Berotegi-efektua: Zer da eta nola eragiten du?

Geologia2,71 KB

Zer da berotegi-efektua?

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere:

  • Ur-lurruna (eragin gehien duena)
  • Karbono dioxidoa (CO2)
  • Metanoa (CH4)

Efektu hau nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak dituztenak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez, landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.

Giza jardueraren eragina eta arriskuak

Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta, aldi berean, arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura-igoera horren zergatia, eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu.

Berotze globalaren ondorioak

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak ondorio larriak ekar ditzake:

  • Lurraren tenperatura orokorra igotzean, lurburuetako izotza urtu egingo litzateke.
  • Itsasoetako maila igoaraziko luke, kostaldeko hiriak arriskuan jarriz.
  • Milaka animaliaren bizia arriskuan egongo litzateke.
  • Planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke eta haizeen norabideak zein abiadurak aldatu.

Fenomeno natural eta beharrezkoa

Berotegi-efektua beti era negatiboan aipatzen da, baina fenomeno natural eta beharrezkoa da. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi-efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.

Landarediaren mesederako eragina

Beste ondorio onuragarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

Deskargatu

PDF Word HTML