mendigune herzinianoak (Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena).
  • Kanpoko unitateak: Kanpoko sakonuneak (Ebro eta Guadalquivir) eta periferiako mendikateak (Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoak).

6.1. Iberiar Goi-lautada

Iberiar goi-lautada ordoki garaia da, 600-800 m-ko altitudea duena batez beste. Era Primarioan sortu zen, antzinako Hesperiar mendigunearen (orogenia herzinianoan sortua) higaduraren ondorioz. Era Tertziarioan,...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebe-Unitate Morfoestrukturalak" »

Lurzoruaren horizonteak eta eraketan eragina duten faktoreak

Geologia2,82 KB

Lurzoruaren horizonteak

Lurzoruaren horizonteen ezaugarriak eta hedadura aldatu egiten dira ingurune bakoitzean; lurzoru batek ez ditu zertan izan horizonte posible guztiak, eta haien arteko mugak bat-batekoak edo pixkanakakoak izan daitezke. Lurzoru ideal batek maila hauek izango lituzke, hurrenkera honetan antolatuak:

  • O horizontea. Maila honen osagai ia bakarra material organikoa da, eta oxigeno, karbono dioxidoa eta azido organiko kantitate handia dago.
  • A horizontea. Jarduera biologiko handi samarra du, baina materia minerala da nagusi (gainazalaren edo O horizontearen azpian).
  • E horizontea. Kolore argiko eta materia organiko gutxiko geruza da. Elubiazio-horizontea.
  • B horizontea. E horizontetik iritsitako materialen metaketa-eremu gisa ezagutzen
...
Jarraitu irakurtzen "Lurzoruaren horizonteak eta eraketan eragina duten faktoreak" »

Euskal Herriko Industri Kokapena eta Sektore Nagusiak

Geologia2,31 KB

Euskal Herriko industri kokapena eta sektore nagusiak: Industriak E.H-an XX. mendean hedapenak aldaketa handia izan zuen. Industri eskualde handiak agertu dira; lantegiak landalde jakin batzuetan polarizatu dira, industriaguneak ere agertu dira. EAE-ko industriak tamainaren arabera bantuta. Industria txikiak enpresen %42, langileen %9-enplegatzen dituzte. Industria handiek enplegu guztiaren %60 biltzen dute. Enpresa txikiak nagusi Ipar E.H-an (Gipuzkoa, Nafarroa) enpresa txiki eta ertainak nagusi. Handiak Bizkaia eta Araban. E.H-ko industri kokapenaren ezaugarri nagusiak hauek: - Industriak etengabe agertzea zenbait paisajetan. - Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentratua, Laudi eta Amurriokoa izan ezik. - Nafarroako industria Iruñeko...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industri Kokapena eta Sektore Nagusiak" »

Fenomeno Meteorologikoak eta Kutsadura Atmosferikoa

Geologia2,22 KB

Borraska

Aire beroak gorantz egitean uzten duen hutsunea alboetako aire hotzak betetzen du. Zenbat eta gorago, T (tenperatura) jaitsi egiten da, kondentsatuz eta hodeiak sortuz, agian prezipitazioak ere. Goiko eta beheko T arteko aldea oso handia bada, airea azkar igoko da, kondentsazio bortitza izango da; ekaitzak sor daitezke.

P (presio) txikiko gunea eta atmosferaren ezegonkortasuna dakarren egoerari depresio deritzo. P atmosferikoa handitzen da, erditik kanpora. Goranzko aire-masak kutsadura gorantz eramaten du eta bertan dispertsatzen da.

Antizikloia

Aire-masa hotza beherantz mugitzen den heinean, airea berotu egiten da. Horren ondorioz, hezetasun erlatiboa txikitu egiten da, lehortu egingo da eta ezingo dira hodeiak sortu. Beheko partean...

Jarraitu irakurtzen "Fenomeno Meteorologikoak eta Kutsadura Atmosferikoa" »

Energia Geotermikoa eta Litosferaren Dinamika: Lurraren Beroa eta Plaken Tektonika

Geologia2,57 KB

Energia Geotermikoa: Lurraren Barneko Beroa

Lurraren barneko beroa, sakonerak eragindako tenperatura gehikuntza da, eta gradiente geotermikoa deitzen zaio. Gradiente geotermiko handiak energia iturri gisa erabil daitezke, energia geotermikoa sortuz.

Energia geotermikoa lurraren barneko beroa aprobetxatzen du, energia iturri berriztaezinen ordezko gisa. Jarduera bolkaniko aktiboa duten eskualdeak dira energia lortzeko egokienak. Bertan, lur azpiko ura berotu egiten da, eta geiserrak sortzen dira. Energia hau elektrizitatea sortzeko, etxean erabiltzeko edo helburu terapeutikoetarako erabil daiteke.

Energia geotermikoa sortzeko dauden instalazioei zentral geotermikoak deritze.

Lurraren Litosfera eta Plaken Tektonika

Litosfera

Litosfera lurraren kanpoko...

Jarraitu irakurtzen "Energia Geotermikoa eta Litosferaren Dinamika: Lurraren Beroa eta Plaken Tektonika" »

Klimaren Erregulazioa eta Hidrosferaren Ezaugarriak

Geologia2,4 KB

Klimaren erregulazioa

  • Albedoaren eragina: Zenbat eta hodei eta hauts gehiago egon atmosferan, edo zenbat eta izotz gehiago egon Lurrean, hainbat eta handiagoa izango da albedoa.
  • Berotegi-efektu naturala: Atmosferako zenbait gasek eguzkitik datorren argi ikusgaiari igarotzen uzten diote, baina ez lurrazaletik igorritako argi infragorriari. Argi infragorri hori berriro ere Lurrera abiatzen da eta tenperatura igoarazten du. Efektu honi esker, Lurraren batez besteko tenperatura 15 ºC-koa da.
  • Atmosferako airearen zirkulazio orokorra: Hidrosferarekin batera eguzkitik datorren energia banatzen du.

Hidrosfera

Oinarrizko ezaugarriak

Gazitasuna

Urak disolbatzeko gaitasun handia du, eta horregatik, hainbat ioi mota daude urean disolbatuta. Ioien banaketa ez...

Jarraitu irakurtzen "Klimaren Erregulazioa eta Hidrosferaren Ezaugarriak" »

Ingurumen Zientzien Oinarriak eta Sistemen Teoria

Geologia2,9 KB

Prozedurak eta Ereduak

Zientziaren arlo askotan, modelo edo ereduen prozedura erabili izan da prozesu konplexuak ikertzeko. Eredua errealitatearen adierazpen sinplifikatua da, ulertze- eta ikertze-lanak errazteko asmoz egina.

Ikuspuntu holistikoaren edo globalaren arabera, beharrezkoa da hainbat diziplinaren parte-hartzea, hala nola biologia, geologia, fisika, kimika eta matematika.

Sistemen Teoria

Sistema deritzo elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari. Ingurumen-zientzien ikerketan ikuspegi holistikoa da nagusi; beraz, metodologia egokiena Sistemen Teorian oinarritutakoa izango da.

Sistemak bi ikuspuntutik azter ditzakegu:

Kutxa Beltza

Ez dugu sistemaren barrualdea aztertzen, baina bai sistemak beste sistemekin dituen elkarrekintzak...

Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Zientzien Oinarriak eta Sistemen Teoria" »

Lurraren barrualdearen osaera eta egitura: Ereduak

Geologia2,18 KB

1. Lurraren barrualdearen osaera eta egitura

Lurraren osaera eta egitura azaltzen saiatzen diren eredu aipagarrienak hauek dira:

a) Eredu estatikoa edo geokimikoa

Ikuspuntu mineralogikotik sortua, geruzen konposizioaren arabera sailkatzen da. Dentsitatearen araberako banaketa:

  • Lurrazala: Mohorovicic-en etenuneraino (10-70 km artekoa).
    • Lurrazal ozeanikoa: 5-10 km
    • Lurrazal kontinentala: 20-70 km
  • Mantua: Gutenberg-en etenuneraino (70-2900 km artekoa).
  • Nukleoa: Fe eta Ni.
    • Kanpoko nukleoa: Lehman-en etenuneraino (2900-5150 km).
    • Barneko nukleoa: Lurraren erdiguneraino (5150-6350 km).

b) Eredu dinamikoa edo geodinamikoa

Geruzen egoera fisikoan (solidoa, likidoa) eta propietate mekanikoetan (zurruna, plastikoa edo fluidoa) oinarritzen da: Litosfera, Astenosfera,...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren barrualdearen osaera eta egitura: Ereduak" »

Depresio Ondulatorioak, Fronteak eta Prezipitazio Motak

Geologia2,68 KB

Depresio Ondulatorioak

Easterliak (aire hotza) eta Westerliek (aire epela) 60 gradutan talka egiten dute, fronte polarra sortuz.

Fronte polarra ondulatu egiten da: aire hotza (fronte hotza) beroaren atzetik eta aire beroa (fronte beroa) hotzaren atzetik abiatzen dira, depresio ondulatorioak sortuz. Hauek Atlantikotik Europarantz datozkigu.

Fronte Beroa

Aire beroak hotzarekin talka egin eta hau poliki desplazatuko du. Talka egitean, aire beroa (arina) gora igoko da, hoztuz eta hodeiak sortuz: ninbostratoak (zeru grisa). Fronte beroak tenperatura epelak eta etengabeko prezipitazioak, intentsitate gutxikoak (**zirimiria**), ekarriko ditu.

Fronte Hotza

Aire hotza azkar mugitzen da, sendoa delako. Talka egitean aire beroa igoaraziko du. Hodeiak: kumuluak...

Jarraitu irakurtzen "Depresio Ondulatorioak, Fronteak eta Prezipitazio Motak" »

Geosfera Aztertzeko Metodoak

Geologia2,63 KB

1. Geosfera Aztertzeko Zuzeneko Metodoak

Azaleko harrien azterketa

Azaleko harriei zuzenean begiratuta, iraganean pairatu zituzten prozesuak ondoriozta daitezke, sumendien bitartez azaleratu direlako, higadurak agerian utzi dituelako edo meteorito handiek talka egin duten eremu handietan agerian gelditu direlako.

Barneko harrien azterketa

Zientzialariak geosferaren barnealdera sartu ahal izaten dira, meatzetako indusketen bitartez edo tutu zulagailuekin egindako zundaketen bitartez. Metodo honekin, gutxi gorabehera 13 metroko sakonerako datuak neur daitezke eta harrien laginak hartzeko edo tenperatura neurtzeko balio dute.

Laginen azterketa laborategian

Harrien laginak proba fisikoekin eta kimikoekin azter daitezke edo ebaki mikroskopiko petrografikoarekin...

Jarraitu irakurtzen "Geosfera Aztertzeko Metodoak" »