Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hiriaren Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Geografia9,69 KB

Hiri-Kontzeptuak eta Definizioak

Hiria

Irizpide kuantitatiboa jarraituz, biztanle-dentsitate handiko, hau da, 10.000 biztanletik gorako udalerriak Espainian, eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsuak dituen gune eraikia da. Soziologikoki, aniztasun eta harreman anonimoagoak eta inpertsonalagoak dituena. Kualitatiboki, funtzio guztiak betetzen dira hiri batean: funtzio politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala eta osasun-funtzioa.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Udalerri baten antolaketa integrala, lurzoruaren erabilerak, eraikigarritasuna, bide-sarea, ekipamenduak eta ingurumen-babesak zenbait urterako proiektatzen dituen adierazpen grafiko bat da.

Urbanizazio Prozesua

Biztanleak eta euren jarduera ekonomikoak hirietan kontzentratzeko...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa" »

Hirugarren Sektorea: Arrazoiak eta Ezaugarriak

Geografia3,4 KB

Tertziarizazioa: Arrazoiak

  1. Bizimaila igotzeari esker, zerbitzu gehiago kontsumitzen dira. 1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritza eginkizunak mekanizatu egin ziren eta nekazaritza arloan lan egiten zutenak hirugarren sektorera igaro ziren.
  2. Industriaren bilakaerak mesede egin dio hirugarren sektoreari, zerbitzuen hazkuntza bultzatu baitu, hala nola garraioa edo finantza arloa. 1975eko krisiaren eraginez, industriako langabetu asko hirugarren sektorera joan ziren, eta industria modernoak, teknologia berrien eraginez, tertziarizatzeko joera hartu du.
  3. Hirugarren sektoreko jarduera batzuk garatzean (turismoa, ostalaritza, garraioa...), aisiarako zerbitzuak sustatu dira. Zerbitzu publikoek ere gora egin dute (administrazio europarra, adibidez), eta
...
Jarraitu irakurtzen "Hirugarren Sektorea: Arrazoiak eta Ezaugarriak" »

Espainiako Trantsizio Demografikoa (1900-1975)

Geografia3,87 KB

Mendebaldeko Europako beste herrialdeekin konparatuta, Espainiak beranduago hasi zuen trantsizioa, baina gutxiago iraun zuen eta biziagoa izan zen. Bigarren fase honetan, jaiotza-tasak pixkanaka jaisten joan ziren, eta heriotza-tasak, aldiz, bortizki jaitsi ziren. Ondorioz, hazkunde natural handia egon zen.

Jaiotza-tasa

Jaiotza-tasa pixkanaka jaitsi zen, eta beherakadak eta gorakadak izan zituen gertakari historikoen arabera.

  • 1900-1920: Jaiotza-tasa asko jaitsi zen, jaiotzen borondatezko kontrolari ekin zitzaiolako. Jaiotza gutxiago egon arren, seme-alaba gehiagok irauten zuten bizirik (haurren heriotza-tasa jaitsi zen). Hala ere, Lehen Mundu Gerraren ondorioz, inflazio-egoera bat egon zen, biztanleriaren zati handienaren kaltetan, eta horrek

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Demografikoa (1900-1975)" »

Espainiako Turismoa eta Demografiaren Bilakaera Historikoa

Geografia7,31 KB

Turismoa: Definizioa eta Bilakaera Espainian

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa. 24 ordu baino gutxiagoko bidaia egiten bada, txangotzat hartzen da. Aldiz, gaua igarotzen bada eta 24 ordutik gora geratzen bada, turistikotzat hartzen da.

Turismo motak

  • Hartzailea: Atzerritik heldutakoak.
  • Barnekoa: Herritarrek beren herrialdean egiten dituzten bidaiak.
  • Igorlea: Herritarrek atzerrira egiten dituzten bidaiak.

Espainian turismoa eskasa izan zen hasieran, baina 1960ko hamarkadaz geroztik izugarri hazi zen eta masa-fenomeno bihurtu zen.

Turismo-Eredu Tradizionala eta Haren Eragileak (1960-1975)

1960ko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Turismoa eta Demografiaren Bilakaera Historikoa" »

Hiri Egiturak eta Lurralde Antolakuntza

Geografia3,62 KB

Hiriaren Funtzioa eta Metropolialdeak

Hiria gizartearen jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalaren erdigune nagusia da. Urbanizazio-prozesuak biztanleria eta jarduerak hirietan kontzentratzeko joera indartzen du, inguruko lurraldeak hirien eraginpean geratuz. Metropolialdeak hiri nagusi bat eta haren inguruko udalerriak barne hartzen ditu, egitura bakar gisa funtzionatuz. Biztanleek hirigunetik kanpo bizi arren, eguneroko jarduerak, hala nola lana edo ikasketak, hirian egiten dituzte. Horrek mugimendu pendularrak areagotzen ditu, goizean hirirantz eta arratsaldean alderantzizko fluxuak sortuz. Horrek garraio-azpiegitura indartsuak eskatzen ditu, baita planifikazio eraginkorra ere. Hiria eta haren metropolialdea garraioaren eta azpiegituren...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Egiturak eta Lurralde Antolakuntza" »

Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak eta Loturak

Geografia4,32 KB

Espainiako Trenbide Sarea: Azterketa eta Iruzkina

1- SARRERA

Aztertu eta iruzkinduko den mapak Espainiako trenbide-sarea erakusten du. Gaur egun 16.000 kilometroko sarea dago zerbitzuan, errepide-kopuruaren oso azpitik, beraz. Burdinbide mota ezberdinak kolore eta lodiera ezberdinez bereiziak agertzen dira (zehaztu lerro mota eta kolore bakoitzaren esanahia, aurkezten den maparen arabera). Nahiz eta Industria Iraultzaren ikur izan zen eta lur gaineko garraioak goitik behera irauli zituen bere garaian, gaur egun errepideak garrantzi askoz ere handiagoa du, bai bidaiarien garraioan baita salgaien garraioan ere.

Trenbide Sarearen Ezaugarriak

2- TRENBIDE SAREAREN EZAUGARRIAK

Sarearen Egitura Orokorra

a) Sarearen egitura orokorra

Trenbide sarea, Europa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak eta Loturak" »

Industria Iraultza: Gako Kontzeptuak eta Gizarte Aldaketak

Geografia2,29 KB

Industria Iraultza: Definizioa

Ekoizpen-prozesuetan makinak masiboki erabiltzen hasi zirenean sortu ziren aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuen multzoa.

Industria Iraultza Eragin Zuten Faktoreak

  • Erdi Aroan izurri bubonikoaren epidemiek behera egin zuten.
  • Elikadura hobetu zen, eta horren ondorioz, biztanleak gutxiago gaixotu ziren.
  • Higienean aurrerapenak egon ziren.
  • Osasungintzan hobekuntzak izan ziren.

Iraultza Demografikoa: Jaiotza eta Heriotza-Tasak

Jaiotza-tasa 1720. urtean behera egin zuen, baina elikadura eta higienea hobetu zirelako, 1750. urtean berriro igo zen. Heriotza-tasa 1710 eta 1740 urteen artean oso altua zen; jende asko hil zen. Hala ere, higienea eta elikadura hobetu zirenez, jaitsi egin zen.

Nekazaritza Iraultza eta Industrializazioa

Industrializaziorako...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Gako Kontzeptuak eta Gizarte Aldaketak" »

Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak

Geografia12,56 KB

Klima

Klima denbora-tarte luze batez munduko leku edo eskualde jakin batean egiaztatu diren ohiko baldintza atmosferikoen segida da. Gutxienez hiru hamarkadatan bildutako ezaugarri atmosferiko batzuen –batez ere tenperatura eta prezipitazioak– azterketa estatistikoan datza.

Klimaren elementuak

Lurralde jakin batean nolako klima dagoen jakiteko, haren ezaugarriei erreparatzen diegu:

  • Tenperaturak: Atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
  • Prezipitazioa: Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri, txingor edo elur bihurturik.
  • Presio atmosferikoa: Atmosferako aireak leku batean duen pisua da. Itsas mailan 1013 milibarekoa da.

Presio guneak

  • Goi-presioko gunea (Antizikloia): 1013 milibarekoa baino handiagoko gunea da. Eguraldi
...
Jarraitu irakurtzen "Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak" »

Ekonomiaren Sektoreak: Baliabideetatik Zerbitzuetara

Geografia3,8 KB

Ekonomiaren Sektoreak

Ekonomia lau sektoretan banatzen da:

  • Lehen sektorea: Baliabide naturalak lortzearekin lotutako jarduerak (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza).
  • Bigarren sektorea: Industria eta ekoizpen jarduerak (metalurgia, eraikuntza, energia).
  • Hirugarren sektorea: Zerbitzuen sektorea, produktuak merkaturatu edo zerbitzuak eskaintzen dituzte (merkataritza, garraioa, hezkuntza, osasuna).
  • Laugarren sektorea: Informazio eta teknologia arloko zerbitzuak (sektore teknologikoa eta aurreratuena).

Lehen Sektorea

Nekazaritza

Lurra lantzea, ereitea eta uztak jasotzea.

Nekazaritza tradizionala

Lur emankorretan oinarritzen da, eta organikoak edo lugorriko teknikak erabiltzen dira.

Abeltzaintza

Estentsiboa

Abereak mendi sail handietan bazkatzen dira...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Sektoreak: Baliabideetatik Zerbitzuetara" »

Hiri Kontzeptuak eta Industriaurreko Hiriaren Ezaugarriak

Geografia2,75 KB

Hiri Kontzeptu Nagusiak

Hiria

Hiriak gune populatu handiak dira, biztanle-dentsitate handiarekin. Etxebizitzaz gain, gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritzako funtzioak betetzen dituzte, ekipamendu eta azpiegitura konplexuekin hornituta, hornidurak eta garraioa bermatzeko.

Urbanizazio-Prozesua

Hiriguneetan biztanleak, jarduera ekonomiko nagusiak eta berrikuntzak apurka-apurka pilatzea eta, gero, ingurura hedatzea da.

Metropolialdea

Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean modu osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa da.

Landa-Hiria

Landa-hiria edo landa-hiri ingurunea hirien periferiatik haratago zabaltzen den trantsiziozko espazio geografikoa da, hiri nahiz landa erabilerako guneak nahasten dituena....

Jarraitu irakurtzen "Hiri Kontzeptuak eta Industriaurreko Hiriaren Ezaugarriak" »