Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Turismoaren Garrantzia eta Bilakaera Espainian

Geografia3,03 KB

TURISMOA ETA HAREN GARRANTZIA

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa. 24 ordu baino gutxiagoko bere egonaldiak, txangotzat hartzen dira; aldiz, leku batean gaua igaro eta bere egonaldiak 24 ordutik gora irauten badu, turistikotzat hartzen da. Hiru turismo mota:

  • Hartzailea - atzerritik heldutakoa.
  • Barnekoa - herritarrek beren herrialdean bertan egiten dutena.
  • Igorlea - herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzean.

Espainia turismo-potentzia handia da: urtez urte bildutako datuen arabera, turista kopuruari dagokionez, hirugarrena da mundu osoan, eta bigarrena, berriz, jasotako diru-sarrerei...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Garrantzia eta Bilakaera Espainian" »

Espainiako Demografiaren Bilakaera eta Banaketa

Geografia2,64 KB

Espainiaren Piramidearen Eboluzioa

Espainiaren piramidearen eboluzioa.

Lehen piramidea 1900. urtekoa, Espainia herrialde azpigaratua zenean agertzen da. Hori dela eta, grafikoan ikusten denez, emakumeek seme-alaba asko izaten zituzten. Baina osasuna txarra zenez eta gosea pasatzen zutenez, gehienak gazte hiltzen ziren. Hau dela eta, zahar gutxi zeuden eta piramidea gora doanean gero eta pertsona portzentai gutxiago dago.

1960ko hamarkada: Modernizazioa

Bigarrenean, 1960. urtekoa ikusten da nola herrialdea modernizatzen joan den. Emakumeek seme gutxiago izaten dituzte eta jendea hobeto bizi da. Jendeak ia ez du goserik pasatzen eta osasuna asko hobetu da. Zahar gehiago daude honengatik, baina 45-55 tartean gizonen ehunekoan sartune bat dago. Hau...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografiaren Bilakaera eta Banaketa" »

Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa

Geografia4,86 KB

Biztanleriaren piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa erakusten duen grafikoa da. Gainera, azken ehun urteetan eragin demografikoa izan duten gertakariak bere profilean islatzen ditu.

Iruzkindu beharreko piramideak Espainia osoari buruzko 2023ko datuak biltzen ditu, eta informazio-iturria PopulationPyramid.net-etik dela adierazten digu.

Agertzen den datu absolutu bakarra uneko biztanleria osoa da: 47 milioi biztanle baino gehixeago. Gainerako datuak bost urteko adin-tarteen araberako biztanleriaren ehunekoei buruzkoak dira, barraka adierazita, 0-4 urtekoetatik

hasita eta azkenekora arte, 100 urte eta gehiagokoekin.

Sexuaren araberako egitura Espainiako biztanleriaren piramidean, 2023an, argi eta garbi nagusitzen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa" »

Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia4,12 KB

Errolda

Errolda estatuak 10 urtean behin egiten duen herritarren kontaketa da. Herritarrei buruz hainbat datu jasotzen dira; helburua herritarren kopurua jakin eta haien ezaugarriak aztertzea da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Biztanleriaren berezko hazkundea migrazio mugimenduak kontuan hartu gabe kalkulatzen den biztanleriaren hazkundea da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren emaitza da. Formula hau da: Benetako hazkundea = Berezko hazkundea + Migrazio saldoa. Balio absolutuan edo ehunekotan adieraz daiteke.

Bizi-Itxaropena

Bizi-itxaropena herritarrek batez beste biziko dituzten urte kopurua da. Erregimen demografiko modernoa duten herrialdeetan, bizi-itxaropenaren igoerak...

Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak" »

EAEko Industria Paisaiak eta Bilakaera XX. Mendean

Geografia3,89 KB

Industriak EAEn XX. mendean izan duen hedapenak eta etengabeko eraldaketak hainbat eratako industria-paisaiak sorrarazi ditu, elkarren oso desberdinak.

Batetik, euskal geografiako inguru jakin batzuetan hainbat instalazio kontzentratu dira, industria-eskualde handiak eratuz. Bestetik, landa-inguru jakin batzuetan lantegiak metatu dira, eta industriaguneak agertu dira.

Sektoreka, metalurgikoa, metal-produktuen industria, makineriarena eta hornidura mekanikoena dira EAEn pisurik handiena dutenak. Bizkaian eta Araban, gainera, garraio materialenak ere garrantzitsuak dira.

Industria Lokalizazioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Lantegi ugari honako inguruetan: Bilbo Handian hasi eta Durangalde osoan zehar, gero Gipuzkoarekin bat eginez Deba, Urola eta Oria haranetatik,
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria Paisaiak eta Bilakaera XX. Mendean" »

Euskal Herriko Klima

Geografia10,94 KB

Faktore geografikoek eta termodinamikoek (latitudeak, kokapenak, erliebeak, itsasoarekiko gertutasunak eta aire-masak) klimaren elementu nagusietan eragiten dute.

a) Hodeiak ugariak dira, eta insolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, zeruaren %65 baino gehiago estalita egoten da, baina baita Araban ere; barruko kubetetan (Arabako Lautadan) lainoa sortzen da. Ebroren sakonuneko arabar lurraldeetan soilik gailentzen da insolazioa lainoaren gainetik.

b) Tenperaturak, oro har, leunagoak eta hedadura txikikoak dira kosta inguruan, eta muturrekoak eta hedadura handikoak, berriz, barnealdean.

c) Prezipitazioetan, hainbat aldaketa daude. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, ugariak dira (urtean 800 mm-tik gorakoak), eta banaketa erregularra...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klima" »

Demografia eta Biztanleriaren Dinamikak

Geografia3,51 KB

Migrazioak: Kausak eta Motak

Migrazio kausak:

  • Ekonomikoak: Lana bilatu eta bizi-kalitatea hobetzeko nahia.
  • Politikoak: Gerrak, gatazkak eta jazarpenak.
  • Naturalak: Hondamendi naturalak edo ingurumen-aldaketak.

Migrazio motak:

  • Iraupenaren arabera: Behin-behinekoak eta iraunkorrak (permanenteak).
  • Helmugaren arabera: Nazionalak eta nazioartekoak.
  • Arrazoien arabera: Borondatezkoak eta behartutakoak.

Jaiotza eta Heriotza Tasak Eragiten Dituzten Faktoreak

Jaiotzak eragiten dituzten faktoreak:

  • Kulturalak: Erlijioa eta tradizioak.
  • Ekonomikoak: Krisialdietan behera egiten dute, oparaldietan gora. Landako gizarteetan jaiotza-tasa altuak, eta gizarte industrialetan jaiotza-tasa baxuak.
  • Politikoak: Legeak (abortua, antisorgailuak), lanaldia murriztea, diru-laguntzak
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Biztanleriaren Dinamikak" »

Espainiako Hiri-Hierarkia 2009an

Geografia3,53 KB

1. Sarrera

Iruzkinean dugun mapa tematikoa Espainiako lurraldea irudikatzen du (uharteak eta hiri autonomoak barne). Mapa kualitatiboa da, neurtu ezin diren fenomenoak irudikatzen dituelako. Mapa estatikoa da, ez baitu denboran zeharreko bilakaera erakusten, eta sintetikoa, hainbat fenomeno aztertzen baitira. Hain zuzen ere, irudi-mapa da, fenomenoak sinbolo edo irudi geometrikoen bidez irudikatzen direlako. Maparen eskalan, segmentu bakoitza 100 km-ren baliokidea da.

Mapak Espainiako hiri-hierarkia adierazten du. Iturria Muñoz-Delgado da, eta urtea, 2009a. Aipatu berri dugun moduan, informazioa irudikatzeko irudi geometrikoak erabiltzen ditu. Horrela, bada, karratuek hiri nagusienak irudikatzen dituzte; tamainaren eta kolorearen arabera, zer...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri-Hierarkia 2009an" »

Donostia: Hiri-Garapenaren Gakoak eta Bilakaera

Geografia4,08 KB

Sarrera

Donostiaren Kokapena eta Ezaugarriak

  • Gipuzkoako hiriburua da.
  • Probintziaren ipar-ekialdean dago, Kantauri itsasertzean.
  • Urumea ibaiak zeharkatzen du.
  • Mugak:
    • Ekialdetik: Pasaia, Errenteria
    • Hegoaldetik: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria
    • Mendebaldetik: Usurbil, Orio
    • Iparraldetik: Kantauri itsasoa
  • Bi badia nagusi ditu: Kontxakoa eta Zurriolakoa.

Badia Nagusiak

  • Kontxako badia:
    • Igeldo eta Urgull mendien artean kokatua.
    • Gune turistiko garrantzitsua da, mendiak eta hondartzak (Ondarreta eta Kontxa) dituena.
  • Zurriolako badia:
    • Hondartza zabala.

Alde Zaharra

Ezaugarriak eta Erabilerak

  • 1181. urtean sortu zen, Urgull mendiaren magalean (gazteluaren inguruan).
  • Funtzio militarrak eta merkataritza-gunea izan zen.
  • 1813an sute handi batek suntsitu zuen.
  • Plano irregularra
...
Jarraitu irakurtzen "Donostia: Hiri-Garapenaren Gakoak eta Bilakaera" »

Industria Eremuen Tipologia eta Espainiako Errepide Sarea

Geografia5,2 KB

Industria Eremuak: Lurralde Desorekak eta Tipologia

Industria-kokapenean lurralde-desorekak daude, hainbat industria-eremu mota bereiziz: garatuak, hedatzen ari direnak, gainbeheran daudenak eta urriko eremuak.

Industria-eremu garatuak

Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-eremuak:

  • Alde batetik, industria-ehuna galdu dute, sektore helduak birmoldatu direlako eta industriak espazio merkeagoetara hedatu direlako.
  • Bestetik, industria-suspertzea gertatu da, enpresa nazionalen eta multinazionalen egoitzak jarri direlako, eta goi-teknologiako sektoreak industria- eta enpresa-parkeetan instalatu direlako.

Eremu horiek industriako lanpostuak galdu dituzte, lantegien deslokalizazioa eta lanpostuen tertziarizazioa direla medio, nahiz eta inbertsio garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Industria Eremuen Tipologia eta Espainiako Errepide Sarea" »