Hiri Egituraren Azterketa: Alde Zaharra, Zabalgunea eta CBD
Hiri Egituraren Oinarrizko Elementuak
Alde Zaharra
Alde zaharra: hiriaren jatorrizko aldea da, industrializazioa hasi arte urbanizatutako espazioa. Alde zaharren ezaugarriak hauexek dira:
- Hiri gehienak harresiz inguratuak zeuden.
- Euren planoa irregularra da eta bilbea itxia.
Gaur egungo hirietan alde zaharrek azalera txikia hartzen dute eta zaharberritze politika anitzak jasan dituzte beren ondare historiko eta kulturala berreskuratzeko (Toledo, Mérida...). Gainera, oinezkoentzat espazioak eratu dira. Orain merkataritza, kultura eta turismorako espazio bihurtu dira.
Zabalgunea
Zabalgunea: XIX. mendean zehar sortutako auzoa da. Industrializazioak erakarritako populazioa hiriak ezin zuenean absorbitu, erantzun guztiz planifikatua eman zitzaion hiriari. Hiri berri hau burgesiaren erantzuna izango da.
Zabalguneak burgesiarentzako egoitza espazio bezala bereziki planeatu ziren. Aukeratutako planoak ortogonalak edota erradiozentrikoak izan ziren. Hirien harresiak, hainbat kasutan, bota ziren eta beren lekuan "errondak" edo pasealekuak sortu ziren. Zabalgune hauek, laster, hiri zentralaren funtzioak hartu zituzten, merkataritza, finantza eta enpresen funtzio espezializatuenak bilduz (CBD).
CBD (Central Business District)
CBD: Merkataritza jarduera, negozioak, administrazioa, finantza eta zerbitzu espezializatu batzuk pilatzen dituen lekua da. Iparramerikar geografoek CBD deitzen diote. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira bere zentralitateagatik, irisgarritasunagatik...
Bere ezaugarriak merkataritzaren trafikoaren eta eraikin altuenen konzentrazioa eta lurzoruaren goi-prezioak dira. Bere eremua ez da ondo mugatua baina normalean zabalguneetan eta batzuetan alde zaharretan ere aurkitzen dira.
Hiri-hierarkia
Espainiako hiri-sistema elkarrekin lotutako hirien multzoak osatzen du. Neurri edo tamaina demografikoaren, betetzen dituzten eginkizunen eta eragin esparruak duen hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Hierarkia horretan kategoria hauek bereizten dira:
- Metropoliak
- Eskualde-metropoliak
- Eskualdez azpiko metropoliak
- Hiri ertainak
- Hiri txikiak
Metropoli-ingurua
Eremu metropolitarra hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri aglomerazioa da. Haien artean harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezartzen dira. Hauek dira metropoli-inguruen ezaugarriak:
- Hiri nagusi bat da buru.
- Hiri nagusiaren eta inguruko nukleoen artean ekonomia eta gizarte loturak ezartzen dira. Hiri nagusiak lana eta zerbitzuak ematen ditu eta inguruko nukleoetan egunero hiri nagusira joaten diren langileak bizi dira.
- Garraioen eta komunikazioen sarea funtsezkoa da hiri nagusiarekin eta ingurua osatzen duten nukleoen artean harremanak bermatzeko.