Periferia eta Hiri-Aldaketak: Espainiako Hiri Arazoak
Periferia eta Oraintsu Hiri-Aldaketak
Gerra Zibilaren osteko urteetan (1939), depresio ekonomikoa zela eta, hiri-aldaketa ez zen oso esanguratsua izan.
Aitzitik, 1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiako hiri nagusiek hazkunde handia izan zuten. Arrazoiak:
- Biztanlearen berezko hazkundea
- Nekazarien inmigrazioa (landa-exodoa)
- Turismoaren gorakada
Modu horretan, periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko ukalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri-aglomerazioak sortu zituzten.
Gaur egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, hiriko eta landako lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira. Hiri-periferiak hainbat ingurutan egituratzen dira:
- Egoitza-auzoak
- Industria-inguruak
- Ekipamendu-inguruak
Periferiako Egoitza-Auzoak
Periferiako egoitza-auzoek zenbait tipologia dituzte.
a) Txabolen auzo marjinalak legez kanpoko lurzoruan sortzen dira eta, hondakin-materialekin eraikitzen dira, eta ez dituzte oinarrizko zerbitzuak.
1950eko hamarkadan lortu zuten zabalkunderik handiena; arazo horren aurrean, auzo horiek hobetu eta berritzeko eragiketak egin ziren. Gaur egun, arazoak gora egin du berriro, inmigrazioari eta gizarte-talde marjinatuekin lotuta.
b) Sustapen ofizialeko etxebizitzen arazoak 1940 eta 1960 bitartean, estatuaren laguntzekin eraiki ziren eta saltzeko edo alokatzeko prezioan mugak zituzten; eraikuntza-kalitate eskasa eta zerbitzuen arloko gabezia larriak ziren nagusi.
c) Sustapen pribatuetako etxebizitza-poligonoak 1960tik aurrera sortu ziren eta, bloke edo dorreetan antolatu ziren. Eraikin geometrikoak ziren hauek eta hiri-pasaia monotonoa sortu zen. Poligono horiek, batez ere, etxebizitzetara bideratu ziren.
d) Etxe-uharte itxiko auzoak 1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortu dira, dentsitate txikiagoa dute eta patioari erabilera kolektiboa ematen diote, pribatua edo publikoa.
e) Familia bakarreko etxebizitza-inguruak periferian daude 1980ko hamarkadatik aurrera. Erdiko klaseak naturarekin harremanetan egon nahi zuen eta automobila hedatu egin zen. Etxebizitza exentuak edo elkarri atxikiak.
Periferiako Industria eta Ekipamendu-Inguruak
Periferiako industria eta ekipamendu-inguruak hirian sartzeko bide nagusien ondoan ezartzen dira, hiritik hurbil egoteko.
a) Industria-inguruetan poligonoak daude, enpresa berriak hartzeko berritu dira. Horrez gain, industria-espazio berriak ere badaude, hala nola enpresa-parkeak eta parke teknologikoak, ingurumen-kalitate handiko inguruetan.
b) Ekipamendu-inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak periferiara deszentralizatu dira. Ohikoenak merkataritzagune handiak, ikastetxeak, osasun-zentroak.
Espainiako Hiri Arazoak
- Demografia-dentsitate handia, masifikazioa.
- Lurzoruaren prezio garestia.
- Zerbitzuen gastu handiak.
- Kutsadura atmosferikoa (trafikoa).
- Kutsadura akustikoa (zarata).
- Kutsadura (hondakinak: ur-beltzak, zabortegiak,...).
- Pilaketak (istripuak).
- Horduak galdu lan egiterakoan.
- Tertziarizazio handia: arazo ekonomikoak (soluzioa: dibertsifikazioa).
- Espazio berdeen desagerpena.
- Gizarte-arazoak: delinkuentzia eta bakardadea.