Euskal Herriko klima transiziozkoa eta mediterraneoa: ezaugarriak eta landaredia

Geografia-n eguneratua2,66 KB

Laburpena

Testuak Euskal Herriko hiru klima-eremu nagusiak deskribatzen ditu: klima transiziozkoa, klima mediterraneo kontinentalizatua eta mendiko klima. Eremu bakoitzeko kokapena, prezipitazioak, tenperaturak eta landaredia azaltzen dira. Ikasleak eremu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak ikasiko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Klima transiziozkoa ozeanikoaren antzekoa da, baina prezipitazio gutxiagorekin, eta bi azpi-eremutan banatzen da: azpi-ozeanikoa eta azpi-mediterraneoa.
  • Azpi-ozeanikoan prezipitazioak 700 mm baino gehiagokoak dira, eta urteko batez bestekoa 10 °C eta 12,5 °C artekoa da.
  • Azpi-mediterraneoan prezipitazioak 450 mm baino gehiagokoak dira, neguak luzeak eta udak lehorrak eta beroagoak.
  • Klima mediterraneo kontinentalizatua Ebroren sakonunean, Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean hedatzen da, prezipitazio urriak eta irregularrak dituelarik.
  • Eremu mediterraneoan karraskadiak, sastrakadi mediterraneoa, makia, garriga eta estepa dira nagusi.
  • Mendiko klima 1000 m-tik gorako mendietan dago, 1500 mm-tik gorako prezipitazioekin, sarritan elur eran, eta urteko batez besteko tenperatura 10 °C baino txikiagoa da.

Frogatu zeure burua

Klima Transiziozkoa

Non: Uren banalerroaren hegoaldean, Araba ia osoa eta Nafarroako erdialdea hartzen ditu barne. Klima ozeanikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina prezipitazio gutxiagorekin. Bi azpi-eremu bereizten dira horren barruan:

A. Azpi-Ozeanikoa

  • Non: Arabako lautadan eta Nafarroako erdiko sakonuneetan.
  • Prezipitazioak: Normalean 700 mm baino gehiago jasotzen dira, urteko maximoak udazkenean eta neguan izanik.
  • Tenperaturak: Urteko batez bestekoa 10 °C eta 12,5 °C bitartean dago. Neguak hotzak izaten dira, 6 hilabete 10 °C azpitik daudela eta urtarrilean 5 °C azpitik. Udak freskoak izaten dira.

B. Azpi-Mediterraneoa

  • Non: Trebiñuko arroa, Irunberriko arroa eta Lizarraldea.
  • Prezipitazioak: Normalean, 450 mm baino gehiago jasotzen dira; neguak luzeak dira eta udak lehorrak eta beroagoak.

Landaredia

Haranetako antzinako haritzak urriak dira gaur egun, astigar, lizar eta urkiekin nahasita. Ameztia 600-900 m bitarteko altueran dauden lurzoru azidoetan dago. Ezkameztia baldintza eskasagoetara hobeto moldatzen da, kareharrizko lurzoruetan eta beste espezie batzuekin batera ere ageri da.

Klima Mediterraneoa Kontinentalizatua

Non: Ebroren sakonunean, Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean zehar hedatzen da. Honako mendi multzo hauek osatzen dute hegoaldean: Toloño, Agurain eta Izki.

Prezipitazioak

Urrriak eta irregularrak izaten dira; udan lehortea dago eta urteko maximoak udaberrian eta udazkenean izaten dira.

Tenperatura

Zabalera termiko handiagoa dago. Neguak luzeak eta hotzak izan ohi dira. Uda lehorrak eta beroak izan ohi dira.

Landaredia

Arabako Errioxan eta Nafarroaren hegoaldean karraskadiak eta sastrakadi mediterraneoa dira nagusi. Makia, garriga eta estepa ageri dira.

Mendiko Klima

Non: Mendi inguruetan dago, 1000 m-tik gora Gipuzkoako ekialdean, Nafarroako iparraldean eta Pirinioetan.

Prezipitazioak

1500 mm-tik gora izaten dira, sarritan elur eran.

Tenperaturak

Urteko batez besteko tenperatura txikia da, 10 °C azpitik. Neguak luzeak eta hotzak izaten dira, udak freskoak eta laburrak izaten dira.

Landaredia

Pagadiak eta pinu gorriak dira nagusi. Pagadiak hezetasun handiko isurialdeetan ageri dira. Pinu gorrien pibudiak Pirinioetan ageri dira. Ohikoak dira era berean pinu beltzen pinudiak.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein dira klima transiziozkoaren azpi-eremuak?

Klima transiziozkoa bi azpi-eremutan banatzen da: azpi-ozeanikoa, Arabako lautadan eta Nafarroako erdiko sakonuneetan, eta azpi-mediterraneoa, Trebiñuko arroan, Irunberriko arroan eta Lizarraldean.

Zein landaredia dago klima mediterraneo kontinentalizatuan?

Arabako Errioxan eta Nafarroaren hegoaldean karraskadiak eta sastrakadi mediterraneoa dira nagusi. Makia, garriga eta estepa ere ageri dira.

Zein landaredia dago mendiko klima eremuan?

Pagadiak eta pinu gorriak dira nagusi. Pagadiak hezetasun handiko isurialdeetan ageri dira, eta pinu beltzen pinudiak ere ohikoak dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da klima transiziozkoaren ezaugarri nagusia?
2. Zenbat milimetro baino gehiago jasotzen dira azpi-ozeanikoan, normalean?
3. Non hedatzen da klima mediterraneo kontinentalizatua?
4. Zein landaredia da nagusi mendiko klima eremuan?
5. Zein da mendiko klimaren urteko batez besteko tenperatura?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.