Hirigintza Euskal Herrian: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa
Hiri Kontzeptuak
Pendulu Mugimendua: Barne-migrazio mota bat da, eguneroko joan-etorrietan datza, ikasketek edo lanek eraginda.
Alde Zaharra: Sorreratik XIX. mendeko industrializaziora arte urbanizatutako zatia da; funtzio komertziala, egoitza-funtzioa eta kulturala dituelarik; ezaugarri berezienak gentrifikazioa eta tertziarizazioa dira.
Zabalgunea: Alde Zaharraren jarraian, XIX. mendearen erdialdetik sortu zen hiriaren eremua da; burgesiak bultzatua, bertan funtzio politikoa, administratiboa, egoitza-funtzioa eta komertziala (CBDa) garatzen direlarik.
CBD (Negozio Barruti Nagusia): XX. mendean sorturiko zabalguneko negozio-eremu dinamikoa da, non bankuak garrantzitsuak diren, denda esanguratsuenak eta konpainia nagusien bulegoak aurkitzen diren; batzuetan alde zaharraren zati bat ere hartzen du.
Metropoli Ingurua: XX. mendean sorturiko hiri-eremu mota bat da, hiri handi zentral batek eta periferiako beste batzuek osatua; non pendulu mugimenduak ohikoak diren.
Konurbazioa: Bi hiri handitzearen ondorioz eta, beraz, fisikoki elkartuta sortzen den hiri-eremua da; nolanahi ere, hiri bakoitzak bere autonomia administratiboa mantentzen du.
Urbanizazio Barreiatua: Periferian aurkitzen den hirigintza-prozesua da, era desordenatuan eraikita eta batzuetan, planifikatu gabea eta, beste askotan, oraindik amaitu gabea.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO): Udalerri bakoitzak bere hiria antolatzeko onartzen dituen arauak dira, eta horrela, espazioaren sailkapena, zonalde bakoitzaren erabilera eta balioa, udalerriaren hornikuntza eta garraio-sarea zehazten dira.
Industria Aurreko Hirigintza
Sorrera eta Antzinaroa
- Antzinaroan, feniziar eta greziarrekin.
- Funtzioak: politiko-militarrak, administratiboak, ekonomikoak.
Erromanizazio Garaia
- Hiri asko fundatu ziren.
- Galtzaden bitartez: Hiri-sarea garatu zen.
Erdi Aroa
Espazio Musulmanak
- Hiri berriak sortu eta zeudenak berpiztu ziren.
- Erdigune estrategikoak bihurtu ziren.
- Kristauek birkonkistatu ahala musulmanak joan ziren.
Espazio Kristauak
- Birkonkistagatik lurraldea jendez bete behar izan zen eta hirigintza-prozesua sustatu zen.
- Merkataritza piztu zen.
- Santiagoko Bideak hirigintza areagotu zuen.
Aro Modernoa
- Hirigintza momentu politiko, ekonomiko eta demografikoaren arabera joan zen.
- XVI. mendea: Hiriak etengabe hazi ziren, oparotasun ekonomikoa zela eta.
- XVII. mendea: Gainbehera ekonomiko-politikoa. Krisi demografikoa, nekazaritzakoa eta Amerikako merkataritzan.
- XVIII. mendea: Borboitarrekin hirigintza suspertu zen eta erregeen boterea sendotu. Ekonomia eta demografia indartu ziren.
Industria Aldiko Hirigintza (XIX. mende erditik 1975era)
XIX. mendearen erdialdetik 1975era bitartean, industrializazioaren hasieran hiriak handitu egin ziren.
Hazkundearen Faktoreak
- Administratiboak: 1833ko probintzia-banaketa.
- Ekonomikoak: Industriagatik, lan gehiago eta susperraldi ekonomikoa.
- Sozialak: Hiriek nekazariak erakarri zituzten. Etxeko zerbitzuan langile asko. Hirigintza-tasak hazkunde handia izan zuen.
Prozesuaren Bilakaera eta Ezaugarriak
- Prozesu jarraia izan zen, baina intentsitate ezberdinekin, momentuaren arabera:
- 1857: Ia jenderik ez hirietan.
- Hurrengo hamarkadetan hazkundea azkarra izan zen.
- 1929-1940: Ia populazioaren erdia hirietan.
- Desarrollismo garaian (60-70eko hamarkadak): Populazioa handitu egin zen bertan lanagatik.
- Hirigintza prozesua industrializazioarena baino arinagoa izan zen. Horrela, populazioaren desorekak handitu egin ziren.
Lau Aldi Nagusiak
- XIX. mendearen erdialdera arte: Hirietako populazio-pilaketa txikia. Hiriburuak nabarmen hazten hasi ziren.
- 1850-1936: Hiri-hazkunde handia. Industria poliki indarra hartu zuen. Landatik hirietara jende asko joan zen.
- Gerra Zibila eta Gerraostea (1936-1959): Hazkundea geldiarazi zen. Hiriak hondatuta. Francok ez zuen hirigintza suspertu, hirietako jendearen babesa txikia baitzen. Nekazaritza-politika bultzatu zen: landa-populazioa han geratzeko. Politika autarkikoa oinarri, industria-guneak sortzen hasi ziren.
- Desarrollismoa (1960ko hamarkada): Hirigintza izugarria. Nekazal exodo handia. Baby boom-a. Industriarekin batera zerbitzuak hazi ziren. Turismoaren bultzada.
Industria Osteko Hirigintza (1975etik aurrera)
1975eko krisiagatik hirigintzan geldialdia izan zen, eta aldaketa batzuk abian jarri ziren.
Hiru Zati Nagusiak
- Hirien hazkundea jaitsi zen: Hirien hazkundearen jaitsiera bi momentutan nabarmendu zen: hirigintza-tasa egonkortu zen eta hiriko biztanleek behera egin zuten.
- Hirigintza-faktoreak aldatu ziren: Faktoreak: krisia eta desindustrializazioa. Hiri gehienetan zerbitzuek garrantzia hartu zuten: puntako jarduerak. Enpresen erabakitze- eta kudeaketa-guneak bilakatu ziren. Puntako sektoreek eskulan gutxi behar zuten.
- Hiri handienen hazkunde-prozesua gelditu zen: Faktoreak: Hiriak jendez asetuta. Jarduera ekonomikoen deszentralizazioa. Hirigintza barreiatua. Hiri nagusiek beren garrantzia mantendu zuten: funtziorik aipagarrienak han kokatu ziren eta inguruko espazioko jarduerak kontrolatzen dira.
Hiriaren Funtzioak
- Politiko-administratiboak
- Kulturalak eta erlijiosoak
- Merkatalak
- Industrialak
- Turistikoak
- Militarrak