Klimaren eragina Euskal Herrian: landaredia eta hidrografia
Klimaren faktore eragileak
Klima hau azaltzen laguntzen duten faktore edo arrazoiak hurrengoak dira: Penintsulan klima barietateak izateko faktore garrantzitsuenetako bat erliebea da. Erliebea penintsulan kostarekiko paralelo kokatzen da; hori dela eta, ozeanoetatik sartzen diren borraskek haizealdean prezipitazioak sortzen dituzte, eta penintsularen barrualdera oso ahulduta heltzen dira. Udan, Azoreetako antizikloia penintsularen parean kokatzen da, eta, bere eragina oso nabaria denez penintsula osoan, eguraldi egonkorra eta ia prezipitaziorik gabea ekartzen du. Neguan, lurzoruaren hozketak antizikloi termikoaren egoerak indartzen ditu. Ezaugarri termiko hauek eta prezipitazioaren ezaugarriek baimentzen dute klima hau (barrualdeko/kanpoaldeko) kokapena izatea.
Klimaren eragina landaredian
Bukatzeko, klimak bere inguruan eragina daukala argi dago, bereziki landaredian eta hidrografian. Landarediari dagokionez, inguru honetan ohiko landare formazioak:
- Klima ozeanikoa: Baso hosto erorkorra, zakardia eta belardia. Baso hosto iraunkorrean zuhaitz garaiak, enbor zuzen eta leunak, eta masa handiak eratuz biltzen dira; hemen pagoak, haritzak eta gaztainondoak aurkitzen dira. Trantsizioko klima ozeanikoan, ametzen eta erkametzen basoa dago. Denboran baso hosto erorkorraren azalera handiak desagertu dira, eta, gaur egun, azalera handiak landatu dira hazkunde azkarra eta aprobetxamendu ekonomiko ona lortzeko. Zakardietan sastraken landaredi trinkoa dago, altuera txikikoak edo 4 metrokoak, eta hemen kokatzen dira txilarra, otea eta otabera. Belardietan belar-landarediak daude, eta lur hedadura handiak hartzen dituzte.
- Klima mediterraneoa: Mediterraneoko flora-eskualdeari dagokio; baso hosto iraunkorra eta sastrakadiak daude. Baso hosto iraunkorrean altuera ertaineko zuhaitzak dira, eta enbor ez zuzenak, lodiak eta zimurtuak dituzte; hemen arteak, atelatzak eta pinuak daude. Sastrakadietan formazio ez originalak daude, eta gizakiak basoa degradatzearen emaitzak dira; hemen makia, garriga eta estepak daude.
- Mendiko klima: Mendian landaredia estaietan antolatzen da, eta estai bakoitzean hainbat landare-formazio daude: alpetar edo Pirinioetako mendiak eta Iberiar penintsulako gainerako mendizetak. Alpetar edo Pirinioetako mendietan, oinaldeko estaia, estaia azpialpetarra, estaia alpetarra eta elur estaia daude. Iberiar penintsulako gainerako mendizetetan, oinaldeko estaia, basoz gaindiko estaia eta tontorra daude.
- Kanarietako klima: Aberastasun ikaragarria dago; uharteak direnez, enderismo ugari eta erlikiak daude. Estaietan ere sailkatzen da: lehenengoa oinaldeko estaia da, gero bitarteko estaia, ondoren estai termokanariarrak, gero estai kanariarra, eta, azkenik, estai superkanariarra.
- Erriberako landaredia: Klima mediterraneoan eta klima ozeanikoan kokatzen da; hemen lurzoruek hezetasuna dute, landarediak inguruko aldeetan daude, eta klima lehorreko inguruetan ura etengabe dago. Espezie batzuk bakarrik bizi ahal dira. Azkenik, erriberako basoa murriztua dela esan behar da, gizakiak eragindako jardueren eraginez.
Klimaren eragina hidrografian
Bukatzeko, klimak inguruko hidrografian ere badu eragina; isurialde honetako ibaiek eta, beraz, inguruek ezaugarri propioak dituzte. Klimograma hau mediterraneo kontinentalizatua da, eta isurialde honek hainbat ezaugarri ditu:
- Kantauriarra: Laburrak dira, kostatik gertu daudelako. Higatze indar handia dute. Ibai emaritsuak eta erregimen nahiko erregularrekoak dira. Emari erregularra dute, prezipitazio ugarikoak direlako.
- Atlantiarra: Luzeak dira, Mediterraneotik hurbil sortzen dira eta Atlantikoan itsasoratzen dira; higatze indar urria dute, eta emari handikoak dira.
- Mediterranearra: Ebro izan ezik, laburrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan sortzen direlako; emari urria dute, eta erregimen erregularrekoa da.
- Balearrak eta Kanariak: Ez dago ia ibairik; emari gutxiko ur korronteak daude, eta uharrak ohikoak dira.