Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bigarren Sektorea: Industria eta Baliabideak

Geografia8,19 KB

Bigarren Sektorea

Lehengaiak eraldatu eta giza beharrak asetzeko beste produktu batzuk egiten dituzten jarduera ekonomikoak biltzen dira.

Garrantzitsuena industria da.

Industria

Lehengaiak eraldatzen ditu, eta zuzenean kontsumi daitezkeen produktu landuak edo berriro beste industria-prozesu bateko lehengai gisa erabili daitezkeen produktu erdilanduak egiten ditu.

Hiru elementu hauek behar ditu:

  • LEHENGAIAK: Industriak produktu landu edo erdilandu bihurtzen dituen baliabide naturalak dira.
  • ENERGIA-ITURRIAK: Lehengaien eraldaketa-prozesu industriala gauzatzeko behar den indarra ematen duten baliabide naturalak dira.
  • PRODUKZIO-FAKTOREAK:
    • Langileak
    • Kapitala edo ekoizteko behar diren ondasunak
    • Teknologia edo produkzioan erabilitako jakintzen eta metodoen multzoa.
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Sektorea: Industria eta Baliabideak" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak

Geografia8,22 KB

Espainia Hezea

Ingurune Geografikoa eta Fisikoa

Kokapena: Penintsulako ipar eta ipar-mendebaldea hartzen ditu.

Ingurune Fisikoa eta Geografikoa:

  • Erliebe malkartsua.
  • Klima ozeaniarra.

Nekazaritza Egitura

Biztanleria:

  • Oso ugaria.
  • Emigrazioarengatik, gaur egun adineko biztanleria da.

Populatzea: Sakabanatua eta interkalarra.

Nekazaritza Jabetza: Ustiategiak minifundistak dira. Lursail oso txikiak.

Espazioaren Erabilera

Nekazaritza:

  • Azalera txikia hartzen du.
  • Iraganean polilaborantza egiten zuten.
  • Gaur egun baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzan espezializatu da.

Abeltzaintza:

  • Jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.
  • Ustiaketa estentsiboa nagusitu.

Baso Ustiapena:

  • Altzarien industriarako eta paper orea lortzeko.
  • Pinu insignis eta eukaliptusa.

Espainia Barnealdea

Ingurune

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Nekazaritza eta Abeltzaintza Kontzeptuak

Geografia2,62 KB

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

Espainia Europako Erkidegoko merkatu bakarrean sartzean aplikatutako neurri multzoa da. Estatu kideetako nekazaritza bultzatu eta erregulatzeko helburua du. Prezioak igotzea, laguntzak ematea, ekoizpen-kuotak ezartzea eta lurrak estentsibo bihurtzea (soberakinak kudeatzeko) izan ziren neurri nagusiak. Ohiko produkzioak Espainia hezean eta barrualdean mugatu ziren, eta Mediterraneoko kostaldeko eta Andaluziako nekazaritzari onurak ekarri zizkion, merkatu zabala aurkitu baitzuen.

Landa Azalera Erabilgarria (LAE)

Landutako lurren eta bazkaleku iraunkorretako lurren multzoa da.

Landutako lurrak honako hauek dira:

  • Belarki-laboreetako lurrak
  • Lurgorriak
  • Familia baratzeak
  • Zurezko laboreetako lurrak

Nekazaritza Intentsiboa

1960tik...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintza Kontzeptuak" »

Nekazaritza eta Abeltzaintza Espainian: Politika, Mota eta Ezaugarriak

Geografia2,71 KB

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) Espainian Europako Erkidegoko merkatu bakarrean sartu zenetik aplikatzen den neurri multzoa da, estatu kideetako nekazaritza bultzatzeko eta erregulatzeko. Horren eraginez, prezioak igo ziren, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan egiten ziren erosketak gutxitu zituen eta laguntza ugari jaso ziren. Gainera, ekoizpen-kuotak edota lurrak estentsibo egitea ezarri zitzaizkien soberakinei (zerealak, ardoa, esnea, behi-haragia). Hori dela eta, ohiko produkzioak mugatu dira Espainian.

Erabilitako Nekazaritza Azalera

EUSTAT-en arabera, erabilitako nekazaritza azalera landutako lurren eta bazkaleku iraunkorretako lurren multzoa da. Landutako lurren artean, honako hauek ditugu:

  • Belarki-
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintza Espainian: Politika, Mota eta Ezaugarriak" »

EAEko Hiri Sistema: Egitura, Ezaugarriak eta Erronkak

Geografia2,92 KB

EAEko Hiri Sistema: Egitura eta Ezaugarriak

Mapa honetan ikus dezakegun bezala, EAEko hiriek antolaketa hierarkikoa dute, eta hierarkia horren buruan Hiriburuen Sistema Polinuklearra dago. Sistema hori Bilboko metropoli-inguruak, Donostiak eta Gasteizek osatzen dute.

Hiriburu nagusiak eta haien funtzioak

  • Bilboko metropoli-ingurua

    EAEko pilaketa demografikorik handiena da. Industria-, merkataritza- eta negozio-funtzioak ditu. Gainera, nazioarteko lotura aipagarriak ditu, Bilboko portuari eta Loiuko aireportuari esker.

  • Donostia

    Metropoli-inguru baten erdigunea da (Donostialdea). Funtzio dibertsifikatuak garatzen ditu: turistikoak, merkataritzakoak eta kulturalak. Mugatik hurbil dagoenez, nazioarteko lotura aipagarriak ditu.

  • Gasteiz

    Administrazio-funtzioak

...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Hiri Sistema: Egitura, Ezaugarriak eta Erronkak" »

Espainiako Garraio Azpiegiturak: Errepide eta Trenbide Sareen Azterketa

Geografia3,85 KB

Errepide-sarea

Deskribapena eta Eskumenak

Sarearen gaineko eskumenak banatuta daude. Estatu sareak herrialdeko biztanle gune nagusiak lotzen ditu, baita nazioarteko sareak ere.

Diseinua

Errepide-sarearen diseinua erradiala da, Madril erdigune duela eta periferian portu-hiri nagusiak lotuz. XVIII. mendean Borboiekin sortu zen, eta 1960ko hamarkadan finkatu zen.

Ezaugarri Teknikoak

Ezaugarri teknikoetan alde nabarmenak daude. Espainiak ahalmen handiko bide kilometro gehien ditu Europan, eta beste errepide batzuen kalitatea ona da orokorrean.

Zirkulazioa

Bidaiarien eta salgaien barne-zirkulazioa errepide bidez egiten da nagusiki, atetik aterako garraiobidea baita.

Lurralde arteko Desorekak

Intentsitate eta irisgarritasun desorekak daude:

  • Sareen trinkotasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Garraio Azpiegiturak: Errepide eta Trenbide Sareen Azterketa" »

Urbanizazioaren Bilakaera: Industria eta Postindustria Aroak

Geografia2,59 KB

Urbanizazio Industriala

Industrializazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikora arteko garaia hartzen du. Garai honetan urbanizazio-tasa handia zen, hirietako biztanleria landa-eremuetakoa baino gehiago hazi baitzen. Hori faktore administratibo eta sozioekonomikoek eragin zuten.

Espazioaren ikuspegitik, hazkundea hiri handietan kontzentratu zen; hiriak espazioan hedatu ziren eta periferia zabalak eratu ziren.

Urbanizazio Industrialaren 4 Etapak

  • XIX. mendearen erdialdera arte: Hirietako demografia-kontzentrazioa txikia izan zen.
  • XIX. mendearen erdialdetik Espainiako Gerra Zibilera arte: Urbanizazio-tasa ia bikoiztu egin zen, eta hiri-hazkundearen faktore nagusia industria izan zen.
  • Espainiako Gerra Zibila eta gerraondoa: Hiri-hazkundea geldotu egin
...
Jarraitu irakurtzen "Urbanizazioaren Bilakaera: Industria eta Postindustria Aroak" »

Hiriaren Egitura eta Antolamendua

Geografia2,56 KB

Alde Zaharra

Hiriaren hasierari dagokion esparrua da. Etxe txikiak, kale estuak eta bihurriak ditu ezaugarri. XIX. mendeko hazkundearen ondorioz, hiriak hazi eta zabalguneak eraikitzeko, kasu gehienetan, alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota zituzten eta horien ordez boulevarrak utzi zituzten, alde zaharra eta zabalgune berriaren artean. Gaur egun, alde zaharrak berritzeko prozesuan daude. Bertan, monumentuak, tabernak eta dendak daude, turistentzat hiriko toki erakargarriena delarik.

Zabalguneak

XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen herenaren artean hirietan sortuko den espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Egitura eta Antolamendua" »

Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea

Geografia2,07 KB

1.- Alde Zaharra

Jatorriari eta kokalekuari dagokionez, Bilboren hasierako nukleoa Nerbioiko ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Viejan. Hiri bezala aintzat hartu zuen Bizkaiko Jaunak, Diego Lopez de Harok, 1300ean. Hiri-gutunak itsas-trafikoaren monopolioa eman zion eta eskualde zabal batean merkataritzan aritzeko pribilegioa. Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko herrialdearen hiriburua da eta haran estu baten erliebe altuen artean kokatzen da,

Nerbioi-Ibaizabal itsadarraren ertz batean, itsasotik 13 km-tara.

Planoaren analisiari dagokionez, XIV. mendean Bilbo Zaharraren lur-zatiketa uniformea zen eta hiru kaleak (Somera, Artekale, Tenderia) harresi batez babesturik eraiki ziren, mendebaldean ibaia defentsa natural gisa ozanda. San...

Jarraitu irakurtzen "Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea" »

Espainiako biztanleriaren banaketa

Geografia1,65 KB

Espainiko biztanleriaren bolmena 46.6 milioi pertsona izan zen 2017an.

Espainiako biztanleriaren dentsitatea 92,9 biztanleria/km Europa batasunaren bataz bestekoa baino baxuagoa.Hala ere, biztanleriaren banaketa deorekatuta dago.Bizanelria pilatzen den lekuetan (madril) eta despopulatzen inguruetan 25 bizt/km baino gutxiago daude.
DENTSITATE HANDIKO INGURUAK:Madrilen , Iberiar Penintsularen periferian, Balearretan,Kanietan,Ceutan eta Melillan daude.
DENTSITATE TXIKIKO INGURUAK : Iberiar penintsularen barrauldean , eta txikienak mendi.Inguru batzuetan.
Banaketa irregularra azaltzen duten faktorek : 
INDUSTRIA AURREKO ALDIAN :Ekonomiaren oinarria nekazaritza zen eta faktore naturalak pisua galdu zuten, eta biztanleria banaketaren kontrasteak sendtu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako biztanleriaren banaketa" »