Turismoaren ondorioak: ekonomia, gizartea eta ingurumena
Ondorio ekonomikoak
- Enpleguaren sorrera: Turismoak enpleguaren % 12 inguru sortzen du Espainian (2014ko datuen arabera). Hala ere, horren zati handi bat urte-sasoiko enplegua da.
- Aberastasunaren sorrera: Turismoak BPGd-aren % 11 inguru sortzen du, nahiz eta batzuetan prezioen igoera eragiten duen.
- Biderkatze-efektua: Turismo-eskariak beste jarduera batzuk bultzatzen ditu, hala nola nekazaritza, industria, eraikuntza, garraioa eta merkataritza.
- Azpiegituren hobekuntza: Zerbitzu eta azpiegituren hornidura hobetzen du. Alabaina, turista gehiegi heltzean, zerbitzuen gainezkatzea gerta daiteke sasoi jakin batzuetan.
Ondorio politiko, kultural eta soziologikoak
Turismoak herrien arteko hurbiltze politikoa eta kultura desberdinen arteko harremanak sustatzen...