Espainiako Atzerriko Populazioa: Analisia eta Ondorioak

Geografia3,21 KB

Espainiako Atzerriko Populazioaren Ehunekoa (2010)

Hurrengo lerroetan iruzkinduko dugun mapa koropleta bat da, eta Espainiako 2010. urteko atzerriko populazioaren ehunekoa adierazten du. Mapa hau INE-tik atera da.

Atzerritar Immigranteen Motak

Atzerritar immigranteen barruan hiru talde bereiz daitezke:

  • Herrialdean zenbait urte egon ondoren nazionalizatzen diren atzerritarrak, zuzenbide osoko espainol bihurtzen direnak.
  • Legezko immigranteak, egoitza baimena lortu eta jatorriko naziotasunari eusten diotenak.
  • Legez kanpokoak: azken hauek identifikatzeko zailagoak dira.

Atzerritarren Banaketa Espainian

Estatu mailan, ez dago erkidego guztietan atzerriko immigranteen ehuneko kopuru berdina. Mediterraneoko kostaldean, ehunekoa handia da (20,1 eta 25,8 artean) hainbat arrazoiengatik. Hasteko, turismoan, eraikuntzan, zerbitzuetan edo sasoiko nekazaritzan prestakuntza-maila baxuko lanpostuak betetzeko langileak behar dira, eta honi, klima-baldintzengatik datozen atzerritarrak gehitu zaizkie.

Gutxiengo biztanleria atzerritarra daukaten erkidegoak Extremadura, Andaluziako iparraldea (Cadiz, Sevilla, Kordoba eta Jaen), Zamora eta Burgos dira (ehuneko 3,5 eta 6 artean). Hauen arrazoiak kualifikazio txikiko lanpostu gutxiago izatea, turismoak indar gutxiago izatea eta dinamismo ekonomiko txikiagoa izatea dira.

Immigrazioaren Hazkundearen Arrazoiak

1995. urtetik aurrera, espainiarrek ez zituzten kalifikazio baxuko lanak (nekazaritza, eraikuntza...) egin nahi, eta orduan, lan horietarako langileak behar ziren. Hori dela eta, immigrante ugari etorri ziren:

  • Afrikatik, hurbiltasunagatik.
  • Latinoamerikatik, kultura eta hezkuntza (gaztelera) ezagunagatik.
  • Europako ipar eta erdialdetik, klimagatik.
  • 2008. urtetik aurrera, errumaniarrak Europar Batasunean sartu zirenez, era librean bidaiatu ahal zirelako, lan baldintza hobeagoen bila.

Atzerriko Immigrazioaren Ondorioak

Ondorio Demografikoak

Jaiotze-tasa igo zen eta biztanleria gaztetu egin zen, berezko hazkunde negatiboa saihestuz.

Ondorio Ekonomikoak

Aberastasuna sortu zen zergen bidez. Gainera, lanean zeuden biztanle berri hauek pentsioak ordaintzen lagundu zuten eta kontsumoa handitu zuten. Atzerriko immigrazioari esker emakumeen jarduera-tasa handitu zen, emakumeak etxetik kanpo lan egiteko prest zeudelako. Ordea, ondorio ekonomiko negatiboak sortu ziren ere: sektore batzuetan hemengo langileei soldata jaisteko joera egon zen, eta soldata horien kontsumoa ez zen estatuan geratzen, etorkinek diruaren parte bat haien herrialdeetara bidaltzen zutelako.

Ondorio Sozialak

Ideia xenofobo eta arrazistak zabaldu egin ziren, lana topatzeko lehia eta nazio identitatea galtzeko beldurra direla eta. Gainera, estatuak diru-laguntzak ematen zizkien, eta hau ez zitzaien guztiei ondo iruditzen. Hala ere, diru-sarrerekin gehiago aportatzen zuten, jasotzen zituzten diru-laguntzetan gastatzen zena baino.

Etorkizuneko Aurreikuspenak

Etorkizunari begira, krisi ekonomikoaren ondorioz immigranteen kopurua gutxituko dela uste da, eta berezko hazkundea gutxitu edo negatiboa bihurtuko da horrek dakarren ondorio txar guztiekin.

Deskargatu

PDF Word HTML