EAEko Hiri Hierarkia: Sistema Polinuklearra

Geografia2,8 KB

Ondoren agertzen den informazio iturri geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko hiri hierarkia mapa bat da. Mapa honen datuak 2006koak dira eta tamaina eta kolore desberdineko ikur borobilen bidez lurraldeko biztanle gune desberdinak agertzen dira, biztanleak milaka zenbatuta.

Legendaren arabera, bost gune hierarkiko ikusiko dira mapan:

  • 5 eta 10 mila biztanle bitartekoak
  • 10 eta 25 milakoak
  • 25 eta 50 milakoak
  • 50 eta 100 mila bitartekoak
  • Eta azkenik, handienak, 100 eta 355 mila biztanle bitarteko inguruak

Lehenengo hiru ikurrek (5.000-50.000 biztanle) herri ertainak adieraziko dituzte eta azkeneko biek (50.000-355.000 biztanle) udalerri handiak. Legendan agertzen ez diren 5.000 biztanle baino gutxiagoko guneak, herri txikiak izango dira. Hau kontuan hartuta, esan beharra dago EAEko populazioa hiritarra dela. Populazio erdia hiri handietan bizi da; %40 hiri ertainetan eta %10 herri txikietan.

Udalerrien Banaketa

100.000 biztanletik gorako hiriak probintziako hiriburuak izango dira. Hurrengo udalerri handiak (50-100 mila bitartekoak) hiru dira: bi Bizkaian (Getxo, Barakaldo) eta bat Gipuzkoan (Irun). 25-50 mila biztanle bitartean dauden udalerriak ugariagoak dira baina, hala ere, kontzentratu egiten dira Bizkaian (Durango, Galdakao, Basauri, Santurtzi, Portugalete). Gipuzkoan Eibar eta Errenteria izango dira udalerri ertain hauek eta Araban ez da bat ere agertuko. 10-25 mila biztanleko guneak ugariagoak eta espazioan sakabanatuagoak egongo dira Gipuzkoan Bizkaian baino. 5-10 mila biztanle bitarteko udalerriak banaketa orekatuagoa dute Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, pilatuta agertuko dira Bilboko metropoli-inguruan.

Hiri Hierarkia

Mapan argi ikusten da biztanle inguru hauek sortzen duten banaketa guztiz desorekatua dela eta hiru hiriburuek osatzen dituztela tamaina demografiko handieneko guneak. Bere azpitik, tamaina handiko, ertain eta txikiko guneak egongo dira. Beraz, euskal hirien artean hierarkia bat dagoela ikusten da. Nolako hierarkia dagoen azaltzeko, Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago. Sistema honetan, hiru hiriburuen garrantzi hierarkikoa azaltzen da bakoitzaren tamaina, funtzioa eta eragin eremua kontuan izanda.

Bilboko Metropoli Ingurua

Sistemaren tontorrean Bilboko metropoli-ingurua (Bilbo Handia) dago, gutxi gorabehera 870.000 biztanlerekin. EAEko pilaketa demografiko handiena da. Funtzio espezializatuak ditu industrian, merkataritzan eta negozioetan eta bere eragin eremua autonomia erkidego osora zabaltzen da. Nazioarteko lotura aipagarriak ere baditu aireportua eta portua direla eta.

Deskargatu

PDF Word HTML