Gaur Egungo Industria Kokapena eta Joerak

Geografia2,28 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-KOKAPENA: KOKAPENERAKO GAUR EGUNGO FAKTOREAK: - Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garaiatzea merkea delako, horietako batzuen ordezko sintetikoak sortu direlako, eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako. Era berean, kontsumo-merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioak hobetu direlako eta globalizazioaren barruan salmenta-inguruak zabaldu direlako. - Garraio eta komunikazio-sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da, eskulan asko eta prestakuntza txikikoa behar duten enpresen kasuan zein profesional kualifikatuak behar dituzten enpresen kasuan. - Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea (gaur egungo industriaren lehiakortasunerako funtsezkoa dena) eta lurraldeak emandako lehia-abantailak dira (lurraldak ere garrantzia du industria kokatzeko faktore modura, bertan ezarritako enpreseilehia-abantailak ematen dizkietenean).

GAUR EGUNGO JOERAK:
  1. Industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari da, orain arte oso erakargarriak ez zirenak. Hori faktore hauengatik gertatzen da:
  • Industria-pilaketa handiek arazoak dituzte: gehiegizko pilaketa eta, ondorioz, lurzorua, ekipamenduak eta azpiegiturak garestitzea; lan-gatazkak eta eskulanaren prezio garestia handiagotzea, eta ingurumena narriatzea. Hori dela eta, industria kostu txikiagoak dituen inguruetan ezarri ohi da.
  • Hobekuntza teknologikori eta garraioen arloko hobekuntzei esker, industriak abantaila gehien dituzten espazioetan koka daitezke.
  • Industrializazio endogenoaren garapenak abantailak lortu eta horietatik etekinak kortzen dituzten industriak erakartzen ditu. Deskonzentrazioak sektore helduetan izan du eragin handiena. Teknologiari dagokionez, ez dute asko eskatzen, eta baliabide eta eskulan asko kontsumitzen dute.
Espazio zentraletako industria-pilaketa mantendu egiten da, oso erakargarria delako. Horietan teknologia berrien sektoreak ezarri ohi dira, zerbitzu eta azpiegitura aurreratuak eta maila handiagoko ondasunen erosleei bideratuta. Era berean, enpresen gizarte-eta kudeaketa-egoitzek kokapen zentralak bilatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML