Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

Geografia2,04 KB

Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

A) Isurialde Atlantikoa

Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak, eta Arabako iparraldeko zenbait haran hartzen ditu. Ibaiak itsasoraino distantzia gutxira jaisten dira.

Ibai nagusiak

  • Luzeak: Nerbioi, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa.
  • Laburrak: Butroi, Oka, Lea, Artibai, Urumea eta Oiartzun.

Malda handia dutenez, higadura indar handia dute. Ibai sarea hegoalde-iparralde norabidean doa, itsasoarekiko perpendikularrean. Oso emaritsuak dira, euri erregimen ozeanikoarekin. Ur altuak plubiositate garaian eta ur baxuak udan, baina ur-goraldi edo agorraldi handirik gabe.

B) Isurialde Mediterraneoa

Isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Ebro da ibai nagusia.

Erregimenak

Elur Erregimena

...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa" »

Hirien Egitura Historikoa: Alde Zaharretik Periferiara

Geografia3,84 KB

Hirien Egitura eta Bilakaera Historikoa

1. Alde Zaharra (Industria aurreko hiria)

Ezaugarri nagusiak

  • Garaia: Hirien jatorritik XIX. mendearen erdira arte garatua.
  • Planoa: Orokorrean irregularra da, kale estu eta bihurriekin.
  • Hiri-bilbea: Trinkoa eta itxia, gehienetan defentsarako harresiz inguratua.
  • Eraikinak: Familia bakarreko eta altuera txikiko etxebizitzak ziren nagusi.
  • Lurzoruaren erabilera: Multifuntzionala zen, etxebizitzak, dendak eta artisau-lantegiak nahasten baitziren.
  • Gizarte-egitura: Talde desberdinak bizi ziren batera, baina hierarkia soziala nabarmena zen (erdigunean talde pribilegiatuak, eta kanpoaldean langileak edo gutxiengoak, adibidez, juduen auzoak).

Ekarpen historikoak

  • Hiri erromatarra: Plano erregularraren oinarria.
  • Erdi Aroko hiri
...
Jarraitu irakurtzen "Hirien Egitura Historikoa: Alde Zaharretik Periferiara" »

EAEko Hiri Hierarkia: Sistema Polinuklearra

Geografia2,8 KB

Ondoren agertzen den informazio iturri geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko hiri hierarkia mapa bat da. Mapa honen datuak 2006koak dira eta tamaina eta kolore desberdineko ikur borobilen bidez lurraldeko biztanle gune desberdinak agertzen dira, biztanleak milaka zenbatuta.

Legendaren arabera, bost gune hierarkiko ikusiko dira mapan:

  • 5 eta 10 mila biztanle bitartekoak
  • 10 eta 25 milakoak
  • 25 eta 50 milakoak
  • 50 eta 100 mila bitartekoak
  • Eta azkenik, handienak, 100 eta 355 mila biztanle bitarteko inguruak

Lehenengo hiru ikurrek (5.000-50.000 biztanle) herri ertainak adieraziko dituzte eta azkeneko biek (50.000-355.000 biztanle) udalerri handiak. Legendan agertzen ez diren 5.000 biztanle baino gutxiagoko guneak, herri txikiak izango dira. Hau kontuan...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Hiri Hierarkia: Sistema Polinuklearra" »

Hirigintzako Oinarrizko Kontzeptuak eta Hiztegia

Geografia2,76 KB

Hirigintzako funtsezko kontzeptuak eta definizioak

  • Alde Zaharra

    Alde Zaharra: Jatorritik eta XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Egungo hiriaren azalera txikia hartzen du eta kultura-balio handia izan ohi du.

  • Zabalgunea

    Zabalgunea: XVIII. mendean, baina batez ere XIX. mendean (batzuetan XX. mendean), hiri-hazkunde nahaspilatuari eman zitzaion erantzun eta urbanizazio planifikatua izan zen. Auzo historiko edo zaharren ondoan burgesia bizitzeko egin ziren auzo berriek osatzen dute, eta berezko ezaugarri fisikoak dituzte.

  • CBD (Central Business District)

    CBD: Central Business District esan nahi du eta hiri-merkataritza eta negozio-jarduera elkarretaratzen duen hiriaren partea da. Normalean zabalgunean

...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintzako Oinarrizko Kontzeptuak eta Hiztegia" »

Munduko Biztanleriaren Joerak: Jaiotza, Heriotza eta Ugalkortasuna

Geografia2,53 KB

Jaiotza-tasa munduan

Jaiotza-tasa kontzeptuak hiri batean jaio diren haurren kopurua adierazten du.

Jaiotza-tasari eragiten dioten faktoreak

  • Garapen ekonomikoa: Herrialde garatuetan, seme-alabak ekartzea zama ekonomikotzat jotzen da. Herrialde azpigaratuetan, ordea, seme-alabak oso gazte hasten dira lanean, eta gurasoak zahartzen direnean zaintzen dituzte.
  • Kultura: Zenbait kulturatan, prestigioa ematen diote seme-alaba kopuruari. Mendebaldeko herrialdeetan, ezkontzeko eta lehenengo haurra ekartzeko adina atzeratzen ari da.
  • Gizarte egitura: Emakumearen emantzipazioak eta lan mundura sartzeak seme-alaba kopuruan du eragina.
  • Faktore biologikoak: Jaiotza-tasa handiagoa izango da gazte asko badaude zahar asko badaude baino.
  • Erligioa: Ia erlijio guztiek
...
Jarraitu irakurtzen "Munduko Biztanleriaren Joerak: Jaiotza, Heriotza eta Ugalkortasuna" »

Lehen Sektorea Europar Batasunean: Ezaugarriak eta Kontrasteak

Geografia3,14 KB

Lehen Sektorearen Ezaugarri Orokorrak

Europar Batasuneko lurren % 77 baino zertxobait gehiago landa-lurra da. Lur horien % 47 nekazaritzako jardueretarako erabiltzen da, eta gainerako % 30a basoa da. Landa-eremu horretan bizi da EBko biztanleen % 56, baina EBko biztanleria okupatuaren % 5ek bakarrik lan egiten du lehen sektorean.

Lehen sektoreak garrantzia galdu du Europar Batasuneko ekonomian. Haren ekoizpenaren balioa ez da iristen BPGd-aren % 3ra, nahiz eta kopuru hori % 6koa izan aintzat hartzen badugu nekazaritzako elikagaien industriaren ekoizpena ere, lehen sektorea hornitzaile duena.

Nekazaritza eta Abeltzaintza: Ekoizpena eta Ustiategiak

Nekazaritzako ekoizpena askotarikoa da: zerealak (batez ere, garia, espelta eta artoa), bazka, hazi...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea Europar Batasunean: Ezaugarriak eta Kontrasteak" »

EAEko landa-espazioak eta nekazaritza-egitura

Geografia2,59 KB

EAEko landa-espazioak eta erabilerak

EAEko mapari erreparatuz, bi eremu nagusi nabarmentzen dira. Berdez, Atlantiar eremua agertzen da: belardiak nagusi dira eta polikultura egiten da; eremu hau banalerroaren iparraldean kokatzen da. Marroi kolorez, berriz, paisaia lehorra agertzen da: eremu honetan zerealak dira nagusi eta banalerroaren hegoaldean kokatzen da. Arabaren hegoaldean, morez agertzen den azken eremu txiki bat dago; paisaia mediterraneoa da. Lurralde hauetan zerealak, mahastiak eta olibondoak lantzen dira.

1.1. Atlantiko landa-esparrua

Banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Lurraldea malkartsua da eta klima ozeanikoa du. Gainera, lurzoruaren kalitatea ez da oso ona.

Nekazaritza-egitura: ezaugarriak

Nekazaritza-egituran, ezaugarri...

Jarraitu irakurtzen "EAEko landa-espazioak eta nekazaritza-egitura" »

Bigarren Industria Iraultza: Gakoak eta Garapena

Geografia2,53 KB

Bigarren Industria Iraultza

Bigarren Industria Iraultza 1870etik 1914ra bitartean gertatu zen.

  • Energia iturri eta industria berriak erabiltzen hasi ziren.
  • Garraiobideetan eta komunikazioan aurrerapen handiak izan ziren.
  • Enpresa kontzentrazioa gertatu zen.

Industria sektore nagusiak

  • Metalgintza: Siderurgian teknologia-lorpen handiak egin ziren. Ondorioz, kalitate handiagoko eta kostu txikiagoko altzairuak ekoitzi ahal izan ziren, Bessemerren bihurgailuari eta Martin-Siemens labeari esker.
  • Kimika industria: Gehien ekoitzitako produktuak oinarrizko produktuak (azido sulfurikoa), harrikatz destilatuan lortutako produktuak (bentzola eta galipota), ongarri mineralak eta lehergailuak izan ziren.
  • Petrolioa eta elektrizitatea: Energia iturri berri bi agertu
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza: Gakoak eta Garapena" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Mendia, Kanariak eta Euskal Herria

Geografia4,73 KB

Mendiko nekazaritza-paisaia

Muturreko baldintzak ditu: altitude eta malda handiko erliebea, klima hotza eta prezipitazio ugariak.

  • Biztanleria: dentsitate txikia du eta emigratzeko joera handia. Populazioa sakabanatuta dago edo herri handiagoetan pilatzen da.
  • Ustiategiak: kontraste handiak dituzte. Lursail txikiak eta ustiategi pribatu txikiak daude, udalaren baso eta larreekin batera.
  • Nekazaritza: iparraldeko mendietan, baratzeko laborantzetan espezializatuta dago.
  • Abeltzaintza: estentsiboa da, iparraldeko mendietan behiak edo ardiak hazten dira, tontorreko sastrakadietan eta larreetan bazkatzen direlarik.
  • Baso-ustiapena: iparraldeko mendietan garrantzi handiagoa du, eukalipto, gaztainondo eta pinuaren zurarekin.

Kanarietako nekazaritza-paisaia

Ingurune...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Mendia, Kanariak eta Euskal Herria" »

Lurrikaren eta Sumendien Arriskuak: Prebentzio Neurriak

Geografia2,54 KB

Lurrikarak

Lurrikara-arriskua handia izaten den eremuetan, esposizioa eta zaurgarritasuna murriztea izaten da oinarrizko legediaren helburua, eta horretarako hauek dira neurriak:

Neurri Orokorrak

  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Bertako topografia ahalik eta gutxien aldatuko duten eraikuntzak egitea
  • Populazio-pilaketak ekiditea (eraikuntzen artean tarte handiak izatea)
  • Eraikuntza sismoerresistenteak egitea

Sumendiak

Neurri Orokorrak

  • Arriskugarritasun mapak egitea
  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Laba-koladak biztanlerik gabeko eremuetara desbideratzea
  • Kraterretako
...
Jarraitu irakurtzen "Lurrikaren eta Sumendien Arriskuak: Prebentzio Neurriak" »