Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Geografia eta Gizarte Terminoak

Geografia3,52 KB

Landaredi potentziala
Gizakiaren esku-hartzerik gabe toki batean berez, era naturalean, hazi beharko lukeen landaredia.
Modelatu karstikoa
Uraren eta CO2-aren eraginez kareharrizko arroken desegite-prozesuen ondorioz sortzen den modelatua.
Tertziarizazioa
Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne produktu gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.
Metropoli-ingurua
Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.
Desertifikazioa/Basamortutzea
Klima-aldaketak eta giza jarduerak (gehiegizko
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Gizarte Terminoak" »

Espainiako Biztanleriaren Dentsitatearen Banaketa 2008an

Geografia2,66 KB

Aurrean daukagun koropleta-mapa tematiko honetan, Espainian 2008an zegoen biztanleria-dentsitatearen banaketa agertzen da. Honek kilometro karratuko bizi den biztanle kopurua adierazten du. Dentsitatearen zenbatekoa lortzeko, biztanleria guztia zati azalera kilometro karratutan egingo dugu. Espainiako biztanle-dentsitateak gora egin du etengabe, eta 2008an 91,18 biztanle/km2-koa zen.

Autonomia Erkidegoen Dentsitateak

Erkidego guztiak erreparatzen baditugu, biztanle gutxien dituztenak Gaztela eta Leon (Guadalajara, Cuenca, Albacete, Ciudad Real, Toledo), Extremadura (Cáceres, Badajoz) eta Gaztela-Mantxa (Leon, Palentzia, Burgos, Soria, Segovia, Valladolid, Ávila, Salamanca, Zamora) dira. Biztanle gehien dituztenak, berriz, Madril, EAE (Bizkaia,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleriaren Dentsitatearen Banaketa 2008an" »

Turismoa Euskadin eta Espainian: Bilakaera eta Ezaugarriak

Geografia2,76 KB

Estazionalitatea ez da beste toki batzuetan bezain nabarmena. Izan ere, abuztua da bisitari gehieneko hilabetea. Batez besteko egonaldia laburra da, eta, oro har, hotelen plazen erdiak betetzen dira, batez beste. Ostatu hartzeko lau modu nagusi daude: hotela, bigarren etxebizitza, kanpina eta nekazaritza-turismoa.

Turismo modalitateak

  • Aisialdirako turismoa
  • Negozio-, kongresu- eta kultur-turismoa
  • Ekoturismoa
  • Turismo aktiboa: landa-turismoa, kirola, etab.

Gaur egungo turismoaren indarguneak eta ahuleziak

Indarguneak

  • EAEk baliabide ekonomiko, natural eta kulturalak ditu, eskaintza dibertsifikatua eta osagarria egiteko eta urtarokotasuna nolabait leuntzeko.
  • Hori posible da, neurri batean, industria- eta negozio-turismoak duen pisuagatik.
  • Europatik gertu
...
Jarraitu irakurtzen "Turismoa Euskadin eta Espainian: Bilakaera eta Ezaugarriak" »

EAEko Industriaren Analisia: Egitura, Ekoizpena eta I+G+B

Geografia2,97 KB

Euskal Industriaren Gaur Egungo Egoera eta Erronkak

1994tik aurrera, euskal industria eraldatu eta modernizatu egin da, baina oraindik muga batzuk ditu. Horiek konpontzeko, industria-politika espezifikoak garatzen ari dira.

Industria Ekoizpena

Industria-ekoizpena hiru sektoretan dago oso espezializatuta:

  • Metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena.
  • Erauzte-industriak eta petrolioaren, energiaren eta uraren industriak.
  • Makineria eta ekipo mekanikoa.

Hau da, jarduera helduak dira, lehiakortasunaren oinarri gisa prezio txikia eta herrialde merkeagoen lehia dutenak, eta ekipo-ondasunetan oinarritzen direnak, maila teknologiko eta eskari ertainarekin. Beraz, industria-politikaren bidez ekoizpena dibertsifikatu nahi da, sektore tradizionalak berrituz.

Industria

...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Industriaren Analisia: Egitura, Ekoizpena eta I+G+B" »

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,57 KB

Nekazaritza intentsiboa: Ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin eta ureztatutako polilaborantza erabiliz aurrera eramaten den lurra lantzeko sistema.

Nekazaritza estentsiboa: Lurrari eman dezakeen etekin guztia ateratzen ez zaionean ematen den lurra lantzeko teknika, gehienetan sekaineko monolaborantzarekin loturik dagoena.

Abeltzaintza intentsiboa: Abereen esplotazioa, non helburua abereei ahalik eta errendimendu gehien ateratzea den, estentsiboan baino errendimendu gehiago ateratzen duena ukuiluetan.

Abeltzaintza estentsiboa: Abereen esplotazioa.

Nekazaritza-ustiapena: Espazio baten barruan aurkitzen den esplotazio unitatea, non lehenengo sektoreko jarduerak ematen diren, eta bertan instalazioak, eremuak, tresnak... sartzen diren,...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Espainiako Industria: Desorekak, Bilakaera eta Industria-Motak

Geografia4,4 KB

Aurrean daukagun gaikako mapa (zehazki koropleta mapa), Espainian dauden nekazaritza paisaia ezberdinak agertzen zaizkigu irudikatuta eta, ikusten den moduan, nekazaritza paisaia bakoitzak hartzen duen eremua kolore desberdin batekin adierazten da.

Hau horrela, antzeman daiteke Espainian industria-kokapenetan lurralde-desoreka handiak daudela. Gainera, kontraste handiak daude inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten baitira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen dira eta. Kokapen honen ondorioz, beste lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira honako esparruetan: biztanleria, aberastasuna, azpiegiturak, gizarte zerbitzuak… etab. Industria, energia-iturri bat...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria: Desorekak, Bilakaera eta Industria-Motak" »

Landa Munduaren Dinamikak eta Erronkak

Geografia3,15 KB

Landa Munduaren Oraintsuko Dinamikak

Gaur egun, landa mundua gero eta espazio konplexuagoa da, batetik nekazaritza-erabilerak garatzen direlako eta, bestetik, tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi direlako.

Landa Espazioaren Erabilera Berriak

Landa-erabilera berriak sustatu dira, landa-izaera duen guztia modu positiboan ulertzen delako. Egoitza, ekoizpena eta zerbitzuak deszentralizatzeko joera dago.

Erabilera Berrien Adibideak

  • Egoitza-erabilerak: Astebururako edo oporrak pasatzeko bigarren etxebizitzak.
  • Industria-erabilerak: Lurzoru eta eskulan merkeagoa aurkitzeko.
  • Erabilera tertziarioak: Garraioak, merkataritza-azalera handiak, etab.
  • Paisaia- eta kultura-erabilerak: Batzuen ustez, paisaia, historia eta kultura-balio handiko landa-inguruak daude.
...
Jarraitu irakurtzen "Landa Munduaren Dinamikak eta Erronkak" »

Hiri-Garapena: Industrializazio Aurreko Hiria

Geografia2,83 KB

Urbanizazio-prozesua hirian biztanleak, jarduera ekonomiko nagusiak eta berrikuntzak apurka-apurka pilatzea eta gero horiek ingurura hedatzea da. Prozesu horretan zenbait etapa bereiz daitezke: industria aurrekoa, industriakoa eta industria ostekoa.

Industrializazio Aurreko Hiria

Hiriak sortu zirenetik industrializazioa hasi arte luzatzen da, XIX. mendean. Hauek dira etapa honetako ezaugarriak:

  1. Urbanizazio-tasa edo hiriko biztanleriaren ehunekoa urria zen (ez zuen % 10 gainditzen) eta egonkora zen, hiriko eta landako biztanleen hazkundeak paraleloak ziren eta. Hirien batez besteko neurria 5.000-10.000 biztanlekoa zen, eta gutxitan bizi ziren 25.000 edo 100.000 pertsona baino gehiago.

  2. Urbanizazioari mesede egiten zioten faktoreak hauek ziren: ekonomiko-

...
Jarraitu irakurtzen "Hiri-Garapena: Industrializazio Aurreko Hiria" »

EAEko Nekazaritza-Paisaiak: Iruzkina eta Erronkak

Geografia3,62 KB

EAEko Nekazaritza-Paisaien Iruzkina

Iruzkindu behar dugun mapan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaia desberdinak agertzen dira. Nekazaritza-paisaia nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura da. Inguru naturalaren eta bertan gizakiak egindako nekazaritza-jardueren emaitza da. Beraz, nekazaritza-espazioa faktore fisiko eta giza faktoreen elkarreraginaren emaitza da.

Ikus dezakegu EAEko bi nekazaritza-paisaia bereizten direla:

Euskal Kantauriarra

Ezaugarri Orokorrak

  • Kokapena: Bizkaiko Golkoaren isurialdean.
  • Inguru fisikoa: Erliebe gorabeheratsua eta klima ozeanikoa (prezipitazio erregular eta ugariak).
  • Biztanleria: Nahiko urria, baserrietan sakabanatuta.
  • Etxebizitzak: Harrizkoak, bi isurkiko teilatudunak eta hiru solairukoak.

Ustiategiak

...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Nekazaritza-Paisaiak: Iruzkina eta Erronkak" »

Espainiako Landare Paisaiak: Mediterraneoa, Erribera eta Kanariak

Geografia3,9 KB

Klima Mediterraneoko Landare Paisaia

Mediterraneoko flora eskualdeari dagokio. Ohiko landare formazioak baso hosto iraunkorra eta sastrakadia dira.

Baso Hosto Iraunkorra

Altuera ertaineko zuhaitzak, enbor ez-zuzenak, lodiak eta zimurtuak, hosto iraunkorrak. Espezie aipagarrienak:

  • Artea: Klima mediterraneoko zuhaitzik ohikoena. Lehortea jasaten du eta mota guztietako lurzoruetara egokitzen da. Zura gogorra eta erresistentea da. Sierra Morenan, Extremaduran eta Guadarrama mendilerroan hazten da.
  • Artelatza: Negu leunak, nolabaiteko hezetasuna eta lurzoru silizeoak behar ditu. Zura gogorra da. Iberiar penintsularen hegoaldean dago, Cadizetik Malagara eta Castellonera.
  • Pinua: Bigarren mailako landare formazioa da. Muturreko hotz-bero, hezetasun, lurzoru
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Landare Paisaiak: Mediterraneoa, Erribera eta Kanariak" »