Bigarren Industria Iraultza: Energia, Produkzioa eta Potentzia

Geografia2,65 KB

Bigarren Industria Iraultza

2.1 Energia-iturri eta Industria Berriak

Industrializazio berriak lotura estua izan zuen aurkitutako energia-iturri berriekin. Iturri haiek ikatza ordezkatu zuten pixkanaka:

  • Petrolioa: Petroliotik gasolina, gasolioa eta fuel-olioa garatzen hasi ziren, eztanda-motorra asmatu zenean.
  • Elektrizitatea: Dinamoa asmatu zen eta elektrizitatea erabiltzen hasi zen industriako makinetan, argi publikoetan eta komunikabide berrietan, adibidez, telefonoa.

Industriak Garatzea eta Berriak Sortzea

  • Siderometalurgia: Metal berriak ekoiztea sustatu zuen: altzairua eta aluminioa. Merkeagoak ziren, ekoizten errazagoak, gogorragoak eta iraunkorragoak.
  • Industria Kimikoa: Lehergaiak, ongarriak, botikak, lurrinak eta beste produktu asko sortu ziren, ehunen tratamenduan koloratzaileak eta tinduak erabiltzen hasi baitziren.

2.2 Ekoizpen-Sistema Berriak

Antolakuntza konplexuagoa egin zen, fabrikak langile ugariko lan-zentro bilakatu zirenean. Beharrezkoa zen produktibitatea areagotzea eta kostuak murriztea. Horretarako hainbat irtenbide:

  • Serieko Ekoizpena: Fabrikak produktu berdinak lantzen eta espezializatzen ziren, amaierako muntaiaz arduratuz.
  • Kate-lana: Ahalik eta arinen ahalik eta gehien ekoizteko asmoz, mantaia-kateak ezarri ziren.

Beharrezkoa zen kapitala biltzea eta, hala, industriek elkartu egin behar izan zuten. Enpresa-kontzentrazioa deritzo prozesu horri.

2.3 Potentzia Industrial Berriak

Belgikan, Frantzian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Japonian industrializazio-prozesua beste inon baino nabarmenagoa izan zen:

  • Belgika: Ikazkin-meategi garrantzitsuak eta garraio-sare egokia.
  • Alemania: Barne-merkatu ahaltsua eta natura-baliabide aberatsak. Metalurgia indartsua, industria kimiko sendoa.
  • Estatu Batuak: Ustiategi handiak mekanizatuz. Barne-merkatu handia eratu zen, eta horrek burdinbideen eraikuntza bultzatu zuen. Industrializazioa areago hedatu zen.
  • Frantzia: Baliabide mineral joriak. Industrializazio-maila handia lortu zuen berehala. Hazkunde ekonomikoa areagotu egin zen bertan.
  • Japonia: Industrializazio-prozesu berezia izan zuen estatuaren gidaritzapean. Burdinbide-sarea hedatu zen, bankuak sortu ziren eta eskulan merkea zegoen. Horiei guztiei esker, munduko herrialderik industrializatuenetakoa bilakatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML