Ingurumen Zientzien Oinarriak eta Sistemen Teoria
Prozedurak eta Ereduak
Zientziaren arlo askotan, modelo edo ereduen prozedura erabili izan da prozesu konplexuak ikertzeko. Eredua errealitatearen adierazpen sinplifikatua da, ulertze- eta ikertze-lanak errazteko asmoz egina.
Ikuspuntu holistikoaren edo globalaren arabera, beharrezkoa da hainbat diziplinaren parte-hartzea, hala nola biologia, geologia, fisika, kimika eta matematika.
Sistemen Teoria
Sistema deritzo elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari. Ingurumen-zientzien ikerketan ikuspegi holistikoa da nagusi; beraz, metodologia egokiena Sistemen Teorian oinarritutakoa izango da.
Sistemak bi ikuspuntutik azter ditzakegu:
Kutxa Beltza
Ez dugu sistemaren barrualdea aztertzen, baina bai sistemak beste sistemekin dituen elkarrekintzak eta harremanak. Hainbat eredu bereizten dira:
- Sistema irekia
- Sistema itxia
- Sistema isolatua
Lege Termodinamikoak
- 1. Legea: Energia konstantea da.
- 2. Legea: Sistema baten ordena handitzeko, bere inguruko sistemaren ordena txikitu egin beharko da.
Kutxa Zuria
Sistema barruko azpisistemen arteko harremanak lantzen dira. Erlazioen arabera, hainbat diagrama kausal sortzen dira:
- Erlazio bakunak: Aldagai baten aldaketak beste aldagai bati eragiten dionean.
- Erlazio konplexuak: Aldagai baten aldaketak beste aldagai bati eragiten dionean eta beste horren aldaketak lehenengoari eragiten dionean (feed-back edo atzeraelikadura).
Baliabide Naturalak
- Berriztagarriak: Eguzki-energia, olatuak, mareak, korronteak eta haizea.
- Berriztagarri izan daitezkeenak: Aire garbia, ur garbia, animaliak eta landareak.
- Berriztaezinak: Erregai fosilak, mineral metalikoak, mineral ez-metalikoak eta lur emankorra.
Ingurumen-inpaktuak
Lurreko edozein sistematan gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketari esaten zaio ingurumen-inpaktua. Inpaktua positiboa edo negatiboa izan daiteke.
Arrisku-faktoreak
- Arriskugarritasuna: Larritasunak kaltegarri bihur dezakeen fenomeno jakin bat denbora-tarte eta toki jakin batean gertatzeko probabilitatea. Hiru faktore hartu behar dira kontuan: larritasuna, berragertze-denbora eta banaketa geografikoa.
Hainbat eratara adieraz daiteke: zenbakien bidez; handia, ertaina edo txikia terminoen bidez; eta arriskugarritasun-mapen bidez. - Esposizioa: Arriskupean dauden pertsona eta ondasunen kantitatea.
- Zaurgarritasuna: Gertaera batek esposizioan egondakoengan eragin dituen heriotzen edo kalte materialen ehunekoa, bateko zenbatean adierazita; 0 eta 1 balioen artean egoten da.