Hiri Kontzeptuak eta Garapena: Jatorritik Gaur Egunera

Geografia3,01 KB

Alde Zaharra: Jatorria eta Garrantzia

XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da, beraz, historia luzea du. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handikoa, kultura-ondarea baitu. Hori dela eta, asko multzo historiko-artistiko izendatu dituzte, esaterako, Toledo, Mérida...

Zabalgunea: Hiri Hedapena eta Burgesia

XIX. mendean, industrializazioarekin, hiriek nekazari asko erakarri zituzten, eta, horregatik, harresietatik kanpo hedatu ziren. Alde Zaharra gainditu, harresiak bota eta, horien ordez, pasealekuak, etorbideak... eraiki ziren, horrela, bi aldeak ezberdinduz. Zabalguneak burgesentzat sortu ziren; beraz, burgesiaren ordena (plano erregularra), higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu.

CBD (Central Business District): Negozio Gunea

Negozioetarako barruti nagusiak dira. Azken hamarkadetan sortutako inguruak dira eta hirietako zerbitzu-jardueren hazkundearekin lotuta daude. Plano erregularra edo erradiozentrikoak dituzte, garaiera handiko eraikinak eta komunikabide zabalen bidez lotura onak. Jarduera nagusiak administratiboak eta merkataritzakoak dira.

Hiri-Hierarkia: Tamaina eta Eragina

Sistema bateko hirien ezaugarriak tamaina eta gauzatzen dituzten eginkizunak dira. Horien arabera, eragina inguru handiago edo txikiago batean gauzatzen dute, eta hiri-sisteman kokapen hierarkikoa dute. Neurri demografikoaren, eginkizun eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute, metropoliak, hiri ertainak, txikiak... ezberdinduz.

Metropoli-Ingurua: Hiri Aglomerazioa

Hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da. Gaur egun, metropoli-eremu funtzionaltzat jotzen dira ezaugarri jakin hauek dituztenak:

  • Erdigunean neurri eta konplexutasun funtzional handiko hiri bat egotea.
  • Periferiatik mugimendu pendularrak izatea.
  • Jarraitasun arkitektonikoa edukitzea.
  • Garraio sistema garatua izatea, bere eraginpeko eremuarekin lotzeko.

Konurbazioa: Bi Hiriren Bat-egite Fisikoa

Haztearen poderioz fisikoki bat egin duten bi hiri izendatzen ditu, esaterako Eibar-Ermua Euskal Herrian. Konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten dio; Espainian batez ere, turismoarekin lotuta daude, hala nola, Alacant-Santa Pola.

Urbanizazio Barreiatua: Kontrolik Gabeko Hedapena

Kontzeptu hau, industrializazio sasoian sortutako hiri kontzentratuaren kontzeptuari kontrajartzen zaio; hiri taldeen hazkunde eta garapena, kontrol zehatzik gabe da bere ezaugarria. Beraz, urbanizazio tradizionalaren hedapena adierazten du, modu lasaian egiten dena, ez modu polarizatuan. Landaren urbanizazioa bultzatzen du eta lan tokia bizilekuarekin duen lotura apurtzen du ere.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)

Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen du, besteak beste: lurzoruaren erabilera, bide-sarea, ekipamendua...

Deskargatu

PDF Word HTML