Terminologia Geografiko eta Nekazaritzakoa: Definizioak

Geografia2,66 KB

Terminologia Geografiko eta Nekazaritzakoa

Definizioak

  • Arro Hidrografikoa: Lurraldearen atal bat da eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira.
  • Landaredi Potentzial: Inguru bateko landaredian batez ere faktore naturalek eragina dutenean, klimax esaten zaio. Inolako presiorik gabe egon beharko lukeen landaretza bezala ere definitzen da.
  • Biztanleria Zahartze: Populazio batean 65 urte edo gehiagoko pertsonen %12tik gorakoa denean gertatzen da. Arrazoi nagusiak jaiotze-tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren handitzea dira.
  • Nekazaritza Exodoa: Landa eta hiri inguruen arteko migrazio iraunkorra da. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zen, eta hirietan osasun, kultura eta aisialdi maila handiagoa eta askatasun pertsonal handiagoa lortu nahi zen.
  • Nekazaritza Intentsiboa: Lur azalera txikian kokatzen da. Ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko helburuarekin ahalik eta hobekuntza gehien erabiltzen dituen nekazaritza mota da.
  • Nekazaritza Estentsiboa: Lur hedadura handiak behar dira eta etekin txikiak ematen ditu, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen direlako. Lortzen diren errendimenduak apalak dira.
  • Abeltzaintza Intentsiboa: Ukuiluko ganadu hazkuntza da. Pentsuekin elikatzen dira abelburuak, hautatutako arrazak erabiltzen dira helburu bakoitzerako, eta jalkitze eta intseminazio teknika modernoak baliatzen dira. Hiri handien inguruetan asko ugaldu da, hietako merkatua baliatzeko.
  • Abeltzaintza Estentsiboa: Larre eta belardietan jaten dutenarekin elikatzen den ganaduaren hazkuntza da. Gisa horretakoa da penintsula iparraldeko abelgorrien hazkuntza edo Mediterraneoko ardi eta ahuntz hazkuntza.
  • Nekazaritza Ustiapena: Enpresaburu baten erantzukizunpean nekazaritza produktuak ematen dituen unitate tekniko-ekonomikoa da. Nekazari berak lantzen dituen lur sailen multzoa biltzen du.
  • NPB (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasuneko nekazaritza politika da. Helburu nagusiak: nekazal produkzioa emendatzea, nekazariei bizimodu duina bermatzea, merkatuak egonkortzea eta kontsumitzaileei hornikuntzak modu onean ziurtatzea dira.
  • Garapen Iraunkorra: Baliabide naturalen kudeaketa arduratsu batez eta ingurumena babestuz garapen sozioekonomikoa lortzea helburu duen jardunbidea da. Gaur egungo premiak ase nahi dira, baina datozen belaunaldiek beraien premiak asetzeko aukera izan dezaten arriskuan jarri gabe.

Deskargatu

PDF Word HTML