Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Plaken Tektonika: Litosfera eta Mantuaren Higidura

Geologia2,68 KB

Plaken Tektonika: Oinarrizko Kontzeptuak

1968an prozesu geologikoei buruzko azterketen ondorioz sortu zen plaken tektonika teoria. Teoria honek dioenez, litosfera geruza mistoa da, lurrazalak eta goi mantuak osatzen dutena, 300-100 km lodiera ingurukoa.

Litosferaren Egitura eta Higidura

Teoria horretan, litosferak azpian duen mantuaren konbekzio-higidurak eraginda higitzen da aktiboki. Jitoa-kontinentea ozeanoaren hondoaren gainean labaintzen da, agian Lurraren errotazioaren ondorioz sortutako zimurrak kontinenteen aurrerapen-frontean eraginda.

Litosfera Mota ezberdinak

Litosfera hiru plaka motatan sailka daiteke:

  • Ozeanikoa: Litosfera ozeanikoz bakarrik osatuta. Dentsitate handikoa (90% basaltoa).
  • Kontinentala: Litosfera kontinentalez bakarrik osatuta
...
Jarraitu irakurtzen "Plaken Tektonika: Litosfera eta Mantuaren Higidura" »

Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak

Geologia3,45 KB

Harrien Meteorizazioa eta Agente Atmosferikoak

  • Aire zabalean dauden harriak hondatuz joaten dira, zatikatu arte. Horren ondorioz, klastoak sortu eta mendien hegaletan pilatuz joaten dira.
  • Klastoak: Edozein tamainako eta jatorriko harri zatiei esaten zaie.
  • Agente atmosferikoek eragiten dute harriak zatitzea, adibidez: euriak eta elurrak, tenperatura-aldaketek eta gelifrakzioek (harrien arrakaletan sartzen den ura izoztea).
  • Meteorizazioa: Agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da.

Meteorizazio Prozesuak

Hiru meteorizazio mota daude:

  1. Meteorizazio Mekanikoa: Dilatazioaren eta uzkurduren ondorioz, gelifrakzioaren ondorioz eta erortzen diren harriekin talka egitearen ondorioz zatikatzean gertatzen da.
  2. Meteorizazio Kimikoa: Harriak sortzen dituzten
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak" »

Inguru Sedimentarioak eta Lurzoru Motak

Geologia3,12 KB

Inguru petrogenetiko sedimentarioa lurrazalaren kanpoko zatian dago. Tenperatura eta presioa baxuak dira, baina sakontzen den neurrian handitu egiten dira, metamorfismoaren mugaraino.

Sedimentazioa eta Inguru Sedimentarioak

Ibaiek, glaziarrek, haizeak, itsasoak eta beste eragile batzuek energia galdu eta materia behe inguruetan metatzen dute. Orduan, sedimentuak sortzen dituzte. Sedimentazioa bi modutan gertatzen da:

  • Grabitatearen eraginez: Kasu honetan, harri pusketak edo detritu solidoak metatzen dira.
  • Hauspeatze kimikoagatik: Horrela sortutako sedimentuei jatorri kimikoko sedimentuak esaten zaie. Sedimentu horiei bioklastoak ere esaten zaie, organismoek substantzia kimikoak hauspeatzea eragiten baitute, sedimentu biokimikoak sortuz.

Inguru Kontinentalak

Inguru

...
Jarraitu irakurtzen "Inguru Sedimentarioak eta Lurzoru Motak" »

Euskal Mendiak, Aro Geologikoak eta Iberiako Litologia

Geologia6,58 KB

Euskal Mendiak

Kantauriar Isurialdea

  • Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak: Jaizkibel (549 m), Ulia, Urgull, Igeldo eta Mendizorrotz. Material modernoagoz osatuak daude (Hirugarren Arokoak) eta altuera gutxikoak dira.
  • Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira; aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak agertzen dira. Ekialdetik mendebaldera, honako mendi hauek nabarmentzen dira: Uzturre, Ernio mendigunea (1.072 m), Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoan, eta Bedartzandi eta Iluntzar Bizkaian. Kareharria nagusi denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
  • Bortzirietako
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Mendiak, Aro Geologikoak eta Iberiako Litologia" »

Geomorfologia eta Klima: Arroak, Aire-masak eta Baliabideak

Geologia3,07 KB

Geomorfologia eta Klima: Terminologia oinarrizkoa

Tolestura-mendikateak

Tolestura-mendikateak

Aro tertziarioko Alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira; itsasoak aro sekundarioan metatutako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestura‑prozesuen ondorioz sortuak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte; izan ere, gazteak direnez, higadurak oraindik ez ditu leundu.

Arro sedimentarioak

Arro sedimentarioak

Sakonuneak ere deitzen zaie. Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuek sedimentuz bete ziren, batez ere buztinaz eta kareharriaz. Gaur egun erliebeak horizontalak edo apur bat inklinatuak dira; geroko orogenesiak ez du eraginik izan.

Modelatu karstikoa

Modelatu karstikoa

Uraren eta CO2aren eraginez, kareharrizko...

Jarraitu irakurtzen "Geomorfologia eta Klima: Arroak, Aire-masak eta Baliabideak" »

Geologia: Egitura Geologikoa eta Modelatua

Geologia2,04 KB

Unitate Morfoestrukturala

Egitura geologikoa eta modelatua konbinatzetik sortzen diren erliebea antolatzeko formak dira. Egituraren aldetik, litologia eta orogenia hartzen ditugu kontutan eta modelaketa deritzo kanpo-eragileek erliebearen egituran duten eraginari.

Mendigune Zaharra

Hertziniar orogenian, lehen aroan, eratutako mendikate higatuen plataformak dira. Antzinako mendikate en hondarrak geratzen dira eta egungo arro sedimentarioen oinarria osatzen dute. Orogenia alpetarrean, Aro Tertziarioan, gaztetutak izan ziren, failak eta apurketek mendikatean sortu baitzituzten: Erdialdeko Mendikatea eta Galiziako mendigunea dira Iberiar penintsulako adibiderik onenak.

Tolestura-Mendikatea

Forma aldakorreko erliebe unitatea da, bi plaka tektonikoak...

Jarraitu irakurtzen "Geologia: Egitura Geologikoa eta Modelatua" »

Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsas Hondoa eta Lehorra

Geologia17,22 KB

Kostaldeko Erliebearen Formak

  • Itsasadarra: Lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia da. Gehienetan itxura luzatua du, itsasoak hartua duen ibai-ibilguaren azken tartea baita. Itsasoko adarrak glaziar baten kokaleku izandakoa hartzen duenean, fjorda esaten zaio.
  • Lurmuturra: Itsasoan itsasartzea baino gehiago barneratzen den lur zatia da.
  • Penintsula: Alde batetik izan ezik, urez inguratutako lurraldea da. Gainerako lurraldeari istmo izeneko lur parte estu batez lotuta egoten da.
  • Irla: Alde guztietatik urez inguratutako lur zatia da. Elkarren artean hurbil dauden eta zerikusia duten irla multzoari artxipielagoa deritzo.
  • Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala da; gehienetan, itxura biribildua izaten du. Badia golkoaren antzekoa da, baina
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsas Hondoa eta Lehorra" »

Geologia: Aro Geologikoak eta Prozesu Tektonikoak

Geologia2,95 KB

Aro Geologikoak: Aro arkaikoa (4.000-600 milioi urte), Aro primarioa edo Paleozoikoa (600-225 milioi urte), Aro sekundarioa edo Mesozoikoa (225-68 milioi urte), Aro tertziarioa (68-1,7 milioi urte) eta Aro kuaternarioa (1,7-gaur egun arte).

Plaka Tektonikoak: Plaka tektonikoak litosferan dauden fragmentuak dira, non bloke zurrun baten modura mugitzen den astenosferaren gainean inolako barne deformaziorik egin gabe. Plaken tektonikaren teoriak plaka tektonikoen egitura eta lurraren gainazalaren dinamika azaltzen duen teoria da. Teoria horren arabera, litosfera hainbat plakatan zatituta dagoela diotsu, non hauek astenosferaren gainazalean mugitzen diren.

Higidura: Eragile batzuek erliebean egiten duten higadura da. Eragile horiek klimatikoak edo...

Jarraitu irakurtzen "Geologia: Aro Geologikoak eta Prozesu Tektonikoak" »

Iberiar Penintsulako bilakaera geologikoa eta erliebea

Geologia10,75 KB

Iberiar Penintsulako bilakaera geologikoa eta erliebea

Iberiar Penintsulako bilakaera geologikoa aztertzen da ondoko ataletan, garai geologikoen arabera antolatuta eta erliebe nagusiak azaltzen direlarik.

1. Era arkaikoa (kantabriar aurrekoa, 4.000–600 MUrte)

Era arkaikoa edo kantabriar aurrekoa (4.000–600 milioi urte). Arbelaz eta gneisez osatutako arroka-multzoek osatzen zuten orduko egitura. Galizian mendi-zerrenda zabala ageri zen IM-HE norabidean; Erdialdeko Mendikatea eta Toleduko mendietako goragune batzuk ageri ziren. Higadurak lautu egin zuen eta itsaso paleozoikoek ia guztiz estali zuten eremu hori.

2. Era primarioa (paleozoikoa, 600–225 MUrte)

Era primarioa edo paleozoikoa (600–225 milioi urte). Garai honetan gertatu zen hertziniar

...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako bilakaera geologikoa eta erliebea" »

Euskal Herriko Mendiak: Pirinioak eta Kantauriar Mendiak

Geologia2,9 KB

Pirinioak: Ezaugarriak eta Egitura

Pirinioak Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.

Ardatzetako Pirinioak

  • Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak.
  • Kuartzoak, granitoak eta kareharriak dira nagusi.
  • Ez dira oso garaiak; ibaien jarduera oso bizia da eta hartzaile sakonak sorrarazi ditu.

Pirinioen Hegoaldeko Isurialdea

  • Barrualdeko mendikateak: Garaienak eta hedadura handienekoak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendia 2.521 m). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak daude.
  • Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flyschak eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
  • Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leirek osatzen dute,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Mendiak: Pirinioak eta Kantauriar Mendiak" »