Euskal Herriko Erliebe Unitateak: Azterketa eta Ezaugarriak

Geologia2,81 KB

Euskal Herriko Erliebe Unitateak

Sarrera:

Euskal Herria ipar hemisferioko alde epelean dago. Lurraldea Pirinioen mendebaldeko muturrean kokatzen da, Bizkaiko golkoaren inguruan 20.000 km2, 7 lurraldetan banatuta.

Euskal Herriko erliebea, neurri handian, aro Tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. Orogenia alpetarrean plaka Iberiarrak eta Europarrak talka egin zuten plaka Afrikarraren bultzadaz, eta ondorioz, materialak altxatu eta tolestu egin ziren hainbat fasetan. Orduan, Pirinioak sortu ziren horiekin batera Euskal Mendiak ere. Itsas jatorriko material sekundarioak, Tertziarioak eta Paleozoikoak ageri dira.

Erliebea:

Euskal Herriko erliebea 3 unitatek osatzen dute:

  • Pirinioak: Pirinioen ardatza; Hego Euskal Herriaren hegoaldetik. Nafarroaren IE-tik eta Gipuzkoan ekialdetik hedatzen da. Material zaharrek osatzen dute eta mendikateko altituderik handiena du (Aiako Harria). Mendiak ez dira oso garaiak, baina malda handikoak. Ibaien higadura lana oso bizia izan da eta haitzarte sakonak sortarazi ditu.
  • Euskal Mendiak: Pirinioen mendebalderantz duen luzapena da. Kareharrizko uren banalerro atlantiko-mediterraneoa barruko mendilerroak luzatzen dituzte (Aralar, Aizkorri, Gorbeia).
  • Ipar Mendilerroak: Kostaren paraleloa den kostalde aurreko katea, mendi soltez osatua. Altuera txikia (700 eta 1000 m artean) eta kareharrizko materialak dituzte (Sollube, Atxerre, Jaizkibel).
  • Isurialdea: Ur-banalerroan dauden mendiak. Kareharrizkoak dira, hainbat forma eman dizkiote erliebe karstikoari eta altitude txikikoak dira.
  • Banalerroaren Hegoaldean: Arabako Lautadak luzatu egiten du Pirinioen erdiguneko sakonunea, Tertziarioko eta Kuaternarioko materialez osatuta (buztinak). Hegoaldeko mendilerroak Pirinio aurreko mendilerroetan zehar hedatzen dira, horiek ere karedunak. Arakil ibaiak zeharkatutako korridorean zehar luzatzen du (Gasteiz mendiak eta Kantabriar mendikatea).
  • Ebroren Sakonuneak: Pirinioen eta Euskal Mendiaren paraleloa da hegoaldetik. Erdialdeko Nafarroan, mendikatetik hurbil, materialak konglomeratuak eta Nafarroako Erriberan eta Arabar Errioxan buztinak (bigunak). Erliebe uhindua da. Aro Tertziario eta Kuaternarioko materialekin betetakoa. Bilbotik Donibane Laitsunera, kostako erliebea harritsua eta laburtxoa da, eta kostarekiko perpendikularrak diren ibaiak mozten dute. Ibai horiek itsasadarrak eratzen dituzte (Irun, Paisaia, Gernika). Donibane Laitsunetik Aturri ibaia, kostaldea zuzena eta hareatsua da, hondartza eta duna ugari ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML