Depresio Ondulatorioak, Fronteak eta Prezipitazio Motak
Depresio Ondulatorioak
Easterliak (aire hotza) eta Westerliek (aire epela) 60 gradutan talka egiten dute, fronte polarra sortuz.
Fronte polarra ondulatu egiten da: aire hotza (fronte hotza) beroaren atzetik eta aire beroa (fronte beroa) hotzaren atzetik abiatzen dira, depresio ondulatorioak sortuz. Hauek Atlantikotik Europarantz datozkigu.
Fronte Beroa
Aire beroak hotzarekin talka egin eta hau poliki desplazatuko du. Talka egitean, aire beroa (arina) gora igoko da, hoztuz eta hodeiak sortuz: ninbostratoak (zeru grisa). Fronte beroak tenperatura epelak eta etengabeko prezipitazioak, intentsitate gutxikoak (**zirimiria**), ekarriko ditu.
Fronte Hotza
Aire hotza azkar mugitzen da, sendoa delako. Talka egitean aire beroa igoaraziko du. Hodeiak: kumuluak eta kumuloninboak. Frontearekin tenperatura freskatu eta euri zaparrada gogorrak eta ostarteak ekarriko ditu.
Fronte Okluditua
Fronte hotzak, azkarrago mugitzean, fronte beroa harrapatu eta frontea okluditu egiten da.
Hodeien Sorkuntza eta Prezipitazioa
Atmosferako ur-lurrina kondentsatzean hodeiak (ur tantak) sortzen dira. Airearen goranzko bultzadak esekiduran mantentzen ditu ur tantak. Tanten pisua handituz gero, euria sortzen da. Goiko geruzetan tenperatura oso baxua bada, ur tantak izoztu eta **txingorra** bota dezake.
Airea Igotzeko Mekanismoak eta Prezipitazio Motak
Prezipitazio Frontala
Fronteek ekarritako prezipitazioa.
Prezipitazio Konbektiboa
Udan gertatu ohi da. Eguzkiak Lurra berotzen du, eta Lurrak inguruko airea berotzen du. Aireak etengabe gora egiten du, garapen bertikal handiko kumuluak eta kumuloninboak eratuz. Arratsaldean prezipitazio gogorrak gertatzen dira (txingorra edo kazkabarraren arriskua handia izaten da). Hau da udako ekaitzen eta prezipitazio ekuatorialen jatorria.
Prezipitazio Orografikoa
Itsasoko aire-masa heze bat mendi batekin topatu eta gora egitera behartua izaten da. Aire-masaren tenperatura jaitsi eta ur-lurrina kondentsatu egiten da. Prezipitazio horizontala sortzen da.
Fenomeno hau tipikoa da iparrera orientatuta dauden mendi-mazaletan, Kantauri itsasotik datozen aire-masa hezeak direla eta. Fenomenoari loturiko landaretza pagadia da (700 metrotik gora).
<h4>Föhn Efektua</h4> <p>Hegoaldera orientaturiko mendi-mazaletan kontrako fenomenoa gertatzen da: hezetasun gutxiko aire-masak belaki modura jokatzen du, lurrari hezetasuna kenduz eta lehortasuna handituz (**Föhn efektua**).</p> </li>