Espainiako etorkinen banaketa: koropleta mapen azterketa
Laburpena
Dokumentuak 2010eko koropleta mapa baten bidez Espainiako lurraldeetako atzerritarren ehunekoa aztertzen du. Espainiaren emigrazio historikoaz, 1990etik aurrerako immigrazio bilakaeraz eta jatorriaren, sexuaren eta motibazioen araberako sailkapenaz hitz egiten du. Azkenik, etorkinen banaketa geografikoa eta barruko desberdintasunak azaltzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Koropleta mapan kolore ilunagoak portzentaje handiagoa adierazten du.
- Espainia emigratzaile izan zen batez ere Amerikara eta Europara, eta 1990etik aurrera etorkin ugari jaso ditu.
- Atzerritarrak Espainiako biztanleriaren ia %10 dira, eta portzentajea probintzien arabera aldatzen da.
- 2006tik aurrera, EBtik kanpoko etorkinak EBkoak baino gehiago dira.
- Etorkinak Madril eta kostalde mediterraneora gehienbat iristen dira, lan eta klima onagatik.
- Mapak portzentajeak erakusten ditu, ez etorkin kopuru absolutuak.
Aurrean dugun 2010eko koropleta mapan, Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa ageri da. Horrela, kolorearen intentsitatearen arabera, gero eta ilunagoa izanda, portzentajea handiagoa dela adierazten digu. Bestalde, gero eta kolorearen intentsitatea txikiagoa izan, portzentajea txikiagoa dela esan nahi du; adibidez, Badajoz.
Immigrazioaren Bilakaera Historikoa
Historikoki, Espainia herri emigratzailea izan da, batez ere Amerikara eta Europara. Baina 1990tik aurrera etorkin ugari jasotzera pasatu da, eta urte askotan immigrazio saldo positiboa izan du, krisi garaian izan ezik.
Egungo Egoera Demografikoa
Espainian, gaur egun, ia 47 milioi pertsona bizi dira. Horietatik badakigu atzerritarrak ia %10 direla, baina lehen esan den bezala, portzentajea aldakorra da probintzien arabera. Nabarmentzekoa da datu hauek egoera legalean daudenak direla; beraz, mapan paper gabekoak falta dira.
Jatorriaren Arabera Sailkapena
Jatorriari dagokionez, 2006. urtera arte, atzerritar gehienek Europarrak ziren, baina ordutik hona gauzak aldatu egin dira. Gaur egun, ia etorkin erdiak (2 milioi) EB-tik datoz, baina erdia baino gehiago (2,2 milioi) EBetik kanpokoak dira, hau da, Amerikatik, Asiako eta Afrikatik.
EBko eta Kanpoko Etorkinen Motibazioak
Europar Batasunetik etortzen diren gehiengoak jubilatuak (britainiarrak gehienak) eta tituludunak dira. Jubilatuek erosteko gaitasun handikoak izaten dira eta tituludunak kalitatezko lanek erakarrita datoz, batzuk edozein lan egin beharrean.
Berriz, Europaz kanpokoak gehienbat arrazoi ekonomikoengatik etortzen dira, prestakuntza gutxi eskatzen dituzten lanetan jardunez:
- Nekazaritza
- Zerbitzuak
- Meagintza
- Arrantza
- Eraikuntza
Sexua eta Jatorria
Iritsitakoen artetik, Europar Batasunetik, emakume zein gizonezko ugari dira. Kanpotik etorritakoak berriz, Afrikarrak, Asiatikoak eta Latinoamerikarrak izaten dira.
Sexuari dagokionez:
- Afrikakoak: gehienbat gizonezkoak dira.
- Amerikakoak: gehienbat emakumezkoak dira.
Etorri berri hauek, lan bila etortzen dira, zeren Espainiak lanpostu dezente eskaintzen dituelako. Klima onaren ondorioz, jubilatu asko ere etortzen dira. Kulturari eta hizkuntzari esker, latinoamerikarrak dira ugarien.
Banaketa Geografikoa
Etorkin berri hauek, dakigun moduan, kantitate handietan iristen dira Madril eta kostalde mediterraneora. Beraz, klimatikoki eremu erosoak, zerbitzuguneak, hiriguneak eta industria guneak hautatu dituzte, mapan ikusten den bezala (adb. Madril, Andaluzia, Katalunia… probintziak).
Mugimendu Sekundarioak
Bestalde, esan beharra dago, leku batzuen saturazioaren ondorioz, inmigranteak beste probintzia batzuetara mugitu direla. Adibidez, Extremadura, Palentzia… hauetan imigranteen proportzioa txikiagoa da.
Ondorioak eta Heterogeneotasuna
Bukatzeko, mapa honek ez ditu agertzen etorkin kopuruak, baizik eta portzentajeak ehunekotan. Argi eta garbi dago, egoera ez dela homogeneoa mapan ageri den bezala. Adibidez, Girona eta Kordoba: Gironan 5etik 1 immigrantea da eta Kordoban, berriz, 20tik 1 immigrantea da. Horren ondorioz, lurralde batzuetan diru gehiago beharko da hauek laguntzeko (eskolan, osasun zentrotan, aterpetxetan, etab.).
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer erakusten du 2010eko koropleta mapak?
Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa erakusten du. Kolore ilunagoak portzentaje handiagoa adierazten du.
Zergatik etortzen dira gehienbat Europar Batasunetik kanpoko etorkinak?
Arrazoi ekonomikoengatik etortzen dira, prestakuntza gutxi eskatzen duten lanetan jardun ahal izateko. Nekazaritza, zerbitzuak, eraikuntza eta arrantza dira lan nagusiak.
Zein dira etorkin gehienen jatorri nagusiak EBtik kanpo?
Afrikarrak, asiatikoak eta latinoamerikarrak dira. Afrikarrak gehienbat gizonezkoak dira, eta amerikarrak gehienbat emakumezkoak.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.