Batxilergoa mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lurraren barrualdearen osaera eta egitura: Ereduak

Geologia2,18 KB

1. Lurraren barrualdearen osaera eta egitura

Lurraren osaera eta egitura azaltzen saiatzen diren eredu aipagarrienak hauek dira:

a) Eredu estatikoa edo geokimikoa

Ikuspuntu mineralogikotik sortua, geruzen konposizioaren arabera sailkatzen da. Dentsitatearen araberako banaketa:

  • Lurrazala: Mohorovicic-en etenuneraino (10-70 km artekoa).
    • Lurrazal ozeanikoa: 5-10 km
    • Lurrazal kontinentala: 20-70 km
  • Mantua: Gutenberg-en etenuneraino (70-2900 km artekoa).
  • Nukleoa: Fe eta Ni.
    • Kanpoko nukleoa: Lehman-en etenuneraino (2900-5150 km).
    • Barneko nukleoa: Lurraren erdiguneraino (5150-6350 km).

b) Eredu dinamikoa edo geodinamikoa

Geruzen egoera fisikoan (solidoa, likidoa) eta propietate mekanikoetan (zurruna, plastikoa edo fluidoa) oinarritzen da: Litosfera, Astenosfera,...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren barrualdearen osaera eta egitura: Ereduak" »

Depresio Ondulatorioak, Fronteak eta Prezipitazio Motak

Geologia2,68 KB

Depresio Ondulatorioak

Easterliak (aire hotza) eta Westerliek (aire epela) 60 gradutan talka egiten dute, fronte polarra sortuz.

Fronte polarra ondulatu egiten da: aire hotza (fronte hotza) beroaren atzetik eta aire beroa (fronte beroa) hotzaren atzetik abiatzen dira, depresio ondulatorioak sortuz. Hauek Atlantikotik Europarantz datozkigu.

Fronte Beroa

Aire beroak hotzarekin talka egin eta hau poliki desplazatuko du. Talka egitean, aire beroa (arina) gora igoko da, hoztuz eta hodeiak sortuz: ninbostratoak (zeru grisa). Fronte beroak tenperatura epelak eta etengabeko prezipitazioak, intentsitate gutxikoak (**zirimiria**), ekarriko ditu.

Fronte Hotza

Aire hotza azkar mugitzen da, sendoa delako. Talka egitean aire beroa igoaraziko du. Hodeiak: kumuluak...

Jarraitu irakurtzen "Depresio Ondulatorioak, Fronteak eta Prezipitazio Motak" »

Geosfera Aztertzeko Metodoak

Geologia2,63 KB

1. Geosfera Aztertzeko Zuzeneko Metodoak

Azaleko harrien azterketa

Azaleko harriei zuzenean begiratuta, iraganean pairatu zituzten prozesuak ondoriozta daitezke, sumendien bitartez azaleratu direlako, higadurak agerian utzi dituelako edo meteorito handiek talka egin duten eremu handietan agerian gelditu direlako.

Barneko harrien azterketa

Zientzialariak geosferaren barnealdera sartu ahal izaten dira, meatzetako indusketen bitartez edo tutu zulagailuekin egindako zundaketen bitartez. Metodo honekin, gutxi gorabehera 13 metroko sakonerako datuak neur daitezke eta harrien laginak hartzeko edo tenperatura neurtzeko balio dute.

Laginen azterketa laborategian

Harrien laginak proba fisikoekin eta kimikoekin azter daitezke edo ebaki mikroskopiko petrografikoarekin...

Jarraitu irakurtzen "Geosfera Aztertzeko Metodoak" »

Ozeano eta atmosfera: oinarrizko kontzeptuak

Geologia2,66 KB

Aliseo haizea

Aliseo haizea: Haize iraunkorra, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Ipar hemisferioko aliseoek ekuatorera jotzen dute (hego mendebalderantz), eta Hego hemisferiokoek, berriz, ipar-mendebalderantz.

Antizikloia

Antizikloia: Presio handiko gunea duen eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera. Antizikloietan presio atmosferikoa erdigunean handiena izaten da eta erdigunetik kanpoaldera txikitzen doa.

Azaleratze (upwelling)

Azaleratze (upwelling): Latitude altuetan, azaleko ur hotzak hondoratzen direnean, ozeano sakonetatik datozen ur hotz eta elikagai-ugariak azaleratzen dira. Ur hori azaleratzean urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera, eta horrela produktu...

Jarraitu irakurtzen "Ozeano eta atmosfera: oinarrizko kontzeptuak" »

Penintsulako Mapa Litologikoaren Azterketa: Eremu Nagusiak

Geologia2,67 KB

1. Grafiko Mota

Grafiko hau Iberiar Penintsulako mapa litologikoa da. Bertan 3 eremu litologiko bereizten dira. Penintsularen bilakaera geologikoan zehar erliebe unitate desberdinak sortu dira eta eremu litologiko bereziak, mineral desberdinen inguruak. Mineralek garrantzi handia dute erliebe moldeatuan eta eremu litologiko bakoitzak eredu ezberdina du.

2. Azalpena

Silizezko Eremua

Hedapena

Silizezko eremua Iberiar Penintsularen mendebaldea da, ekialdean Duero, Tajo eta Guadiana dituena. Galizian, Leongo Mendietan, Kantauriar Mendikatean, Zamoran, Salamancan, Extremaduran, Portugalen, Erdialdeko Mendietan, Toledoko Mendietan eta Sierra Morenan hedatzen da.

Arro primarioan, Hertziniar Orogenesiarekin sostengatu zen Hesperiar Mendi-gunea.

Jatorria

Kantabriaurreko

...

Jarraitu irakurtzen "Penintsulako Mapa Litologikoaren Azterketa: Eremu Nagusiak" »

Espainiako eta Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak

Geologia2,68 KB

1. Inguru silizeoa

  • Jatorria: Aro primarioko harri zaharrek osatua.
  • Kokapena: Iberiar penintsularen mendebaldean.
  • Harri nagusia: Granitoa. Bi mota nagusi: kimikoki eta sakon aldatutakoa (uraren eraginez) eta arrailduren edo hausturen eraginez aldatutakoa.

2. Kareharrizko ingurua

  • Jatorria: Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatua.
  • Kokapena: C forma.
  • Ezaugarriak: Harri gogorra da, pitzadurak sortuz apurtzen da eta urarekin erraz disolbatzen da, erliebe karstikoa sortuz.
  • Forma karstikoak:
    • Lapiazak: Isurketa urek sortuak.
    • Zintzurrak: Haran estu eta sakonak.
    • Poljeak: Hondo horizontaleko sakonuneak, ur lasterrek zeharkatuak.
    • Dolinak: Ura gelditzen den lekuetan sortuak.
    • Kobazuloak: Ura pitzaduretatik iragaztean lurzoruan sortutako galeriak.
    • Leizeak:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko erliebearen ezaugarri geologikoak" »

Goi Lautadaren Kanpoko Mendikateak: Ezaugarri Geologikoak

Geologia2,49 KB

GOI LAUTADAREN KANPOKO MENDIKATEAK

Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren, mendigune zaharren artean fosa ozeaniko betiko eta piriniarren jalkitako sedimentu sekundarioak tolestean.
A-pirineoak egitura konplexua dute.
·ardatza akitaniako hertziniar mendigune zaharrari dagokio. Alpetar orogenesian gaztetu zen. Material paleoezoikoek osatzen dute, eta erliebe malkartsua du. Mendikateko altuerarik handienak bertan daude ANETO
·Pirinioaurreak alde axialarren egoaldean daude. Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu zirenfosa pirinearrean jalkitako material sekundarioak tolestean. Kareharriak osatzen dute, eta alde axialeko erliebea baino leunago eta baxuagoa dute. Bi lerrokatzen egituratzen dira. Barruko eta kanpoko mendilerroak.
·erdiko
...
Jarraitu irakurtzen "Goi Lautadaren Kanpoko Mendikateak: Ezaugarri Geologikoak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Kostaldeak: Analisia eta Ezaugarriak

Geologia4,52 KB

Ozeano Atlantikoko Kostak

Bizkaiko golkoaren kosta zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabalguneak dira. Horrez gain, itsasadarrak daude, normalean laburrak eta aho estukoak, hala nola Balonena eta Ibaizabalena; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak; besteak beste Gixonekoa, Santanderrekoa eta Donostiakoa.

Galiziako itsasadarrak Espainiako kostarik gorabeheratsuena dira. Itsaso Galiziako mendiguneko haustura ugarietan irekitako ibai haranetan sartzearen ondorioz eratu dira. Haran horietatik itsasoa barrualderantz 25 eta 35 kilometro bitartean sar daiteke. Besteak beste, Ortigueira, Vigo eta Arousa aipatu behar dira.

Andaluziako kosta atlantikoaren gorabehera nagusiak hauek dira: padurak, esaterako Guadalquivirren bokalean eratutakoak;...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Kostaldeak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkin Geologikoa

Geologia2,44 KB

Harriak eta erliebe mota: Silizioa, kareharria eta buztina. Modelaketa: granitikoa, karstikoa, buztintsua edo higadura diferentzialen eraginez sortua.

1. Siliziozko erliebea

Kantabriaurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Mendebaldean dago eta Kantabriar mendikatea, Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak eta Sierra Morenaren mendebalderanzko adarrak ditu.

  • Harri nagusia: Granitikoa.
  • Erliebe granitikoa:
    • Kimikoki era sakon aldatzen da uraren eraginez.
    • Hausturen eraginez: Goi mendian ura harrien hausturetatik sartzen da eta forma hausturen kokapenaren araberakoa da.

2. Kareharrizko erliebea

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute.

  • Kokapena: Z alderantzikatua osatzen dute: Pirinioen aurretik, Euskal Mendietan,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkin Geologikoa" »

Iberiar Penintsulako Erliebea: Unitateak eta Ezaugarriak

Geologia2,67 KB

Iberiar Penintsulako Erliebearen Ezaugarri Orokorrak

  • Itxura trinkoa eta zabala: Kostaldeak zuzenak ditu.
  • Batez besteko altitudea: 660 metrokoa da, eta erliebe menditsua periferian kokatzen da.

Unitate Morfoestruktural Nagusiak

  • Zokaloak: Paleozoikoko harri gogorreko lautadak dira; ez dira tolesten, apurtu baizik.
  • Antzinako mendiguneak: Aro tertziarioan sortuak dira, baina materialak paleozoikoak dira. Gailur biribilak dituzte. Adibideak: Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldea.
  • Tolestura-mendikateak: Aro tertziarioan sortu ziren, itsasoak aro sekundarioan jalkitako sedimentuak tolestean.
  • Sakonuneak: Aro tertziarioko gune hondoratuak dira.
    • Arro sedimentarioak: Zokalo baten blokea hondoratzean
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebea: Unitateak eta Ezaugarriak" »