Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nekazaritza paisaia

Geografia2,93 KB

EAE-KO BASERRI PAISAIAREN IRUZKINA

GRAFIKO MOTA

EAE-ko baserri paisaiaren mapa. Paisaia natural eraldatuak Dira nekazal, abeltzain eta basogintzarako egokituta. Elementu naturalen ondoan Nekazal giza elementuak daude: etxeak,korralak,kortak… EAEn 3 paisaia mota: ozeanikoa edo atlantikoa, mediterranear trantziziozkoa eta mediterranear Kontinentalizatua.

a-IPAR ISURIALDE HEZEKO PAISAIA OZEANIKOA

HEDAPENA- ipar isurialdean zehar,Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba Iparraldea. Klima ozeanikoa, paisaia verde eta belardi ugari, erliebe Menditsua, ibar txiki eta leku lau urriak, abeltzaintza eta basogintza.

GIZA ERAGILEAK- Biztanleria aktiboa- jarduera hauetan Kopurua oso txikia. Bizkaia eta gipuzkoan %1, EAEo batazbestekoa %2 eta Espainakoa %4.

Habitata- populamendu...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza paisaia" »

Zer da estatua

Geografia1,36 KB

estatua Gizartearen antolabide politiko gisaestatua hainbat erakunderen multzoa da, Eta erakunde horiek sortu dira lurralde berean bizi diren eta aginte beraren Mende egonik, lege berek gobernatzen dituzten pertsonen bizitza eta jarduera Antolatzeko. Estatuaren lurraldea ondo zehaztuta egon ohi da mugen bidez. Lurraldearen mugetatik kanpo, estatuak ezin du erabakirik hartu. Aginpidea Izateko eskubidea da estatuaren ezaugarria. Hainbat eginkizun bete behar ditu: +estatuko biztanleen gizarte harremanak arautzen dituzten legeak ezartzen ditu. +botere judizialaren bidez, legeak betetzen diren zaindu eta gizartean justizia Administratzen du. +lurraldearen barruan ordena mantentzeaz arduratzen da, bai Eta kanpo segurtasunaz ere. +kanpo politika garatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zer da estatua" »

Klima ozeanikoa

Geografia4,38 KB

KANARIETAKO KLIMA:
Ezaugarriak: irla hauek hegoaldeko muturrean daude, tropikoen arteko eremuan, kostaldetik hurbil. Tropikoko goi presioak eta ipar ekialdeko haize alisioak dira nagusi. Tenperatura leunak udan eta neguan. Antizikloia mugitzen denean, neguen Atlantikoko depresioak sartu era Saharako airea. Prezipitazio urriak (300-150mm urte osoan). Tenperatura epelak dira, hilabete guztiak (17º-tik gora). Landarea: landarediak aberastasun handia du. Jatorria mediterranoa da, baina Afrikako eta Atlantikoaren hegoaldeko eraginak daude. Erlikiak eta endemismoak. Landaredia estaien arabera antolatzen dira. Palmondo nanoa, dragoa eta pinu kanariarra nagusi.





1. Ezaugarri orokorrak: Bataz besteko tenperatura eta prezipitazioak // Zer leku dagokion
...
Jarraitu irakurtzen "Klima ozeanikoa" »

Nekazaritza paisaia

Geografia18,36 KB

ESPAINIA HEZEA: -Kokapena: Iberiar penintsula iparraldean eta ipar mendebal. -Inguru fisikoa: Erliebe gorabeheratsu, azalera laua gutxi dira eta urtero klima ozeaniko euritsua nagusi. -Nekazaritza egituraren ezaugarriak: Biztanleria (Ugari zen baina emigrazio ondorioz zaharkitu), Populatzea (Sakabanatu tartekatua da herrixka, parrokia eta herrietan oinarrituta), Ustiategiak (minifundioak, lursail txikiak, mekanizazio gutxi eta autokontsumorako etekin gutxi). Lurzorua (abeltzaintzarako nagusiki). -Nekazaritza (azalera txikia, haranetan kokatu eta lehorreko nekazaritza da “prezipitazio erregularrak”): Iraganean polilaborantza egiten zen, eta artoa, patata, fruta-arbolak eta mahatsondoa kontsumitzen zen Abereak ere hazten ziren. Gaur egun

...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza paisaia" »

Kanarietako klima

Geografia2,94 KB

ESPAINIAKO KLIMA ETA LANDAREDIA

Espainian klima-aniztasun handia dago. 4 klima: ozeanikoa, mediterraneoa, mendialdekoa eta subtropikala. 
A)Klima ozeanikoa:
-eragingunea: kantauri itsasoaren kostaldean dauden eskualdeak eta Galizia.
- prezipitazio ugari. 800mmtik gora. Erregularrak eta leunak. negu eta udazkenean euri gehien.
- 2 eratako tenperaturak. Kostaldean tenperatura bitarte txikia eta erdialdean moderatua.
B)Klima mediterraneoa
-eragingunea: ia penintsula osoa.
- prezipitazio moderatu edo urriak. 800mmtik behera. Banaketa irregularra. Uda lehorra. Udazken eta udaberrian euri gehien. 
-tenperatura aldatu egiten dira latitude eta itsasoarekiko hurbiltasunaren arabera. 3 azpi klima: itsasaldekoa, kontinentala eta lehorra.
-Itsasaldeko klima mediterraneoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Kanarietako klima" »

Klimograma azterketa: Mediterraneo estepako klima eta ezaugarriak

Geografia3,4 KB

Klimogramaren analisia eta kokapenaren zantzuak

Aurrean dugun irudia klimograma bat da. Bertan, prezipitazio eta tenperaturen datuak agertzen dira, hilabetez hilabete, baita urteko batez bestekoa tenperaturaren kasuan, eta guztizkoa prezipitazioen kasuan ere. Altitudea itsas mailatik 4 metrokoa da. Hortaz, badakigu artxipelagoetako bat dela, edo Iberiar Penintsulako kostaldeko tokiren bat.

Prezipitazioak eta tenperaturak: Klima mota

Urteko prezipitazioak 177 mm-koak dira, eta tenperaturen batez bestekoa 19 ºC-koa. Prezipitazio hauek oso urriak dira; beraz, klima mediterraneo subdesertiko edo estepakoa genuke. Kanariar uharteak, Murtzia, Almería edo Ebro haranaren erdialdea izan zitezkeen.

Prezipitazioen banaketa eta euri forma

Urteko prezipitazioen...

Jarraitu irakurtzen "Klimograma azterketa: Mediterraneo estepako klima eta ezaugarriak" »

1900eko Espainiako Biztanleriaren Piramidearen Analisia

Geografia2,29 KB

Iruzkin honetan, 1900eko Espainiako biztanleriaren piramidea aztertuko dugu, sexuaren eta adinaren araberako banaketa kontuan hartuta.

Sexuaren araberako banaketa

Gizonek maskulinotasun tasa handiagoa dute beheko mailetan. Bi sexuak 35-39 urte bitarteko taldean parekatzen dira. Piramidearen goialdean, aldiz, emakumezkoak dira nagusi, bizi-itxaropen handiagoa, sendotasun biologikoa eta bizi-estiloa direla medio.

Forma eta egitura demografikoa

Piramidea triangeluarra da: gazteak biztanleriaren %35 baino gehiago dira, eta adinekoak %5 baino gutxiago. Oinarria zabala da jaiotza-tasa handiengatik, baina tontorra azkar estutzen da bizi-itxaropen txikiaren ondorioz.

  • Jaiotza-tasa: Altua, landa-eremuko ekonomian haurren laguntza beharrezkoa zelako eta jaiotza-
...
Jarraitu irakurtzen "1900eko Espainiako Biztanleriaren Piramidearen Analisia" »

Munduko Biztanleria: Analisi Demografikoa eta Ekonomikoa

Geografia4 KB

Eboluzio Demografikoa

Grafiko lineal honetan hiru etapa bereizten dira:

  • Erregimen demografiko zaharra
  • Trantsizioa
  • Erregimen demografiko modernoa

Etapa bakoitzean jaiotza- eta heriotza-tasak milakoetan azaltzen dira.

  • Erregimen demografiko zaharrean jaiotza- eta heriotza-tasak altuak dira, baina heriotza-tasak gorabeherak izaten ditu. Biztanleria gutxi hazi zen gerren, gaixotasunen, goseteen eta abarren ondorioz.
  • Trantsizioaren lehenengo zatian jaiotza-tasa mantentzen da, baina heriotza-tasa nabarmen jaisten da (%45etik %17ra). Hazkunde hau Industria Iraultzaren ondorioz gertatu zen.
  • Trantsizioaren bigarren zatian jaiotza-tasa jaitsi egiten da eta heriotza-tasa jaisten jarraitzen du.
  • Erregimen demografiko modernoan jaiotza- eta heriotza-tasak baxuak dira
...
Jarraitu irakurtzen "Munduko Biztanleria: Analisi Demografikoa eta Ekonomikoa" »

Espainiako Nekazaritza-Paisaia: bilakaera eta erronkak

Geografia3,73 KB

1. Landa-espazioaren jarduerak

a) Nekazaritza

Lehorreko laborantzak Guadalquivir haraneko landazabaletan, kosta-aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan, eta Mallorcaren barrualdean daude. Lur horietan zerealak, mahatsondoa, olibondoa eta arbendo-londoak lantzen dira.

Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, intsolazio handiak, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskaera handiak mesede egiten diete. Kostalde mediterraneoan ureztatze intentsiboa da nagusi, aire zabalean edo berotegietan burutua eta urtean zenbait uzta lortzen da. Baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean, baratzezaintza goiztiarra plastikoaren azpian, frutikultura mediterraneoa (zitrikoak, hezurdun eta pepitadun fruta-arbolak) eta fruitu tropikalak (txirimoia,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza-Paisaia: bilakaera eta erronkak" »

Klima mediterraneoa Espainian: ezaugarriak eta sailkapena

Geografia2,19 KB

Klima mediterraneoa Espainian

Mapa honetan ikusi daitekeen moduan, Espainiako estatuan klima-aniztasun handia dago. Lau klima mota dira nagusi: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendialdeko klima eta Kanarietako klima subtropikala.
Esan dugun moduan, klima mediterraneoa da horietako bat. Mapan begiratuz gero, ikusi daiteke Espainiaren zatirik handiena hartzen duela. Klima mediterraneoak barne hartzen ditu penintsularen hegoaldeko eskualdeak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla.
Urteko prezipitazioak, oro har, 300 mm eta 800 mm artean izaten dira; badira barruti moderatuak (800–500 mm) eta 500 mm-tik beherakoak ere, urriak direnak. Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, urte-sasoi horretan Azoreetako antizikloiak
...
Jarraitu irakurtzen "Klima mediterraneoa Espainian: ezaugarriak eta sailkapena" »