Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ozeano eta atmosfera: oinarrizko kontzeptuak

Geologia2,66 KB

Aliseo haizea

Aliseo haizea: Haize iraunkorra, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Ipar hemisferioko aliseoek ekuatorera jotzen dute (hego mendebalderantz), eta Hego hemisferiokoek, berriz, ipar-mendebalderantz.

Antizikloia

Antizikloia: Presio handiko gunea duen eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera. Antizikloietan presio atmosferikoa erdigunean handiena izaten da eta erdigunetik kanpoaldera txikitzen doa.

Azaleratze (upwelling)

Azaleratze (upwelling): Latitude altuetan, azaleko ur hotzak hondoratzen direnean, ozeano sakonetatik datozen ur hotz eta elikagai-ugariak azaleratzen dira. Ur hori azaleratzean urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera, eta horrela produktu...

Jarraitu irakurtzen "Ozeano eta atmosfera: oinarrizko kontzeptuak" »

Erliebearen Sorrera eta Dinamika: Prozesu Geologikoak

Geologia3,12 KB

Erliebearen Sorrera

  • Lur planeta geologikoki aktiboa da.
  • Barnealdean duen beroaren ondorioz, eta Eguzkiaren energiatik atmosferarekin elkarrekintzan jardutearen ondorioz gertatzen den aktibitatea da.
  • Etengabe aldatzen du Lurraren gainazalaren itxura.
  • Hainbat eta hainbat erliebe forma sortzen dira gainazalean.
  • Aktibitate geologikoak modelatzen du erliebearen itxura.

Barne Dinamika

  • Egitura geologiko handienak sortzen ditu.
    • Adibidez: mendikate handiak eta sumendi kontinentalak.
  • Sumendiek oso aldaketa adierazgarriak eragiten dituzte gainazaleko erliebean.

Kanpo Dinamika

  • Kanpo-agente geologikoek osatzen dute, adibidez, ura eta haizea.
  • Barne dinamikak sortutako egiturei eragiten diete.
    • Erliebe positiboak: mendiak.
    • Erliebe negatiboak: haranak.
  • Epe luzera, lurzorua
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Sorrera eta Dinamika: Prozesu Geologikoak" »

Penintsulako Mapa Litologikoaren Azterketa: Eremu Nagusiak

Geologia2,67 KB

1. Grafiko Mota

Grafiko hau Iberiar Penintsulako mapa litologikoa da. Bertan 3 eremu litologiko bereizten dira. Penintsularen bilakaera geologikoan zehar erliebe unitate desberdinak sortu dira eta eremu litologiko bereziak, mineral desberdinen inguruak. Mineralek garrantzi handia dute erliebe moldeatuan eta eremu litologiko bakoitzak eredu ezberdina du.

2. Azalpena

Silizezko Eremua

Hedapena

Silizezko eremua Iberiar Penintsularen mendebaldea da, ekialdean Duero, Tajo eta Guadiana dituena. Galizian, Leongo Mendietan, Kantauriar Mendikatean, Zamoran, Salamancan, Extremaduran, Portugalen, Erdialdeko Mendietan, Toledoko Mendietan eta Sierra Morenan hedatzen da.

Arro primarioan, Hertziniar Orogenesiarekin sostengatu zen Hesperiar Mendi-gunea.

Jatorria

Kantabriaurreko

...

Jarraitu irakurtzen "Penintsulako Mapa Litologikoaren Azterketa: Eremu Nagusiak" »

Espainiako eta Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak

Geologia2,68 KB

1. Inguru silizeoa

  • Jatorria: Aro primarioko harri zaharrek osatua.
  • Kokapena: Iberiar penintsularen mendebaldean.
  • Harri nagusia: Granitoa. Bi mota nagusi: kimikoki eta sakon aldatutakoa (uraren eraginez) eta arrailduren edo hausturen eraginez aldatutakoa.

2. Kareharrizko ingurua

  • Jatorria: Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatua.
  • Kokapena: C forma.
  • Ezaugarriak: Harri gogorra da, pitzadurak sortuz apurtzen da eta urarekin erraz disolbatzen da, erliebe karstikoa sortuz.
  • Forma karstikoak:
    • Lapiazak: Isurketa urek sortuak.
    • Zintzurrak: Haran estu eta sakonak.
    • Poljeak: Hondo horizontaleko sakonuneak, ur lasterrek zeharkatuak.
    • Dolinak: Ura gelditzen den lekuetan sortuak.
    • Kobazuloak: Ura pitzaduretatik iragaztean lurzoruan sortutako galeriak.
    • Leizeak:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak" »

Goi Lautadaren Kanpoko Mendikateak: Ezaugarri Geologikoak

Geologia2,49 KB

GOI LAUTADAREN KANPOKO MENDIKATEAK

Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren, mendigune zaharren artean fosa ozeaniko betiko eta piriniarren jalkitako sedimentu sekundarioak tolestean.
A-pirineoak egitura konplexua dute.
·ardatza akitaniako hertziniar mendigune zaharrari dagokio. Alpetar orogenesian gaztetu zen. Material paleoezoikoek osatzen dute, eta erliebe malkartsua du. Mendikateko altuerarik handienak bertan daude ANETO
·Pirinioaurreak alde axialarren egoaldean daude. Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu zirenfosa pirinearrean jalkitako material sekundarioak tolestean. Kareharriak osatzen dute, eta alde axialeko erliebea baino leunago eta baxuagoa dute. Bi lerrokatzen egituratzen dira. Barruko eta kanpoko mendilerroak.
·erdiko
...
Jarraitu irakurtzen "Goi Lautadaren Kanpoko Mendikateak: Ezaugarri Geologikoak" »

Litosfera, Hidrosfera eta Atmosferaren Dinamika

Geologia2,27 KB

1. Atmosferaren eta Hidrosferaren Dinamika

Zona ekuatorialean ura poloetan baino beroagoa dagoenez, aire korronteak eta itsaslasterrak sortzen dira. Horri esker, zona ekuatorialetako eta latitude altuetako tenperatura-aldea txikitzen da.

Zirkulazio atmosferikoa

Atmosferan sortutako aire-lasterrek aire beroa ekuatoretik poloetarantz eramaten dute, haizea izeneko agentea sortuz. Atmosferan sortutako konbekzio-korronteek aire-masak sortzen dituzte, eta haiek elkar ukitzen duten zonetan klima bereziak sortzen dira, klima-zonak eratuz. Zazpi klima-zona desberdin daude, ekuatorearen bi aldeetan simetrikoki banatuta:

  • Zona epeletan, klima euritsua.
  • Zona intertropikaletan, oso euritsua.
  • Zona tropikal eta polarretan, oso euri gutxi.

2. Edafizazioa eta Lurzoruaren

...
Jarraitu irakurtzen "Litosfera, Hidrosfera eta Atmosferaren Dinamika" »

Iberiar Penintsularen Egitura Geologikoa: Goi-lautada eta Mendikateak

Geologia3,03 KB

Unitate Morfoestrukturalak: Goi-lautada (Meseta)

1. Goi-lautada (Meseta)

Penintsularen erdialdean kokatua. Primarioa, Hertziniarra. Silizeoa (kaos, toka, berrocal eta domoa).

Eraketa:

  1. Antzinako Zokalo Paleozoikoa: Penintsularen mendebaldean. Primarioa, higadura, material silizeoa (granito). Forma: Zamora-Salamankako eta Extremadurako penilautadak.
  2. Barruko Mendilerroak: Tertziniarioa, Alpetarra. IP erdialdean. Granitoa. Forma: Mendikate Zentarala eta Toledoko Mendia.
  3. Barruko Arro Sedimentarioa: Ipar eta hego lautadetan. Tertziniarioa, Alpetarra. Buztina (batzuetan kareharria) eta erliebe formak: badlands, lubakiak eta karkabak. Eraketa: Duero, Tajo, Guadiana.

2. Goi-lautadaren Kanpoko Mendikateak

Tertziniarioa, Alpetarra. Kareharria.

  • Pirinioak: Ardatza:
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsularen Egitura Geologikoa: Goi-lautada eta Mendikateak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Kostaldeak: Analisia eta Ezaugarriak

Geologia4,52 KB

Ozeano Atlantikoko Kostak

Bizkaiko golkoaren kosta zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabalguneak dira. Horrez gain, itsasadarrak daude, normalean laburrak eta aho estukoak, hala nola Balonena eta Ibaizabalena; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak; besteak beste Gixonekoa, Santanderrekoa eta Donostiakoa.

Galiziako itsasadarrak Espainiako kostarik gorabeheratsuena dira. Itsaso Galiziako mendiguneko haustura ugarietan irekitako ibai haranetan sartzearen ondorioz eratu dira. Haran horietatik itsasoa barrualderantz 25 eta 35 kilometro bitartean sar daiteke. Besteak beste, Ortigueira, Vigo eta Arousa aipatu behar dira.

Andaluziako kosta atlantikoaren gorabehera nagusiak hauek dira: padurak, esaterako Guadalquivirren bokalean eratutakoak;...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Kostaldeak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkin Geologikoa

Geologia2,44 KB

Harriak eta erliebe mota: Silizioa, kareharria eta buztina. Modelaketa: granitikoa, karstikoa, buztintsua edo higadura diferentzialen eraginez sortua.

1. Siliziozko erliebea

Kantabriaurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Mendebaldean dago eta Kantabriar mendikatea, Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak eta Sierra Morenaren mendebalderanzko adarrak ditu.

  • Harri nagusia: Granitikoa.
  • Erliebe granitikoa:
    • Kimikoki era sakon aldatzen da uraren eraginez.
    • Hausturen eraginez: Goi mendian ura harrien hausturetatik sartzen da eta forma hausturen kokapenaren araberakoa da.

2. Kareharrizko erliebea

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute.

  • Kokapena: Z alderantzikatua osatzen dute: Pirinioen aurretik, Euskal Mendietan,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkin Geologikoa" »

Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak

Geologia5,07 KB

Higadura Motak

Higadura Eolikoa

Deflazio eolikoa: Haizearen indarraren ondorioz partikula xeheak harrotzean eta garraiatzean edo lekualdatzean egindako higadura. Adibidez, harrizko basamortuak eta oasiak sortzen dira.

Abrasio eolikoa: Haizeak garraiatzen dituen klastoek arroken kontra talka egitean materialak erauzten dituzte. Behealdetik garraiatutako klastoen tamaina handiagoa denez, urradura ere handiagoa da eta, horregatik, arrokek itxura berezia hartzen dute. Adibideak:

  • Arroka oindurak
  • Inselberg-ak: higaduraren ondorioz basamortuan geratzen diren mendikate hondarrak.

Eremu idorretako paisaia elementuak

  1. Harrizko basamortua: Deflazio eolikoaren ondorioz sortzen da. Haizeak garraio selektiboaren eta depresioaren bidez eratzen du.
  2. Zutabeak: Abrasio
...
Jarraitu irakurtzen "Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak" »