Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia6,63 KB

Nekazaritza

Paisaiak

Openfield edo lur zabaleko paisaia

Lursailak itxita ez daudenean, lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.

Bocage edo lur itxiko paisaia

Lursailak hesien, harrizko hormen edo abarren bidez itxita daudenean eta bide-sare baten bidez lotuta dagoenean.

Laborantza-sistemak

Lursailen ustiapen mailaren arabera, nekazaritza intentsiboa edo estentsiboa izan daiteke:

  • Intentsiboa: Helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira errendimendu handia lortzeko; azpigaratuetan, teknika zaharrekin, langile asko erabiltzen dituzte, baina errendimendua txikia da.
  • Estentsiboa: Lursail handitan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe, lurraren
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Turismoaren Bilakaera Espainian

Geografia3,3 KB

TURISMO ESPAZIOAK

· Definizioa: Pertsona bat bere etxetik kanpo egun bat baino gehiago eta urte bat baino gutxiago pasatzen duenean.

· Txangolaria: Bere etxetik kanpo 24 ordu baino gutxiago pasatzen duenak

· Turismo motak

· Kanpoko turismo hartzailea

· Kanpora bidaiatzen duen turismo igorlea

· Barruko turismoa

· Espainiako turismo baliabideak

· Espainia munduko turismo bigarren potentzia da

· Baliabide naturalak

· Kultura baliabideak

· 2. Turismoaren eta turismoko faktoreen bilakaera

· 2.1 Turismo tradizionala

· 1960ko hamarkadan jaio zen, bere ezaugarriak:

· Eguzkia eta hondartzan oinarritzen zen

· Ugaria eta merkea, erosmen ertain edo txikiko bezeroarentzat

· Udan pilatzen da, mediterraneoan

· Tour-operadoreen menpe

· Ingurumenean emandako...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Bilakaera Espainian" »

Euskal Turismoa: Mugak, Motak eta Politika

Geografia2,31 KB

Turismoa Euskal Herrian

Euskal Herrian turismoa XX. mendean agertu zen, itsaso eta baino etxekin egin zen ezaguna. Bertara errege familia, noblezia eta goi burgesia etorri ziren. Udako egoitzak eraiki ziren (Biarritz, Donostia) 1830an errege familiak hartu zituzten. Zarautz eta Lekeitiora familia aristokratak joaten ziren. Hori erakargarria turismoarentzat.

Euskal Turismoaren Mugak eta Alde Oinak

EAEn turismoa Espainiako beste lekuetan baino gutxiago garatu da. Harrazoiak: klima, turismo eskaintzak arazo askori egin behar die aurre, Euskal produktu turistikoak ez du indarrik estatuan eta nazioartean, hotelen eskaintzak ez du leku nahikorik eskaintza handieneko aldietan... Eskaria hauek osatzen dute %60 estatutik datozen turistak %29 atzerritarrak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Turismoa: Mugak, Motak eta Politika" »

Euskal Turismoa: Bilakaera, Ezaugarriak eta Erronkak

Geografia4,28 KB

Euskal Turismoaren Sarrera eta Eragina

Turismoa populazioaren aldi baterako mugimendua da. Horren bidez, herrien arteko hurbilketa eta tokiko gizartean eragina lortzen da.

Garrantzia eta Bilakaera Historikoa

Azken hamarkadetan, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) turismoak hazkunde nabarmena izan du. Hiri nabarmenenak, besteak beste, Donostia, Zarautz eta Lekeitio dira. Donostiak, bereziki, maila ertaineko eta altuko bisitariak erakartzen ditu.

XX. Mendeko Hasieratik Gaur Egunera

  • Gorakada hasiera: XX. mendearen hasieran hasi zen, eta Hondarribiak ere garrantzi handia izan du.
  • Bizkaia: Gerra Zibilaren eta gerraostearen ondorioz beherakada bat izan zuen.
  • 50-60ko hamarkadak: Berpiztea eta hazkunde ekonomikoa, atzerritarrak erakarriz.
  • Barnealdeko turismoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Turismoa: Bilakaera, Ezaugarriak eta Erronkak" »

Hirien Sistema Espainian: Egitura eta Bilakaera

Geografia3,77 KB

Hirien Sistema: Sarrera eta Ezaugarriak

Aurrean daukagun mapa mapa koropletikoa da, koloreen bidez fenomeno geografikoak adierazten dituena, kolorearen intentsitatearen arabera. Mapa irudi bat dela ere esan dezakegu, irudien bidez metropoliak adierazten direlako, eta mapa lineal bat ere, hirien arteko loturak eta lotura ahulak nabarmentzen direlako.

Hiri-sistemak modu hierarkikoan antolatzen dira; beraz, sistema bakoitzak sistema txikiagoak edo azpisistemak ditu.

Hirien sistemek, gainera, neurri eta egokitzapen desberdinak dituztenez, lurralde handiago edo txikiagoetan eragiten dute. Badira estatu osoan eragiten duten hiri batzuk, herrialdeetan eragina dutenak eta baita eskualdeetan eragiten dutenak ere.

Hirien neurriak eta hierarkia

Hiri-sistemak...

Jarraitu irakurtzen "Hirien Sistema Espainian: Egitura eta Bilakaera" »

Industria Aurreko Hirigintza: Historia eta Ezaugarriak

Geografia4,42 KB

Zer da Industria Aurreko Hirigintza?

Industria aurreko hirigintzak hiria inguruko espazioa antolatzeko eta bertan eragina egiteko gaitasuna duen biztanle-bilgunea aztertzen du. Aldi honek hirien sorreratik (K.a. VII. mendea) industrializaziora arte (XIX. mendea) irauten du.

Hiriaren Definizioa eta Irizpideak

Hiri bat definitzeko hainbat irizpide erabiltzen dira:

  • Irizpide kuantitatiboa: Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, 10.000 biztanle baino gehiagoko populazioa hiri kontsideratzen da.
  • Irizpide kualitatiboa:
    • Morfologikoa: Eraikuntza eta populazioaren dentsitate handiak.
    • Jarduera ekonomikoak: Hiriko jarduera nagusiak zerbitzuak eta industria dira.
    • Hiri-kultura: Familia ez-tradizionala, gizarte-harreman dibertsifikatuak, ohitura aldakorrak,
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Aurreko Hirigintza: Historia eta Ezaugarriak" »

Hiri Antolamendua: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Geografia2,69 KB

Alde Zaharra: Industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia. Gaur egun azalera txikia du, baina balio handia dauka kultura ondarea delako.

Zabalgunea: Burgesiaren nahiei erantzuteko hirietako espazio berria. Ordena, higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu.

CBS: Merkataritza kontzentrazioa, jolas establezimenduak eta finantza jarduera nabari diren hiri erdiko barrutia.

Metropoli Aldea: Hiri nagusi baten eraginpean hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa da.

Hiri Hierarkia: Hirien sailkapen bat da, neurri demografikoaren, eginkizunaren eta eragin esparruen hedaduraren arabera egiten dena.

Hiria: Industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egun azalera txikia du, baina balio handia dauka kultura...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Antolamendua: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa" »

Nekazaritza eta Arrantza: Garrantzia eta Eraginak

Geografia4,03 KB

Nekazaritzaren Eraginak

  • Kutsatu egiten ditu lurzoruak eta akuiferotako urak.
  • Ureztapen-sistema modernoek ur-asko behar izaten dute eta akuifero gehiegi ustiatzen dira.
  • Landagunetik biztanleria joaten ari da.

Garrantzi handia du nekazaritzak.

Nekazaritza Mota Nagusiak

Nekazaritza tradizionala: Lurra lantzen dute, elikagaiak lortzeko.

Plantazio handiak: Multinazional boteretsuen interesei lotuta.

Nekazaritza Tradizionala

Helburu nagusia elikagaia lortzea da nekazari-familiarentzat. Ustiategi txikietan egiten da. Janaria urte osoan izango dutela bermatzea. Zenbait produktu hazten dituzte batera, teknika eta tresnak zaharkituak dira. Produktibitatea oso txikia da. Ezin dituzte aurrerapen teknologikoak eskuratu, hori dela eta faktore fisikoen oso mende dago...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Arrantza: Garrantzia eta Eraginak" »

Europar Batasuneko Demografia eta Hiri Egitura

Geografia2,63 KB

EBko Biztanleriaren Demografia eta Kontrasteak

Biztanleriaren Banaketa

  • Dentsitate baxuenak: faktore fisikoetan oinarritzen dira, klima hotzeko iparraldean (Suedia) eta lehortasun handiko lekuetan (Iberiar Penintsularen barrualdean).
  • Dentsitate altuenak: giza faktoreetan oinarritzen dira. Merkataritzaren goraldia, industrializazioa eta tertziarizazioa dira arrazoi nagusiak. Hiri-aglomerazio handiak sortu dira. Biztanleria bi ardatz nagusitan zehar hedatzen da: Po ibaiaren eta Mediterraneoaren itsasertzetan zehar, eta Renaniatik Silesiara.

Berezko Hazkundea

Berezko hazkundea baxua edo negatiboa da, jaiotza- eta heriotza-tasa eskasak direla eta. Gaur egun, hazkundea zertxobait altuagoa da hazkunde-tasa bultzatzearen aldeko politikak egin zituzten mendebaldeko...

Jarraitu irakurtzen "Europar Batasuneko Demografia eta Hiri Egitura" »

Espainiako Industria Sektoreak: Helduak, Dinamikoak, eta Goi Teknologiak

Geografia3,24 KB

ESPAINIAKO INDUSTRIA SEKTORE NAGUSIAK

a-EZAUGARRI OROKORRAK

Espainia herrialde garat mailan dago 80.hamarkadatik. Industria tradizionalaren krisia gainditzeko bermoldaketaren ondoren eta EBnean sartu zen 86an honen bultzadaz eraberritu egin ziren egitura industrial eta ekonomikoak, egungo 2.sektorearen oinarriak eraikiz. Askotan arazo larriekin: enpresak itxi..

Industrian biztanleria aktiboaren %27 diardu espainian. Eb eko bataz bestekoaren antzera, BPGaren %27 sortzen du, bataz besteko hauek, bigarren sektorearen barruan eremu desberdinn aldeak izkutatzen dituzte, industria arlo batzuk eraberrituta edo teknologia berrietan oinarrituta lehiakortasunez ari diren bitartean, beste batzuk, zaharkituta eta arazoak dituste lehiakortasun faltagatik eskari...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Sektoreak: Helduak, Dinamikoak, eta Goi Teknologiak" »