Klimaren Erregulazioa eta Hidrosferaren Ezaugarriak

Geologia2,4 KB

Klimaren erregulazioa

  • Albedoaren eragina: Zenbat eta hodei eta hauts gehiago egon atmosferan, edo zenbat eta izotz gehiago egon Lurrean, hainbat eta handiagoa izango da albedoa.
  • Berotegi-efektu naturala: Atmosferako zenbait gasek eguzkitik datorren argi ikusgaiari igarotzen uzten diote, baina ez lurrazaletik igorritako argi infragorriari. Argi infragorri hori berriro ere Lurrera abiatzen da eta tenperatura igoarazten du. Efektu honi esker, Lurraren batez besteko tenperatura 15 ºC-koa da.
  • Atmosferako airearen zirkulazio orokorra: Hidrosferarekin batera eguzkitik datorren energia banatzen du.

Hidrosfera

Oinarrizko ezaugarriak

Gazitasuna

Urak disolbatzeko gaitasun handia du, eta horregatik, hainbat ioi mota daude urean disolbatuta. Ioien banaketa ez da berdina ozeanoetako uretan eta kontinenteetakoan:

  • Ur kontinentalak: HCO₃⁻ da gehien agertzen den anioia. Ur horiek itsasokoak baino askoz diluituago daude eta beren konposizio kimikoa litologiaren, inguruko landaretzaren eta lurraren erabileraren menpe dago.
  • Ozeanikoa: Gazitasuna ia konstante mantentzen da; hori dela eta, ehunekoetan adierazi beharrean milakotan adierazten da (‰). Itsasoko gazitasuna 35 ‰-koa da. Gazitasuna alda dezaketen faktoreak: prezipitazioak, lurruntzea, izozketa eta ibaien emaria. Esate baterako, Ozeano Atlantikoa Ozeano Barea baino gaziagoa da, gehiago lurruntzen baita.

Tenperatura

Ozeanoetako tenperatura horizontalean zein bertikalean aldatzen da. Azalean, tenperaturaren banaketa latitudearen araberakoa da, zona klimatikoen araberakoa alegia. Hala ere, tenperatura bertikalean ere aldatzen da. Eguzki-erradiazioa lehenengo metroetan xurgatzen da, eta horren ondorioz, zenbat eta sakonago, hainbat eta gehiago jaisten da tenperatura.

Latitude baxu eta ertaineko ozeanoetan 3 geruza bereizten dira:

  • Azaleko geruza: Eguzkiaren energiak zuzenean berotzen duen gainazala da. Geruza hori 200-500 metro da lodi. Latitudearen arabera, tenperatura 12 eta 32 ºC bitartekoa da. Gainera, konstantea izan ohi da geruza osoan.
  • Termoklina: Ur-geruza non sakonerarekin tenperatura berehala aldatzen den. Mugak oso aldakorrak dira latitudearen eta urtaroaren arabera, eta 1000 m lodi izatera irits daiteke.

Deskargatu

PDF Word HTML