Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hirien Susperraldia Europan XIII. Mendean: Ekonomia eta Gizartea

Geografia2,67 KB

Hirien Susperraldia XIII. Mendean Europan

HIRIEN SUSPERRALDIA: XIII. mendean Europan, ekonomia hobetu zen, eta horren ondorioz, biztanleen bizi-baldintzak hobetu ziren. Nekazaritzako hobekuntzari esker, ekoizpenak gora egin zuen.

Nekazaritza Ekoizpenaren Gorakada

Zergatik egin zuen gora nekazaritza-ekoizpenak XIII. mendetik aurrera?

  • Lur gehiago landu zirelako. Basoak bota, zingirak lehortu eta lur berriak landu zituzten.
  • Teknika berriak erabili zituztelako (errotak, ureztatzea...).
  • Labore berriak landatu zituztelako.

Ondorioz, elikadura hobetu zen, gosearen mehatxua gutxitu egin zen eta herritar kopurua handitu zen.

Merkataritzaren Garapena

MERKATARITZAREN GARAPENA: Merkataritza asko garatu zen XII. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zelako eta...

Jarraitu irakurtzen "Hirien Susperraldia Europan XIII. Mendean: Ekonomia eta Gizartea" »

Hirugarren Sektorea: Gizarte Zerbitzuen Garapena eta Garrantzia

Geografia3,06 KB

1. Hirugarren Sektorea edo Zerbitzuen Sektorea

Bizitza gizartean atseginagoa izan dadin, gizakiok premia batzuk ase behar ditugu: Hezkuntza, osasuna, segurtasuna, aisia, garraioa… Hirugarren sektoreak zerbitzu horiek biltzen ditu.

1.1. Hirugarren Sektorea Gaur Egun

Azken urtarotan, hirugarren sektoreak oso hazkunde handia izan du. Hala, gero eta langile gehiago behar ditu, eta gero eta aberastasun handiagoa sortzen du. Hori dela eta, hirugarren sektoreak herrialde bateko ekonomian duen pisua ere bertako ekonomiaren eta gizartearen garapen-adierazletzat hartzen da.

Azken urteotan herrialde garatu askotan gertatu diren aldaketa sozioekonomikoen ondorioz, enpresek eta pertsonek zerbitzu gehiago behar dituzte, eta hirugarren sektorea nagusitu da...

Jarraitu irakurtzen "Hirugarren Sektorea: Gizarte Zerbitzuen Garapena eta Garrantzia" »

Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,33 KB

Errolda

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu, zentsuak baino neurri txikiagoan. Errolda urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratzen da.

Biztanleria-dentsitatea

Leku bateko lurraldean zehar ematen den biztanleen banaketari deitzen zaio. Leku jakin bateko hiritarren eta leku horren azaleraren (kilometro karratuan neurtuta) arteko erlazioa da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira.

Trantsizio Demografikoa

Eredu demografiko zaharretik modernora pasatzen izaten den eraldaketen aldiari deritzo. Jaiotza-tasak modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera, eta horren ondorioz, berezko hazkundea...

Jarraitu irakurtzen "Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Hiri Kontzeptuak eta Garapena: Jatorritik Gaur Egunera

Geografia3,01 KB

Alde Zaharra: Jatorria eta Garrantzia

XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da, beraz, historia luzea du. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handikoa, kultura-ondarea baitu. Hori dela eta, asko multzo historiko-artistiko izendatu dituzte, esaterako, Toledo, Mérida...

Zabalgunea: Hiri Hedapena eta Burgesia

XIX. mendean, industrializazioarekin, hiriek nekazari asko erakarri zituzten, eta, horregatik, harresietatik kanpo hedatu ziren. Alde Zaharra gainditu, harresiak bota eta, horien ordez, pasealekuak, etorbideak... eraiki ziren, horrela, bi aldeak ezberdinduz. Zabalguneak burgesentzat sortu ziren; beraz, burgesiaren ordena (plano erregularra), higienea eta onura ekonomikoa...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Kontzeptuak eta Garapena: Jatorritik Gaur Egunera" »

Klimaren eragina Euskal Herrian: landaredia eta hidrografia

Geografia4,11 KB

Klimaren faktore eragileak

Klima hau azaltzen laguntzen duten faktore edo arrazoiak hurrengoak dira: Penintsulan klima barietateak izateko faktore garrantzitsuenetako bat erliebea da. Erliebea penintsulan kostarekiko paralelo kokatzen da; hori dela eta, ozeanoetatik sartzen diren borraskek haizealdean prezipitazioak sortzen dituzte, eta penintsularen barrualdera oso ahulduta heltzen dira. Udan, Azoreetako antizikloia penintsularen parean kokatzen da, eta, bere eragina oso nabaria denez penintsula osoan, eguraldi egonkorra eta ia prezipitaziorik gabea ekartzen du. Neguan, lurzoruaren hozketak antizikloi termikoaren egoerak indartzen ditu. Ezaugarri termiko hauek eta prezipitazioaren ezaugarriek baimentzen dute klima hau (barrualdeko/kanpoaldeko)...

Jarraitu irakurtzen "Klimaren eragina Euskal Herrian: landaredia eta hidrografia" »

Garraio Modalitateak: Errepidea eta Trenbidea

Geografia2,28 KB

Garraio Modalitateak

4.1. Errepideko Garraioa

Errepideek biztanleria-nukleoak lotzen dituzte.

Ezaugarriak:

  • Sarearen gaineko eskumenak: Estatua, autonomia-erkidegoa eta diputazioen artean banatzen dira.
  • Egitura erradiala: Erdigunea Madrilen eta ardatzak periferian.
  • Trafikoa: Bidaiari eta salgaien trafikoa errepidean pilatzen da.
  • Ezaugarri teknikoak: Askotarikoak dira. Estatuko sarean autobide eta autobia gehienak kalitate handikoak dira.
  • Lurraren desorekak:
    • Sarearen dentsitatea handiagoa da ekonomia dinamikoenetan.
    • Trafiko intentsitatea handiagoa da edukiera handiko bideetan.
    • Irisgarritasuna handiagoa da korridore erradialetan eta turismoguneetan.
  • Ingurumen-jarduna: Automobilen kutsadura murriztea.
  • Plan estrategikoa: Lurralde osoari errepidez irisgarritasun
...
Jarraitu irakurtzen "Garraio Modalitateak: Errepidea eta Trenbidea" »

Gaur Egungo Industria Kokapena eta Joerak

Geografia2,28 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-KOKAPENA: KOKAPENERAKO GAUR EGUNGO FAKTOREAK: - Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garaiatzea merkea delako, horietako batzuen ordezko sintetikoak sortu direlako, eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako. Era berean, kontsumo-merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioak hobetu direlako eta globalizazioaren barruan salmenta-inguruak zabaldu direlako. - Garraio eta komunikazio-sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da, eskulan asko eta prestakuntza txikikoa behar duten enpresen kasuan zein profesional kualifikatuak behar dituzten enpresen kasuan. - Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea (gaur egungo...

Jarraitu irakurtzen "Gaur Egungo Industria Kokapena eta Joerak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Eraldaketa

Geografia3,11 KB

Gaur egun EAEk jasotako birmoldaketaren ondorioz, esan daiteke garapen eskualdean dagoela. Bere industria ehun zaharkituak teknologia puntako industriari utzi dio lekua. EAEn Espainiako lehen parke teknologikoa ezarri zen eta gaur egun parke teknologiko sare bat dauka hiru lurraldeetan banatuta.

Industriaren Banaketa EAEn

EAEn industriaren banaketak polarizazio handia dauka. Batez ere, EAEko hiru hiriburuetan kokatzen da. Donostia eta Bilbo industria korridore baten bitartez lotuta daude, eskualde industrial handi eta jarraitu bat osatuz. Bizkaian polarizazio handia dago: "Bilbo Handiak" industria gehien biltzen du eta Durangoaldetik eta Deba haranetik jarraitzen du Donostiaren industria gunearekin lotu arte.

Industria Araban eta Nafarroan

Araban,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Eraldaketa" »

Hirigintza Euskal Herrian: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Geografia5,95 KB

Hiri Kontzeptuak

Pendulu Mugimendua: Barne-migrazio mota bat da, eguneroko joan-etorrietan datza, ikasketek edo lanek eraginda.

Alde Zaharra: Sorreratik XIX. mendeko industrializaziora arte urbanizatutako zatia da; funtzio komertziala, egoitza-funtzioa eta kulturala dituelarik; ezaugarri berezienak gentrifikazioa eta tertziarizazioa dira.

Zabalgunea: Alde Zaharraren jarraian, XIX. mendearen erdialdetik sortu zen hiriaren eremua da; burgesiak bultzatua, bertan funtzio politikoa, administratiboa, egoitza-funtzioa eta komertziala (CBDa) garatzen direlarik.

CBD (Negozio Barruti Nagusia): XX. mendean sorturiko zabalguneko negozio-eremu dinamikoa da, non bankuak garrantzitsuak diren, denda esanguratsuenak eta konpainia nagusien bulegoak aurkitzen diren;...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintza Euskal Herrian: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa" »

Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa

Geografia2,75 KB

Euskal Herriko Klimak

Klima Ozeanikoa

1. URAK: Bizkaiko itsasoaren isurialdeko ibai gehienak laburrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan jaiotzen direlako. Emaritsuak dira eta nahiko erregularrak.

2. LANDAREDIA: Baso hosto erorkorra: pagoak eta haritzak. Zakardia edo sastrakadia: txilarra, otea, isatsa. Larre ugari.

3. LURZORUAK:

  • Harri silizeoan, lurzoru arrea, humus askoko lurzorua eta nolabaiteko azidotasunarekin; laborantzak eta larreak onartzen ditu. Ranker, asko higatutako aldapetan. Basoetarako eta larreetarako bakarrik da egokia.
  • Kareharrian: kareharrizko lurzoru arrea; babarrunak eta artoa lantzeko eta larrerako egokia. Terra fusca, mendi-inguruetan, basogintzarako.

Klima Mediterraneoa

1. URAK:

  • Atlantikoko isurialdeko ibaiak: luzeak dira;
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa" »