Energia Geotermikoa eta Litosferaren Dinamika: Lurraren Beroa eta Plaken Tektonika

Geologia2,57 KB

Energia Geotermikoa: Lurraren Barneko Beroa

Lurraren barneko beroa, sakonerak eragindako tenperatura gehikuntza da, eta gradiente geotermikoa deitzen zaio. Gradiente geotermiko handiak energia iturri gisa erabil daitezke, energia geotermikoa sortuz.

Energia geotermikoa lurraren barneko beroa aprobetxatzen du, energia iturri berriztaezinen ordezko gisa. Jarduera bolkaniko aktiboa duten eskualdeak dira energia lortzeko egokienak. Bertan, lur azpiko ura berotu egiten da, eta geiserrak sortzen dira. Energia hau elektrizitatea sortzeko, etxean erabiltzeko edo helburu terapeutikoetarako erabil daiteke.

Energia geotermikoa sortzeko dauden instalazioei zentral geotermikoak deritze.

Lurraren Litosfera eta Plaken Tektonika

Litosfera

Litosfera lurraren kanpoko geruza da. Lurraren barneko beroa gorantz joatearen ondorioz, litosfera hainbat zatitan banatzen da, plaka litosferikoak osatuz.

Litosfera Plaken Mota Nagusiak

  • Litosfera Ozeanikoa: Meheagoa eta dentsitate handiagokoa da. Gainean, ozeanoa dauka.
  • Litosfera Kontinentala: Lodiagoa eta arinagoa da. Ur gainean dauden eremuetan kokatzen da.

Plaken Tektonika

Plaken tektonika, plaken arteko ukipen motei buruzko teoria da. Teoria honek azaltzen du kontinenteen jitoa edo kontinenteen mugimendua.

Hasiera batean, duela 300 milioi urte inguru, Pangea zegoen, hau da, kontinente guztiak bat eginda lur bakarra osatzen zuten. Lur honek inguruan Panthalassa izeneko ozeano bat zuen.

Litosferaren Dinamika eta Ertzak

Lurraren litosfera elkarri lotutako geruza sail batek eratzen du. Lotura horiek hiru motatako ertzak sortzen dituzte:

Ertz Dibergenteak

Ertz hauek litosfera eraikitzen dute.

  • Kontinente barneko Riftak: Planetako eskualde batzuk lurraren barnean sortutako beroaren eraginpean daude, puntu beroak izenekoak. Eskualde horietan, litosfera kontinentala hainbat faila normalengatik zatitu daiteke. Failak lurraren hausturak dira; distentsio indarrek faila normalak sortzen dituzte, eta konpresio indarrek, berriz, alderantzizko failak.
  • Dortsal Ozeanikoak: Kontinente barneko riftak hausten jarraitzen badu, litosfera kontinentala guztiz hautsi egin daiteke, dortsal ozeanikoa sortuz. Kasu horietan, lurrazala bi zatitan banatzen da, eta jarduera bolkanikoaren etengabeko magma jarioa gertatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML