Munduko Biztanleriaren Joerak: Jaiotza, Heriotza eta Ugalkortasuna
Jaiotza-tasa munduan
Jaiotza-tasa kontzeptuak hiri batean jaio diren haurren kopurua adierazten du.
Jaiotza-tasari eragiten dioten faktoreak
- Garapen ekonomikoa: Herrialde garatuetan, seme-alabak ekartzea zama ekonomikotzat jotzen da. Herrialde azpigaratuetan, ordea, seme-alabak oso gazte hasten dira lanean, eta gurasoak zahartzen direnean zaintzen dituzte.
- Kultura: Zenbait kulturatan, prestigioa ematen diote seme-alaba kopuruari. Mendebaldeko herrialdeetan, ezkontzeko eta lehenengo haurra ekartzeko adina atzeratzen ari da.
- Gizarte egitura: Emakumearen emantzipazioak eta lan mundura sartzeak seme-alaba kopuruan du eragina.
- Faktore biologikoak: Jaiotza-tasa handiagoa izango da gazte asko badaude zahar asko badaude baino.
- Erligioa: Ia erlijio guztiek jaiotza-tasa igotzearen aldekoak dira.
- Faktore politikoak: Zenbait estatutan jaiotza kontrolatu egiten da, eta beste batzuetan, jaiotza-tasa bultzatu egiten da.
Ugalkortasuna
Herrialde baten joera aztertzeko ugalkortasuna erabiltzen da. Munduko ugalkortasunaren batez bestekoa hiru seme-alabakoa da. Afrikan 5,5ekoa da, eta Europan 2,1ekoa.
Heriotza-tasa munduan
Herrialde batean izandako heriotza kopurua adierazten du. Gaur egun, herrialde azpigaratuetan jaisten ari da, baina garatuetan igotzen.
Haurren heriotza-tasa
Garapen mailaren eta osasun egoeraren adierazle egokia da. Herrialde aberatsetan %o 7koa da, eta Afrikan %o 90ekoa.
Bizi-itxaropena jaiotzean
Jaioberria batez beste zenbat urtez biziko den adierazten du. Munduan batez bestekoa 66 urtekoa da.
Desberdintasunak
- Sexuaren arabera: Emakumezkoen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da, azpigaratuetan izan ezik.
- Garapen mailaren arabera: Herrialde garatuetan 70 urtekoa da, eta azpigaratuetan 46 urtekoa.
Heriotza-tasaren faktoreak eta bilakaera
Osasunaren eta elikaduraren araberakoa da. XIX. mendera arte heriotza-tasa handia zen gaixotasun, gose eta gerrengatik. XX.aren lehenengo zatian jaisten hasi zen, eta bigarrenean herrialde azpigaratuetara zabaldu zen.
Berezko Hazkundea: Hazkunde Begetatiboa eta Hazkunde Erreala
Herri baten bilakaera nolakoa den jakiteko ezinbestekoa da jaiotzen eta heriotzen arteko lotura ezagutzea. Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, biztanleriak gora egingo du, eta alderantziz.