Bigarren Sektorea: Industria eta Baliabideak

Geografia8,19 KB

Bigarren Sektorea

Lehengaiak eraldatu eta giza beharrak asetzeko beste produktu batzuk egiten dituzten jarduera ekonomikoak biltzen dira.

Garrantzitsuena industria da.

Industria

Lehengaiak eraldatzen ditu, eta zuzenean kontsumi daitezkeen produktu landuak edo berriro beste industria-prozesu bateko lehengai gisa erabili daitezkeen produktu erdilanduak egiten ditu.

Hiru elementu hauek behar ditu:

  • LEHENGAIAK: Industriak produktu landu edo erdilandu bihurtzen dituen baliabide naturalak dira.
  • ENERGIA-ITURRIAK: Lehengaien eraldaketa-prozesu industriala gauzatzeko behar den indarra ematen duten baliabide naturalak dira.
  • PRODUKZIO-FAKTOREAK:
    • Langileak
    • Kapitala edo ekoizteko behar diren ondasunak
    • Teknologia edo produkzioan erabilitako jakintzen eta metodoen multzoa.

Meatzaritza, Energia eta Eraikuntza

  • MEATZARITZA: Lurzoruan eta lurpean dauden harriak eta mineralak aurkitu, erauzi eta findu egiten ditu.

Mineralen ustiapenerako, meatzaritzak hainbat baliabide ditu:

  • Prospekzio metodoak: mineralak aurkitzeko.
  • Fintze sistemak: mineral erabilgarria edo mena inguratzen duen harritik edo gangatik bereizteko.
  • ENERGIA-PRODUKZIOA: Energia-iturriak bero eta elektrizitate bihurtzen ditu. (Termikoak, nuklearra, eolikoa, eguzki-energia, hidraulikoa etab.)
  • ERAIKUNTZA: Egitura edo azpiegitura (Errepide, zubi, presa etab.) mota asko sortzen ditu.

Horiek egiteko, proiektuak eta eraikuntza materialak behar ditu, hala nola hormigoia.

Industriako Lehengaiak

Lehengaiak industriak produktu landu edo erdilandu bihurtzen dituen baliabide naturalak dira. Jatorriaren arabera: landare, animalia eta geologia-jatorrikoak izan daitezke.

  • LANDARE-JATORRIKO LEHENGAIAK: Nekazaritzaren eta baso-ustiapenaren bitartez lortzen dira. Adibidez, nekazaritzaren bitartez lortzen dira: kotoia, tabakoa eta lihoa.
  • ANIMALIA-JATORRIZKO LEHENGAIAK: Abeltzaintzaren eta arrantzaren bitartez lortzen dira, hala nola: artilea eta larrua.
  • GEOLOGIA-JATORRIZKO LEHENGAIAK: Lurrazaletik erauzten dira, hauek aurkitu ditzakegu:
    • Mineralak: metalak (Burdina, aluminioa eta kobrea) eta material ez metalikoak (Gemak) lortzen dira.
    • Harriak: granitoa eta marmola, erabiltzen dira eraikuntza materialak egiteko, hala nola zementua, hormigoia…
    • Energia produktuak: ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa; horietatik energia lortzen da.

Lehengaien Produkzioa eta Merkataritza

Lehengaiek munduko merkataritzaren zati oso garrantzitsua betetzen dute gaur egun. Hala ere, produkzioa eta kontsumoa asko aldatzen da lurreko eremuen eta herrialdeen arabera.

  • PRODUKZIOA:
  • KONTSUMOA:

Energia Tradizionalak

Industriak erabiltzen dituen energia iturriak askotarikoak dira. Bi eratara sailkatzen dira: tradizionalak eta alternatiboak.

Energia Iturri Tradizionalak

Energia tradizionalak dira gehien erabiltzen direnak: Ikatza, petrolioa, gas naturala eta fisio bidezko energia nuklearra. Guztiak berriztaezinak dira. Energia hidroelektrikoa ere talde horretan sartzen da eta berriztagarria da.

Energia Alternatiboak

Energia iturri alternatiboak iturri tradizionalen edo klasikoen ordezko aukera gisa garatu direnak dira. Petrolioaren krisialdiaren ondorioz hasi ziren.

Garrantzitsuenak biomasa, eolikoa eta eguzki energia dira. Beste batzuk ere badaude, hala nola geotermikoa eta marea energia. Eta azkenik, fusio bidezko energia nuklearra oraindik saiakuntza fasean dago.

Horiek guztiak energia berriztagarriak dira eta energia garbitzat edo berdetzat jotzen dira.

Iturri berriztagarriak besteak baino gutxiago erabiltzen dira, ikerketa faseetan dagoelako edo oso garestiak direlako.

Industriaren eta Industriapaisaien Eboluzioa

Industriak hainbat fase izan ditu, jarduera horren ondoriozko industria-paisaiak ere denboran zehar eboluzionatu dute.

Eskulangintzako Industria

XVIII. mendearen erdialdera arte, industria lana eskulangileek egiten zuten, tresna tradizionalekin eta potentzia txikiko energia iturriekin, hala nola giza edo animalien indarrarekin edo egurrarekin.

Fabrikazioa lantegi txikietan egiten zen eta eskulangileek produktu guztia egiten zuten. Produkzioa bakarra, garestiagoa eta urria zen eta tokiko merkatuetan saltzen zen.

Eskulangintzako lantegien kokapena oso sakabanatuta zegoen eta horren bitartez sortu ziren hirietan espazio espezializatuak: ehungintza, burdinolak, larru ontzaileak etab.

Industria Modernoa

Britainia Handian sortu zen lehen industria iraultzaren ondoren, industria lana potentzia handiagoko energia iturriak erabiltzen zituzten makinekin egiten hasi ziren.

Produkzioa oparoa, merkea eta homogeneoa zen eta urrutiko merkatuetan saltzen zen. Industriako kokalekuek eraldaketa sakonak izan zituzten mende horietan:

  • Lehen industria iraultzan: industriak meategietan edo energia iturrietatik gertu, portuetan eta trenbide geltokietatik gertu kokatu ziren.

Industria paisaian fabrikek adreiluzko tximinia altuak zeuzkaten, paisaiak beltzak esaten zitzaien eremu horiei.

  • Bigarren industria iraultzan, kokapena malguagoa zen; portuek petrolio findegiak, industria kimikoak eta ontziolak erakarri zituzten eta hirien periferietan kontsumitzaileetatik gertu kokatzea nahiago zuten industriak metatu ziren.

Egungo Industria

XX. mendearen erdialdean sortu zen, industria lanak teknologia berriak erabiltzen ditu orain, ordenagailuen eta roboten bitartez kontrolatutako makinak erabiltzen ditu eta energia iturri berriak erabiltzen ditu.

Fabrikazioa establezimendu txikietan egiten da, langile gutxik lan egiten dute, produkziorako zerbitzuetan lan egiten duten beste langile asko gehitzen zaizkie.

Produkzioa produktu merkeak dira, sektore nagusiak hauek dira: telematika, mikroelektronika, laserra, aeronautika, bioteknologia, eta material berriak.

Egungo Industria Paisaiak

  • OINORDETUTAKO INDUSTRIA PAISAIAK: Krisi egoeran egon dira 1970eko hamarkadatik aurrera.

Kasu batzuetan produkzio eta plantilla doikuntzen edo txikipenen bitartez birmoldatu dira. Berrindustrializazioa sustatu da.

Deslokalizazioa baliatu da, hau da, beste eremu merkeago batzuetara eraman dira.

  • INDUSTRIA BERRITZAILEAK ETA GOI TEKNOLOGIAKOAK: Dinamismorik handieneko hirien inguruan kokatutako teknologia parkeetan edo teknopolisetan ezartzen dira.
  • BESTE INDUSTRIA TRADIZIONAL BATZUK: Hirien erdigunea utzi eta industrialdeetan, industriak eta bulegoak konbinatzen dituzten industria parkeetan kokatzen dira.
  • PAISAIA INDUSTRIALIZATU BERRIETAN: Industria kontzentrazio erraldoiak sortu dira.

Egungo Industria Motak

Produkzio Prozesuan Betetzen Duten Lekuaren Arabera

Hiru mota hauek bereizten dira:

  • Oinarrizko industriek: produktu erdilanduak ekoizten dituzte.
  • Ekipo ondasunen industriek: produktu erdilanduak eraldatzen dituzte.
  • Erabilerako eta kontsumoko industriek: zuzenean kontsumitzaileari bideratutako produktuak ekoizten dituzte.

Lehengaien Pisuaren Arabera

  • Astunak: lehengai kantitate handiekin lan egiten badute, hala nola oinarrizko industriak.
  • Erdi astunak: pisu gutxiagoko lehengaiekin lan egiten badute, hala nola ondasun ekipoko industriak.
  • Arinak: pisu txikiko lehengaiak erabiltzen badituzte, hala nola kontsumoko industriak.

Teknologiaren Arabera

  • Behe teknologiakoak edo tradizionalak, hala nola ehungintza.
  • Teknologia ertainekoak edo helduak, hala nola metalurgia eta automobil industria.
  • Goi teknologiakoak: gaur egun hedapen prozesuan daudenak, hala nola informatika, telekomunikazioak eta bioteknologia.

Tamainaren Arabera

  • Txikiak: 50 langile baino gutxiago.
  • Ertainak: 50 eta 250 langile bitarte.
  • Handiak: 250 baino gehiago.

Deskargatu

PDF Word HTML