Turismoaren Bilakaera Espainian: Ereduak eta Faktoreak

Geografia3,51 KB

Turismoaren Garrantzia eta Sailkapena

Turismoa: Aisi, negozio edo beste arrazoiengatik urte 1 baino gutxiagoko bidaiak dira. Hiru mota nagusi daude:

  • Hartzailea: Atzerritik datozen turistak.
  • Barne-turismoa: Herrialdearen barruan egiten diren bidaiak.
  • Igorlea: Atzerrira bidaiatzen dutenak.

Espainia turismo potentzia handia da.

Turismoaren Faktoreen Bilakaera

XX. mendeko hasieratik 1960ra arte

Turismo gutxi garatu zen. Hasieran, burgesiaren eta aristokraziaren kontua zen. Geroago, Frankoren isolamenduak eragina izan zuen.

1960tik aurrera: Hazkunde Izugarria

Turismoa masa fenomeno bihurtu zen.

2.1. Turismo Eredu Tradizionala eta Faktoreak (1960-1975 inguruan)

Gorakada bortitza izan zen aldi honetan. Faktoreak bi motatakoak izan ziren:

Kanpoko Faktoreak:
  1. Mendebaldeko eta Ipar Europako garapen ekonomikoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Klase ertaina hazi zen eta langileek aisiaz gozatu ahal izan zuten (opor ordainduak, emakumeak lanean).
  2. Garraioen aurrerapena: Hegazkina merkeagoa bihurtu zen, trenbide eta errepide sarea hobetu zen, eta autoak orokortu ziren.
Barne Faktoreak:
  1. Espainia Europako bezeroengandik hurbil egotea.
  2. Natura baliabide onak: Eguzkia eta hondartzak.
  3. Kultura baliabideak: Monumentuak, tradizioak eta gastronomia.
  4. Kostu baxua: 1959an peseta debaluatu izana.
  5. Azpiegitura eta zerbitzu onak: Hotelak, sukaldaritza eta bidaia agentziak.
  6. Estatuko politikaren eragina: Nazioarteko harremanak normalizatu ziren eta propaganda handia egin zen Espainia turismo helmuga gisa sustatzeko.

Eredu tradizionala: Eguzki eta hondar (eskaintza ugari, merkea, batez ere Mediterraneoan eta Kanarietan).

2.2. Turismo Eredu Tradizionalaren Krisia (1975-1985 artean)

Turismoak krisia izan zuen hainbat faktore zirela eta:

  1. Faktore koiunturalak: Petrolioaren krisi mundiala.
  2. Sakoneko faktoreak:
    • Turismo eskaintzaren arazoak: Inflazioa, soldata eta prezioen igoera, eta kalitatearen galera. Turista mota gehiago zegoen, baina turismo mota bakarra eskaintzen zen.
    • Ingurumen kalitatearen eskaria: Helmuga batzuk hondatu egin ziren.
    • Turismo helmuga lehiakorren agerpena inguruan eta urrunago.

2.3. Eredu Berri Baterako Birmoldaketa eta Faktoreak (1985az geroztik)

Krisialdiak izan ezik, turismoak gora egin du.

Faktoreak:
  1. Espainia EBn sartzea.
  2. Helmuga lehiakideen ezegonkortasun politikoa (Balkanak).
  3. Faktore demografikoak: Bizi itxaropena igo da, jarduera berrien premia dago, eta lan errutinari aurre egin beharra.
  4. Barne turismoaren gorakada bizi maila igo ondorioz.
Eredu Berriaren Helburuak:
  • Kalitatezko eskaintza.
  • Zerbitzu eta azpiegiturak hobetzea.
  • Eskaria askotarikoagoa izatea.
  • Diru gehiago duten turistak erakartzea.
  • Ingurumena zaintzea.
  • Espainia kalitatezko turismo helmuga gisa irudi bat sortzea, lehiari aurre egiteko.

Oharra: Birmoldaketa prozesua ez da oraindik erabat burutu.

Deskargatu

PDF Word HTML