Lurraren barrualdearen osaera eta egitura: Ereduak
1. Lurraren barrualdearen osaera eta egitura
Lurraren osaera eta egitura azaltzen saiatzen diren eredu aipagarrienak hauek dira:
a) Eredu estatikoa edo geokimikoa
Ikuspuntu mineralogikotik sortua, geruzen konposizioaren arabera sailkatzen da. Dentsitatearen araberako banaketa:
- Lurrazala: Mohorovicic-en etenuneraino (10-70 km artekoa).
- Lurrazal ozeanikoa: 5-10 km
- Lurrazal kontinentala: 20-70 km
- Mantua: Gutenberg-en etenuneraino (70-2900 km artekoa).
- Nukleoa: Fe eta Ni.
- Kanpoko nukleoa: Lehman-en etenuneraino (2900-5150 km).
- Barneko nukleoa: Lurraren erdiguneraino (5150-6350 km).
b) Eredu dinamikoa edo geodinamikoa
Geruzen egoera fisikoan (solidoa, likidoa) eta propietate mekanikoetan (zurruna, plastikoa edo fluidoa) oinarritzen da: Litosfera, Astenosfera, Mesosfera eta Endosfera.
Litosfera
Geruza mistoa eta zurruna da. Lurrazalak eta goi-mantuaren kanpoaldeak osatzen dute.
- Litosfera kontinentala: Lurrazal kontinentala + goi-mantuaren zatia (100-300 km). Osaera: H. sedimentarioa + Granitoa + H. metamorfikoa.
- Litosfera ozeanikoa: Lurrazal ozeanikoa + goi-mantuaren zatia (20-100 km). Osaera: H. sedimentarioa + Basaltoa + H. metamorfikoa.
Litosferaren azpiko goi-mantua solidoa da, baina presio eta tenperatura altuengatik fluido likatsu gisa portatzen da. Mugimendu horrek litosfera blokeetan puskatzen du, plaka litosferikoak sortuz.
Astenosfera
- Litosfera eta mesosferaren artean dago.
- Gaur egun goi-mantuaren zatitzat hartzen da.
- Geruza plastikoa da, fluido gisa jokatzen du.
Mesosfera
- Behe mantua hartzen du (670 km-ko sakoneratik, Repetti, D-geruzeraino, 2700 km).
- Solidoa bada ere, fluidoen gisa mugitzen da oso poliki.
- Subdukzio eremuetako plakak beherantz egiten uzten du eta D geruzako magma-lumei gorantz.
Endosfera
Kanpo eta barruko nukleoak hartzen ditu. Kanpoaldean urtua dago eta barrualdean zurruna.