Europako eta Espainiako Demografiaren Azterketa
1. Zergatik ez da bermatzen belaunaldi-ordezkapena Europan?
Europako biztanleria oso gutxi hazten da: motela da berezko hazkundea. Batez besteko ugalkortasun-tasak ez du belaunaldi-ordezkapena bermatzen eta gazte biztanle kopurua murrizten ari da. Hauxe da europar biztanleria ongien definitzen duen ezaugarria: zahartzea.
2. Zeintzuk dira Europan bizi diren erlijio nagusiak eta non praktikatzen dira?
- Iparraldean: Protestantismoa/EBK.
- Hegoaldean: Katolizismoa.
- Beste erlijio batzuk: Islama eta judaismoa.
3. Zer gertatu da Espainiako biztanleriarekin?
- Motel hazi zen biztanleria, jaiotza- eta heriotza-tasa handiak zirelako.
- XX. mendearen erdialdean, heriotza-tasa jaitsi eta demografia-hazkundea handia izan zen.
- Azken 30 urteetan, hazkundearen erritmoa motela da berriro ere.
4. Zeintzuk dira Espainiako baby boom-aren urteak?
1957tik 1977ra bitartean izan zen. Urte horietan egoera ekonomikoa oso ona zelako eta lan asko zegoelako.
5. Gaur egun, nolakoak dira jaiotza- eta heriotza-tasak eta zergatik?
Oso ahula da Espainiako biztanleriaren berezko hazkundea, jaiotza- eta heriotza-tasak baxuak direlako.
6. Zergatik desagertu zen barneko migrazioa?
1975. urtetik aurrera, ekonomia-krisia sortu zelako eta fabrika asko itxi zirelako.
7. Azaldu kanpoko migrazioak
a) Espainiatik joan zen jendea (XX. mendea):
- 1900-1936: Arrazoi ekonomikoengatik.
- 1936-1959: Arrazoi politikoengatik.
- 1950-1973: Arrazoi ekonomikoengatik.
- 1973-2010: Prestakuntza handiko jendea.
b) Europako herri aberatsenetako batzuk lehentasunezko helmuga bihurtu ziren.
c) Atzerrira joaten direnak prestakuntza handiko langileak dira. Bestalde, immigrazioa ikaragarri hazi da azken urteotan; prestakuntza eskaseko gazteak izan ohi dira eta nekazaritzan, etxeko zerbitzuan eta lan gogorretan egiten dute lan.
8. Zein autonomia-erkidegotan bizi da biztanleen erdia baino gehiago?
Biztanleen erdia baino gehiago Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Valentzian bizi dira.
9. Zer dakizu Euskal Herrira etorri diren etorkinei buruz?
Hainbat etorkin heltzen ari dira Afrikatik, Ekialdeko Europatik eta Hego Amerikatik, beren jatorrizko herrialdeetako goseetatik eta pobreziatik ihesi.