Espainiako Hiri Hierarkia: Metropolietatik Hiri Txikietara
Espainiako Hiri Hierarkia
GRAFIKO MOTA. Espainiako hiri hierarkiaren mapa da. Bertan, hiri handienetik txikieneko hiri sistema mailakatua agertzen da (nazioko metropoliak, eskualdeko metropoliak, eskualdez azpiko metropoliak, hiri ertainak…), bai eratzen dituzten eraginpe eremu eta lokarriekin, bai osatzen dituzten ardatzekin (Ebro haraneko ardatza, Mediterraneokoa…).
Hiri Hierarkiaren Azalpena
AZALPENA. Hiri hierarkia lurralde bateko hiriek, kasu honetan estatukoek, eratzen duten hiri-harreman sarea da. Hiri bakoitzaren maila berak dituen biztanle kopuruak eta betetzen dituen funtzioek jartzen dute. Ondorioz, hiri handiek ondoan dituzten maila txikiagoko beste hirienganako eraginpe ingurua eratzen dute, hauetan ez dauden zerbitzu eta betekizunak hornitzean: goi mailako eskolak, kultur zerbitzuak… Eraginpe eremuaren hedapena hiriaren mailaren araberakoa izaten da.
Hiri Mailak
Ondorioz, hierarkia honetan hiri maila desberdinak bereizten dira:
A. Metropoliak
Hiri sistemaren hierarkian tontorrean daude. Hiri nagusi batek eta bere inguruko zenbait udalerririk sortutako hiri aglomerazioak dira. Hiri sistemaren hierarkiaren tontorrean daude. Neurri demografikoaren, betetzen dituzten funtzioen eta duten eraginpeko esparruaren arabera maila desberdinetan sailkatzen dira:
Nazioko Metropoliak
Nazioko metropoliak: Madril eta Bartzelona, beraien eraginpeko eremua estatu osora hedatzen delako. Hiru milioi biztanletik gorako metropoli inguru handiak osatzen dituzte. Estatu mailako betekizun dibertsifikatuenak eta mailarik gorenekoak biltzen dituzte: zerbitzu oso espezializatuak, goi teknologiako industriak… Madril eta Bartzelonak nazioarteko beste metropoli batzuekin ere harreman estuak dituzte. Horrela, Espainiako hiri-sistema, Europakoa eta mundukoa lotuta daude.
Eskualdeko Metropoliak
Eskualde metropoliak: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragoza. Metropoli inguru ertainak dituzte. Zerbitzu espezializatuak eta betekizun dibertsifikatuak dituzte, baina ez Madril eta Bartzelonakoen bezain gorenak. Horregatik, eragin esparrua eskualde mailakoa da, lotura estuekin nazio metropoliekin. Kokapen geografikoaren arabera, nazioarte mailako loturak ere izan ditzakete.
Eskualde Azpiko Metropoliak
Eskualde azpiko metropoliak. Metropoli inguru txikiak dira: Valladolid, Donostia, Palma… Betekizun dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte, baina maila baxuagoan. Horregatik, eraginpe eremua ondoko probintzietara eta erkidegora zabal daitekeen arren, ez da eskualde osora hedatzen. Batzuetan, maila handiko zerbitzu espezializaturen bat izan dezakete, ohiko eraginpe eremutik gorako loturekin (unibertsitate ospetsuak…).
B. Hiri Ertainak
Hiri ertainak. Gehienak probintziako hiriburuak dira: Gasteiz, Leon, Oviedo… Betekizunak ez daude oso dibertsifikatuta eta probintzia mailako zerbitzu edo betekizunak garatzen dituzte. Autobus eta tren sareak komunikatzen dituzte hurbileko hiri txikiekin. Hiri ertain batzuetan ere aurki daiteke ohiko eraginpe eremua gainditzen duen zerbitzu espezializaturen bat, probintziaz kanpoko loturekin. Adb: Salamanca eta Granada.
C. Hiri Txikiak
Hiri txikiak. Gehienak probintzia barruko eskualdeen buru. Oinarrizko betekizun eta zerbitzuak dituzte: bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikastetxeak, anbulategiak, polikiroldegiak… Biztanle kopuru handiagoa eta kokapen geografiko egokiagoa dutenak zerbitzu eta ekipamendu gehiago izaten dituzte: eskualdeko ospitala… Eraginpe eremua hurbileko hiri txikiago eta herrietara hedatuz.