Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Hiri Hierarkia: Metropolietatik Hiri Txikietara

Geografia3,83 KB

Espainiako Hiri Hierarkia

GRAFIKO MOTA. Espainiako hiri hierarkiaren mapa da. Bertan, hiri handienetik txikieneko hiri sistema mailakatua agertzen da (nazioko metropoliak, eskualdeko metropoliak, eskualdez azpiko metropoliak, hiri ertainak…), bai eratzen dituzten eraginpe eremu eta lokarriekin, bai osatzen dituzten ardatzekin (Ebro haraneko ardatza, Mediterraneokoa…).

Hiri Hierarkiaren Azalpena

AZALPENA. Hiri hierarkia lurralde bateko hiriek, kasu honetan estatukoek, eratzen duten hiri-harreman sarea da. Hiri bakoitzaren maila berak dituen biztanle kopuruak eta betetzen dituen funtzioek jartzen dute. Ondorioz, hiri handiek ondoan dituzten maila txikiagoko beste hirienganako eraginpe ingurua eratzen dute, hauetan ez dauden zerbitzu eta betekizunak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri Hierarkia: Metropolietatik Hiri Txikietara" »

Espainiako Industria-Kokapena: Inguruak eta Joerak

Geografia2,67 KB

Espainian, gaur egun, industria-kokapenak lurralde-desoreka handiak ditu. Desoreka horiek areagotu egiten dira, sektore dinamikoenak eskualde aurreratuenetan ezartzen baitira.

Gaur egungo industria-inguruak Espainian

1. Industria-inguru garatuak

Madrilgo eta Bartzelonako inguruak espazio zentralak dira, Espainiako industriaren zentro nagusiak. Oraintsuko bilakaeran, industria-sektore helduak gainbehera etorri dira, eta industria suspertu da.

2. Hedatzen ari diren industria-inguruak eta ardatzak

Inguru horietan industriak ezartzen ari dira industriaren hedatze-joerengatik edo industrializazio endogenoaren garapenarengatik.

Motak:

  • a) Metropoli-koroak: Hirien periferian, gainbeheran eta birmoldaketa-prozesuan dauden industria-inguruak dituzte.
    • Kasu batzuetan,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria-Kokapena: Inguruak eta Joerak" »

Espainiako Ekonomiaren Garapena XIX. Mendean

Geografia2,63 KB

Industrializazioaren Atzerapena eta Barne Merkatua

Industrializatze prozesuaren moteltasunak eta atzerapenak harreman estua dute barne merkatua egituratzeko zailtasunekin. Espainiako ekonomiaren antolaketa urriaren erantzule nagusiak erosle gutxi izatea eta garraiobide kaskarrak izan ziren. 1855etik aurrera, hasi zen Espainian trenbide sarea eraikitzen, Trenbide Lege Nagusia (TLN) onetsi zenean. Ordura arte trenbide linea gutxi batzuk zeuden.

Trenbide Sarea Eraikitzeko Legea (1855)

1855eko legeak garrantzi handia izan zuen sarea eraikitzeko, eta ondorengo urteetako ekonomia baldintzatu zuen. Madril erdigunea izanik, trenbide sarearen egitura erradiala finkatu zen, industriatik eta bizitasunik urrun. Errailen zabalera Europakoarena baino handiagoa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Ekonomiaren Garapena XIX. Mendean" »

Periferia eta Hiri-Aldaketak: Espainiako Hiri Arazoak

Geografia3,44 KB

Periferia eta Oraintsu Hiri-Aldaketak

Gerra Zibilaren osteko urteetan (1939), depresio ekonomikoa zela eta, hiri-aldaketa ez zen oso esanguratsua izan.

Aitzitik, 1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiako hiri nagusiek hazkunde handia izan zuten. Arrazoiak:

  • Biztanlearen berezko hazkundea
  • Nekazarien inmigrazioa (landa-exodoa)
  • Turismoaren gorakada

Modu horretan, periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko ukalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri-aglomerazioak sortu zituzten.

Gaur egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, hiriko eta landako lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira. Hiri-periferiak hainbat ingurutan egituratzen dira:

  • Egoitza-auzoak
  • Industria-inguruak
  • Ekipamendu-
...
Jarraitu irakurtzen "Periferia eta Hiri-Aldaketak: Espainiako Hiri Arazoak" »

Nekazaritza eta Industria: Europar Batasuneko Politika eta Teknologia Industriala

Geografia1,99 KB

NEKAZARITZA INTENSIBOA

Lur hedadura txikian kokatzen den nekazaritza ustiapen modua da, etekin handiak ematen ditu edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin direlako.

ESTENTS

Lur hedadura handiak behar dituen nekazaritza ustiapen modua eta etekin txikiak, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen dira.

ABELTZAINTZA INTENSIBOA

Inguru fisikotik bereiztuta agertzen den abeltzaintza mota da, ukuilutan ematen dena. Herrialde garatuenetan egiten da eta diru handia inbertitu behar.

ESTEN

Inguru fisikoaren arabera egiten da, arraza autoktonoei eta lan teknika tradizionalei lorturik agertuz. Ustiategietan egiten da eta animaliak aske daude. Prudkt txikia. Salmentarako eta norberaren kontsumorako.

NEKAZARITZA USTIPIA

Nekazal...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Industria: Europar Batasuneko Politika eta Teknologia Industriala" »

Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa eta Desorekak

Geografia2,94 KB

Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa

Aztertuko dudan dokumentua Espainiar estatuko hiriburuak biltzen dituen ardatz industrialen mapa tematikoa da. Espainian industriaren kokapenak desoreka handiak ditu inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten dira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen baitira.

Kokapenaren ondorioz beste lurraldeetan honako desorekak sortzen dira: biztanleria, azpiegiturak eta pisu politikoa. Gaur egun baliabide naturaletatik eta kontsumo merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du; garraio eta komunikazio sistema onak egotea edo lan-eskua gero eta garrantzitsuagoa da. Horrez gain, industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari da...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa eta Desorekak" »

Espainiako Atzerriko Populazioa: Analisia eta Ondorioak

Geografia3,21 KB

Espainiako Atzerriko Populazioaren Ehunekoa (2010)

Hurrengo lerroetan iruzkinduko dugun mapa koropleta bat da, eta Espainiako 2010. urteko atzerriko populazioaren ehunekoa adierazten du. Mapa hau INE-tik atera da.

Atzerritar Immigranteen Motak

Atzerritar immigranteen barruan hiru talde bereiz daitezke:

  • Herrialdean zenbait urte egon ondoren nazionalizatzen diren atzerritarrak, zuzenbide osoko espainol bihurtzen direnak.
  • Legezko immigranteak, egoitza baimena lortu eta jatorriko naziotasunari eusten diotenak.
  • Legez kanpokoak: azken hauek identifikatzeko zailagoak dira.

Atzerritarren Banaketa Espainian

Estatu mailan, ez dago erkidego guztietan atzerriko immigranteen ehuneko kopuru berdina. Mediterraneoko kostaldean, ehunekoa handia da (20,1 eta 25,8 artean)...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Atzerriko Populazioa: Analisia eta Ondorioak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Klimak eta Landaredia

Geografia6,18 KB

Euskal Herriko Landaredia

Ozeanikoa

Haritza eta pagadiak dira nagusi. Haritza 300-700 metro artean dago. Gainera, lizarra, astigarra, gaztainondoa eta abar aurki ditzakegu. Pagoak, nahiago du altitudea (700 metro baino gehiago). Haritzak eta pagoak asko bota ziren Aro Modernoan ikatza eta itsasontziak egiteko, eta hazkunde azkarreko beste espezie batzuk landatu ziren: pinua eta eukaliptoa, adibidez. Paduretako eta erriberako landarediak ere badaude. Paduretakoan, oxigeno gutxi kontsumitzen duten landareak: ihiak, salikaria eta abar. Erriberakoan, haltzadiak dira nagusi, lizarrak, sahatsak ere bai.

Trantsiziokoa

Haranetako antzinako haritzak urriak dira gaur egun. Egun, ameztiak eta erkameztiak dira nagusi. Ameztia 600-900 metro artean hazten da,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Klimak eta Landaredia" »

Espainiako Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa, Kontinentala eta Estepakoa

Geografia3,78 KB

Klima Ozeanikoa

Prezipitazio Faktoreak:

  • Banaketa nahiko erregularra da urtean zehar, fronte polarraren borrasken eraginez.
  • Prezipitazio gehienak neguan eta udazkenean gertatzen dira.
  • Udan minimo erlatiboa gertatzen da, Azoreetako antizikloiaren eraginez.

Tenperatura Faktoreak:

  • Udak freskoak dira, itsasoaren eraginez tenperaturak leuntzen direlako eta fronte polarraren eraginez euria egiten duenean tenperaturak jaisten direlako.
  • Neguak moderatuak dira, itsasoaren eraginez.

Klima Mediterraneoa

Itsasoko Klima

Hego-atlantikoko Kosta

Prezipitazio Faktoreak:

  • Prezipitazio moderatuak (500 eta 800 mm artean), maximoa udazkenean eta neguan.
  • Borraska atlantikoek eragin handia dute, batez ere, penintsularen hego-mendebaldean eta Cadizeko golkoan sortutakoek.
  • Minimoak
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa, Kontinentala eta Estepakoa" »

Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia5,62 KB

Demografia Kontzeptuak

Bizi-itxaropena: Une jakin batean, leku bateko biztanleriak bizitako urteen batez bestekoa da. Hona hemen kalkulatzeko formula:

  • Multzo bateko kideek bizitako urteen batura / Multzo horretako gizabanakoen kopurua = Bizitako urteen batez bestekoa.

Biztanleriaren zahartzea: Biztanleriaren adinaren araberako egitura aztertzeko erabiltzen den indizea da. 65 urtetik gorako gizabanakoen kopurua biztanleria osoarekin konparatuta kalkulatzen da. Emaitza ehunekotan ematen da, formula honen bidez:

  • Zahartze-indizea = (65 urtetik gorako biztanleria * 100) / Biztanleria osoa = %

Migrazio-saldoa: Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da. Emaitza positiboa bada, immigrazioa dagoela adierazten du; negatiboa bada, aldiz, emigrazioa...

Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak" »