Kanpoko Migrazioak: Historia, Ondorioak eta Euskal Egoera

Geografia2,9 KB

Kanpoko migrazioak: Estatuko mugetatik kanpoko mugimenduak

Estatuko mugetatik kanpo egiten diren mugimendu espazialak dira. Bi garai nagusi bereizten dira: 1975 arteko emigrazioak eta gaur egungoak.

1. 1975 arteko emigrazioak

  • Ozeanoz bestaldera (XIX. mendearen erdialdetik 1975era): Galizia, Asturias eta Kanarietatik izan zen emigrazio handiena, batez ere nekazari ez kualifikatuen artean.
    • XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914): Argentina, Kuba eta Brasilera joan ziren gehienak.
    • Bi mundu gerren artean (1914-1945): Emigrazioak behera egin zuen.
    • 1945-1960: Ozeanoz bestaldera joateko joera berreskuratu zen, NBEk Espainiatik ateratzeko baimena eman ondoren; jomuga nagusia Venezuela izan zen.
    • 1960tik aurrera: Ozeanoz bestaldera joateak behera egin zuen, Europarako emigrazioarekin lehia sortuz.
  • Europarako emigrazioak (Hiru etapa):
    • XX. mende erdirarte: Emigrazioa nahiko handia izan zen, batez ere Frantziara.
    • 1950-1973: Europarako migrazioak goren unea izan zuen. Ekonomiaren susperraldiarekin eta nekazari soberakinekin, jende asko Europara mugitu zen.
    • 1973tik aurrera: Petrolioaren krisiaren ondorioz, emigrazioak behera egin zuen eta emigrante asko sorterrira itzuli ziren.

2. Gaur egungo egoera

Gaur egun, fuga de cerebros edo adimen-ihesa da ezaugarri nagusia. Lehen, Andaluziako eta Galiziako nekazari asko Frantziara joaten ziren nekazaritza, industria eta eraikuntzako lanetara; Espainia, aldiz, ez-emigrante bihurtu zen hamarkada batzuetan.

Kanpo migrazioen ondorioak

  • Demografikoak: Emigrazioaren jatorrizko eskualdeetako biztanleria gutxitu zen, desorekak sortuz biztanleriaren banaketan.
  • Ekonomikoak: Langabeziak behera egin zuen jendea kanpora joateagatik. 60ko hamarkadan, dibisei esker ekonomiak hobera egin zuen.
  • Sozialak: Lan baldintza txarrak, lana eta etxebizitza aurkitzeko arazoak itzultzean, eta kanpoko herrialdeetako bizi-baldintza hobeak (soldata, etxebizitza).

Euskadiko emigrazioa

XIX. mendetik 1950era, Euskadi Espainiarekiko ekonomikoki hobeto zegoen. Kanpora joateko arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Baserriaren herentzia, gerraren suntsipena eta nekazaritzako krisi ziklikoa.
  • Populazioaren hazkundea eta derrigorrezko soldaduska.
  • Emigrazio agentziak eta Amerikako herrialdeen immigrazio politikak.

Aldi horretan, euskal biztanleriak gora egin zuen emigranteengatik. 1950-1973 bitartean, Euskal Herrian industria gehiago sortu zen; ondorioz, jendea ez zen kanpora joan, eta etorkin asko bertaratu ziren. 1973tik aurrera, krisiarekin mugimendua gelditu zen, baina gaur egun jende asko ari da berriz kanpora joaten.

Deskargatu

PDF Word HTML