Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa

Geografia2,75 KB

Euskal Herriko Klimak

Klima Ozeanikoa

1. URAK: Bizkaiko itsasoaren isurialdeko ibai gehienak laburrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan jaiotzen direlako. Emaritsuak dira eta nahiko erregularrak.

2. LANDAREDIA: Baso hosto erorkorra: pagoak eta haritzak. Zakardia edo sastrakadia: txilarra, otea, isatsa. Larre ugari.

3. LURZORUAK:

  • Harri silizeoan, lurzoru arrea, humus askoko lurzorua eta nolabaiteko azidotasunarekin; laborantzak eta larreak onartzen ditu. Ranker, asko higatutako aldapetan. Basoetarako eta larreetarako bakarrik da egokia.
  • Kareharrian: kareharrizko lurzoru arrea; babarrunak eta artoa lantzeko eta larrerako egokia. Terra fusca, mendi-inguruetan, basogintzarako.

Klima Mediterraneoa

1. URAK:

  • Atlantikoko isurialdeko ibaiak: luzeak dira; emari handikoak eta irregularrak, eta udan agorraldia izaten dute.
  • Mediterraneo isurialdeko ibaiak: Ebro izan ezik, laburrak dira; ez dira oso emaritsuak eta irregularrak dira, eta udan agorraldi handia izaten dute.
  • Balearrak, Ceuta eta Melilla: errekastoak eta akuiferoak.

2. LANDAREDIA: Baso hosto iraunkorra: artea, artelatza. Makia: sastrakadi garai eta trinkoa (estrepa, legeltxorra). Garriga: sastrakadi baxu eta ez oso trinkoa (ezkaia, erromeroa). Estepa, belar eta zuhaixka arantzatsu baxu eta etenak (palmondoa, espartzudia).

3. LURZORUAK:

  • Harri silizeoan, hegoaldeko lurzoru arrea, txiroa, angio eta larreetarako.
  • Kareharrian, lurzoru gorriak, emankorrak laborantzarako, eta terra rossa kaskarra, zuhaitzetarako eta angioetarako.
  • Harri buztintsuan, vertisol deritzenak, oso emankorrak, egokiak mota gehienetako laborantzetarako.
  • Estepako klima duten inguruetan, lurzoru subdesertiko grisa, humus gutxirekin eta ez oso emankorra.

Mendiko Klima

1. URAK: Mendiko ibaiak: gehiengo emaria udaberrian (urtzea) eta gutxiengoa neguan (urak elur itxuran daude).

  • Goi mendian: elur erregimena, eta gehiengo emaria udaberriaren amaieran.
  • Erdiko mendian: elur-euriaren edo euri-elurraren erregimena, eta bigarren mailako gehiengoa udazkenean, euri-jatorrikoa.

2. LANDAREDIA: Solairutan mailakatuta.

  • Pirinioak: arteak eta haritzak, koniferoak, larreak, eta landare harkaiztarrak edo harri biluzia.
  • Gainerako mendiak: inguruko baso tipikoa, sastrakak eta larreak.

3. LURZORUA: Gutxi garatuta aldapen eraginez higadura oso handia da eta.

  • Harri silizeoan, rankerrak eta hegoaldeko lurzoru arrea.
  • Kareharrian, rendzinak eta kareharrizko lurzoru arrea.

Deskargatu

PDF Word HTML