Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Eraldaketa

Geografia3,11 KB

Gaur egun EAEk jasotako birmoldaketaren ondorioz, esan daiteke garapen eskualdean dagoela. Bere industria ehun zaharkituak teknologia puntako industriari utzi dio lekua. EAEn Espainiako lehen parke teknologikoa ezarri zen eta gaur egun parke teknologiko sare bat dauka hiru lurraldeetan banatuta.

Industriaren Banaketa EAEn

EAEn industriaren banaketak polarizazio handia dauka. Batez ere, EAEko hiru hiriburuetan kokatzen da. Donostia eta Bilbo industria korridore baten bitartez lotuta daude, eskualde industrial handi eta jarraitu bat osatuz. Bizkaian polarizazio handia dago: "Bilbo Handiak" industria gehien biltzen du eta Durangoaldetik eta Deba haranetik jarraitzen du Donostiaren industria gunearekin lotu arte.

Industria Araban eta Nafarroan

Araban, makrozefalia fenomenoa ematen da: Gasteizek industria lanpostuen eta jardueren %80 biltzen du. Amurrio eta Laudio dira beste industri gune garrantzitsu batzuk. Araban eta Nafarroan industria gunerik dinamikoenak dira, ingurune mediterraneoa kokapen estrategikoa duelako eta Europako eta estatuko garapen ardatz handienekin harremanetan daudelako. Mapan ikusten da nola Nafarroako eta Errioxako industri guneak harremanetan dauden Ebroko Haraneko industria guneekin. Iruñea eta Arabako lautada industria garapena biltzen duten polo handiak dira. Iruñeak industria lanpostuen eta jardueren %50 biltzen ditu. Nafarroako beste nukleo garrantzitsu batzuk: Tutera, Tafalla, Lesaka... prestatutako espazio ugari dituztelako, azpiegituretako eta komunikabideetarako baldintzak hobeak direlako eta bizi kalitatea hobea delako.

Nekazaritza Inguruneetako Industria

Nekazaritza inguru batzuetan enpresa txikiak, hiri industria birkokatuak, tokiko enpresarioek sortutako industriak daude, potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia sinplea erabiliz, prestakuntza profesional txikiarekin, produkzio tradizionalen lantegiak (soldata baxuak eta kontratazio malguak).

Gainbeheran Dauden Industria Inguruak eta Industria Ardatzak

(Asturias, Kantabria, EAE eta gune bakartu batzuk). Krisian dauden industria sektore helduetan espezializatutako inguruak dira. Ez dute industria dibertsifikaziorik lanpostu alternatiboak sortzeko. Enpresa handia eta fabrika handia dira nagusi. Enpresa txiki eta ertaina oso urria da, handien menpekoak. Lan merkatuaren prestakuntza erdikoa edo txikia da. Sindikatuak errotuta daude. Lan gatazka ugari daude. Ingurumena aspalditik dago hondatuta. Oinarrizko industria kutsakor ugari dago. Hiria antolatu gabe hazi da, dentsitate handiak eta kalitate gutxiko etxebizitzak daude. Utzitako nabe industrialak, arruinak...

EBn Sartzearen Ondorioak

EBn sartzeak egoera okerrera egin du, produkzioari eta lanpostuei murrizketa ekarri die. Ondorioak:

  • Gainbehera demografikoa
  • Industria gune berrietatik kokapen periferikoetara joatea
  • EBkin ez dituzte komunikabide onak

Berrindartzearen Adibideak: EAE

EAEren kasua berezia da. Orain gutxi arte gainbeheraldian zeuden industria gunean kokatzen zen, baina gaur ezin da esan horrela dela. Horregatik, iruzkin honetan garapen ardatzean aztertu da.

Deskargatu

PDF Word HTML