Demografia eta Biztanleriaren Dinamikak
Migrazioak: Kausak eta Motak
Migrazio kausak:
- Ekonomikoak: Lana bilatu eta bizi-kalitatea hobetzeko nahia.
- Politikoak: Gerrak, gatazkak eta jazarpenak.
- Naturalak: Hondamendi naturalak edo ingurumen-aldaketak.
Migrazio motak:
- Iraupenaren arabera: Behin-behinekoak eta iraunkorrak (permanenteak).
- Helmugaren arabera: Nazionalak eta nazioartekoak.
- Arrazoien arabera: Borondatezkoak eta behartutakoak.
Jaiotza eta Heriotza Tasak Eragiten Dituzten Faktoreak
Jaiotzak eragiten dituzten faktoreak:
- Kulturalak: Erlijioa eta tradizioak.
- Ekonomikoak: Krisialdietan behera egiten dute, oparaldietan gora. Landako gizarteetan jaiotza-tasa altuak, eta gizarte industrialetan jaiotza-tasa baxuak.
- Politikoak: Legeak (abortua, antisorgailuak), lanaldia murriztea, diru-laguntzak eta jaiotzaren gaineko kontrola.
- Sozialak: Mugimendu migratorioak eta emakumeen eskubideak.
Heriotzak eragiten dituzten faktoreak:
- Osasuna: Osasun-sistema ona eta medikamentuen eskuragarritasuna.
- Higienea: Higiene-baldintza egokiak.
- Elikadura: Janariaren kalitatea eta uraren garbitasuna.
Biztanleria Piramideak: Progresiboa eta Erregresiboa
Piramide Progresiboa
- Jaiotzak: Haurren barrak (0-14 urte) handituz doaz piramidearen oinarrira hurbildu ahala. Horrek jaiotza-tasa altua adierazten du.
- Zahartzea: Biztanleria gaztearen barrak guztizko biztanleriaren %50 baino gehiago dira. Horrek esan nahi du biztanleria gaztea dela.
- Sexuen arteko aldeak: Ikus daiteke emakumezkoak zertxobait gehiago direla, batez ere 65 urtetik gorako barretan. Emakumezkoen barrak luzeagoak direnez, badakigu gizonezkoak baino bizi-itxaropen handiagoa dutela.
- Heriotzak: Adinean aurrera egin ahala, barrak laburtuz doaz. Horrek esan nahi du gero eta adineko gutxiago daudela, eta heriotza-tasa altua izango dela adin nagusietan.
- Ondorioa: Piramide progresiboetan, aurreikus daiteke hurrengo urteetan biztanleria nahikotxo haziko dela. Belaunaldi-ordezkapena bermatuta dago jaiotza-tasa altu horrekin. Ezaugarri demografiko horiek garapen-bidean dauden herrialdeei dagozkie.
Piramide Erregresiboa
- Jaiotzak: Haurren barrak (0-14 urte) txikituz doaz piramidearen oinarrira hurbildu ahala. Horrek jaiotza-tasa baxua adierazten du.
- Zahartzea: Biztanleria gaztearen barrak adineko biztanleriarenak baino motzagoak dira. Horrek esan nahi du biztanleria zahartua dela.
- Sexuen arteko aldeak: Gazteen artean, gizonezkoak zertxobait gehiago dira, baina 65 urtetik gorako barretan, emakumezkoen barrak luzeagoak dira. Horrek adierazten du emakumezkoen bizi-itxaropen handiagoa dela.
- Heriotzak: Adinean aurrera egin ahala, barrak luzatuz doaz. Horrek esan nahi du gero eta adineko gehiago daudela, eta heriotza-tasa baxua dela adin nagusietan.