Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako etorkinen banaketa: koropleta mapen azterketa

Geografia-n eguneratua3,51 KB

Aurrean dugun 2010eko koropleta mapan, Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa ageri da. Horrela, kolorearen intentsitatearen arabera, gero eta ilunagoa izanda, portzentajea handiagoa dela adierazten digu. Bestalde, gero eta kolorearen intentsitatea txikiagoa izan, portzentajea txikiagoa dela esan nahi du; adibidez, Badajoz.

Immigrazioaren Bilakaera Historikoa

Historikoki, Espainia herri emigratzailea izan da, batez ere Amerikara eta Europara. Baina 1990tik aurrera etorkin ugari jasotzera pasatu da, eta urte askotan immigrazio saldo positiboa izan du, krisi garaian izan ezik.

Egungo Egoera Demografikoa

Espainian, gaur egun, ia 47 milioi pertsona bizi dira. Horietatik badakigu atzerritarrak ia %10 direla, baina lehen esan den bezala,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako etorkinen banaketa: koropleta mapen azterketa" »

Neokolonialismoa eta munduko desorekaren jatorria

Geografia-n eguneratua2,23 KB

Neokolonialismoa: Definizioa eta Jatorria

Neokolonialismoa: Deskolonizazioa 1945-1975 bitartean gertatu zen, eta ia ehun estatu berri sortu ziren prozesu horren ondorioz. Hala ere, haietako askorentzat emantzipazio prozesua oso neketsua izan zen, eta askapen gerra odoltsuak egin behar izan zituzten independentzia lortzeko (adibidez, Vietnam, Aljeria, Kongo...).

Kolonizatutako herrialdeek ez zuten independentzia ekonomikoa lortu independentzia politikoarekin batera. Izan ere, estatu berri gehienetan metropoli ohiek beren interes ekonomikoei eutsi zizkieten. 1970eko hamarkadaren amaieratik, harreman kolonial ohien ordez neokolonialismoa nagusitu zen.

Menderatze forma berria zen neokolonialismoa: estatuen subiranotasun politikoa errespetatzen zuen,...

Jarraitu irakurtzen "Neokolonialismoa eta munduko desorekaren jatorria" »

Euskal Herriko hiri sistemaren egitura, bilakaera eta ezaugarriak

Geografia-n eguneratua2,92 KB

Euskal Herriko Hiri Sistema: Egitura, Bilakaera eta Ezaugarriak

Euskal Herriko hiri sistemaren egitura ulertzeko, beharrezkoa da faktore anitz kontuan hartzea, hala nola, klima, topografia eta landaredia. Horien arabera, hiru eremu nagusi bereiz daitezke:

  • Kostaldeko sektore ozeanikoa
  • Barrualdeko sektorea
  • Bien arteko trantsizio-eremua

XIX. mendeko Hiri Sarearen Garapena

Desberdintasun hauek gertaera historikoen ondorio dira. XIX. mendean, jada bazegoen hiri sare bat eratua, biztanleriaren kontzentrazio handikoa eta produkzio betekizun garrantzitsuekin. Garai hartan, hirigune txikiek hirigintza prozesu bizia bizi zuten. Ipar-hego bikoiztasuna areagotuz zihoan:

  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi garatzen hasi ziren ekonomia eta hirien aldetik.
  • Araba, Nafarroa
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko hiri sistemaren egitura, bilakaera eta ezaugarriak" »

Euskal Herriko klima transiziozkoa eta mediterraneoa: ezaugarriak eta landaredia

Geografia-n eguneratua2,66 KB

Klima Transiziozkoa

Non: Uren banalerroaren hegoaldean, Araba ia osoa eta Nafarroako erdialdea hartzen ditu barne. Klima ozeanikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina prezipitazio gutxiagorekin. Bi azpi-eremu bereizten dira horren barruan:

A. Azpi-Ozeanikoa

  • Non: Arabako lautadan eta Nafarroako erdiko sakonuneetan.
  • Prezipitazioak: Normalean 700 mm baino gehiago jasotzen dira, urteko maximoak udazkenean eta neguan izanik.
  • Tenperaturak: Urteko batez bestekoa 10 °C eta 12,5 °C bitartean dago. Neguak hotzak izaten dira, 6 hilabete 10 °C azpitik daudela eta urtarrilean 5 °C azpitik. Udak freskoak izaten dira.

B. Azpi-Mediterraneoa

  • Non: Trebiñuko arroa, Irunberriko arroa eta Lizarraldea.
  • Prezipitazioak: Normalean, 450 mm baino gehiago jasotzen dira; neguak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko klima transiziozkoa eta mediterraneoa: ezaugarriak eta landaredia" »

Demografiaren oinarrizko kontzeptuak: errolda, hazkundea, zahartzea eta migrazioa

Geografia-n eguneratua3,42 KB

Errolda

Herrialde bateko biztanleriaren banakako kontaketa da, une jakin batean egindakoa. Iturri demografiko baliotsua da biztanleriaren kopurua, egoera demografikoa, kulturala, soziala eta ekonomikoa aztertzeko. Erroldak datu hauek jasotzen ditu: biztanle-kopurua, adina, sexua, ezkontza-egoera, ikasketa-maila, etab. Espainian, 1981etik aurrera, 1ean amaitutako urteetan egiten da, eta bost urtetik behin eguneratzen da udal erroldako datuak erabiliz.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Leku bateko biztanleriak arrazoi naturalen ondorioz izandako hazkundea edo beherakada da. Hau da, jaiotzen (herri bateko jaiotza-kopurua urte batean) eta heriotzen (herri bateko heriotza-kopurua urte batean) arteko balantza da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren...

Jarraitu irakurtzen "Demografiaren oinarrizko kontzeptuak: errolda, hazkundea, zahartzea eta migrazioa" »

Euskal Herriko klimak: eskualdeak eta ezaugarri nagusiak

Geografia-n eguneratua2,51 KB

Euskal Herrian, Atlantikoko eta Mediterraneoko klimak dira nagusi. Horren arabera, lau klima-eskualde bereizten dira:

  • Klima atlantikoa
  • Klima mediterraneo-kontinentala
  • Atlantiko eta Mediterraneoaren arteko trantsizioko klima
  • Mendialdeko klima

Itsasertzeko Klima Atlantikoa

Bi isurialdeak bereizten dituen banalerrotik iparralderako lurraldeari dagokio, besteak beste:

  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Nafarroako ipar-mendebaldea
  • Arabako iparraldea
  • Lapurdi
  • Nafarroa Behereko iparraldea eta erdialdea
  • Zuberoako iparraldea

Hezea eta euritsua da urte osoan. Euri gehien udazkenean eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten. Udan, batez beste, 19-20 ºC izaten dira; neguan, 8 ºC; eta urteko batez bestekoa, 13 ºC-koa.

Klima Mediterraneo-Kontinentala

Isurialdeen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko klimak: eskualdeak eta ezaugarri nagusiak" »

Espainiako lehen sektorea: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza

Geografia-n eguneratua4,3 KB

Espainiako Lehen Sektorea

Nekazaritza paisaiak nekazaritza espazioaren itxurak dira, inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta nekazaritza jardueraren (giza faktoreak) arteko konbinazioaren emaitza.

Iberiar Penintsulako Espazio Hezea

Iberiar penintsularen iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua eta klima ozeaniko euritsua ditu.

Nekazaritza Egiturak

  • Ezaugarriak: Biztanleria urria eta zahartua.
  • Populatzea: Nagusiki sakabanatua (herrixkak, parrokia eta herriak).
  • Ustiategiak: Minifundistak. Nekazariek lursail txikiak dituzte, hesien bidez bananduta, bata bestetik urrunduta. Horrek errentagarritasuna gutxitzen du eta mekanizazioa zailtzen du.
  • Lurzoruaren erabilera nagusia: Abeltzaintza.

Nekazaritza Azalera

Azalera...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako lehen sektorea: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza" »

Nekazaritza tradizionala eta modernoa: teknikak, lugorra eta ureztapena

Geografia-n eguneratua2,4 KB

Nekazaritza Jarduera

Egitura

Nekazaritza tradizionalaren ezaugarriak:

  • Polilaborantza
  • Teknika atzeratuak
  • Laborantza-sistema estentsiboa

Ondorioz:

  • Ekoizpen urria
  • Autokontsumorako erabilia

Gaur egungo nekazaritza:

  • Ustiategi produktibistiak
  • Espezializazioa
  • Teknifikazioa
  • Intentsifikazioa
  • Ekoizpen ugaria merkatuan saltzeko

Espezializazioa:

Nekazaritzan, espezializaziorako joera dago, eskualde bakoitzean, ongien ekoizten diren produktuetan.

Teknika modernoak:

  • Makina berrien erabilera gora egin zuen 1960. urte inguruan. Makina asko zaharkituta daude eta gutxi erabiliak, ustiategi gehienak txikiak direlako. Beraz, makinen erabilera kolektiboa egitea, kooperatiben edo zerbitzu-enpresen bitartez gomendagarria da.
  • Pestizida eta ongarri kimikoen kontsumoak gora egin du duela
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza tradizionala eta modernoa: teknikak, lugorra eta ureztapena" »

Espainiako garraio-sistema: ezaugarriak eta arazoak

Geografia-n eguneratua2,49 KB

Espainiako garraio-sistemak hobekuntza handiak izan ditu 1980ko hamarkadaren erdialdetik, baina arazoak ere baditu, eta garraio-politika horiek konpontzen ahalegintzen da.

a) Inguru fisikoa

Inguru fisikoa ez da mesedegarria. Erliebea gorabeheratsua denez, eta aldapa handiak daudenez, trenbideak eta errepideak egitea zaila da; eta klima-ezaugarri batzuek trafikoa zailtzen dute (adibidez, izozteek). Teknika modernoek zailtasun batzuk gainditu arren, baldintza fisiko horien eraginez, kostuak handiagotu eta errentagarritasuna txikiagotu egiten dira.

b) Lehorreko eta aireko garraio-sare erradialak

Lehorreko eta aireko garraio-sareak erradialak dira. Trazadura horri esker, Iberiar penintsularen erdigunearen eta periferiaren arteko harremanak errazten...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako garraio-sistema: ezaugarriak eta arazoak" »

Lehen sektorea: nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzia eta sistemak

Geografia-n eguneratua5,46 KB

Lehen Sektorearen Definizioa eta Garrantzia

Lehen sektorea naturatik zuzenean baliabideak lortzeko aukera ematen duten jarduera guztiek osatzen dute. Nekazaritza eta abeltzaintza dira sektore honetako jarduera nagusiak, eta elikagai-iturri nagusiak dira. Kudeaketa egokia oso garrantzitsua da gosea murrizteko eta ingurumena babesteko.

Herrialde Garatuen eta Garapen Bidean Dauden Herrialdeen Arteko Desberdintasunak

  • Herrialde garatuak: Lehen sektoreak biztanleriaren ehuneko txikia enplegatzen du, baina teknologia maila altua, produktibitate handia eta errenta handiak ditu.
  • Garapen maila baxuagoa duten herrialdeak: Biztanleriaren erdiak lehen sektorean lan egiten du. Teknologia eta produktibitate baxua, diru-sarrera gutxi, familiaren jabetza, eta finantzaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen sektorea: nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzia eta sistemak" »