Banaketa intentsiboa
-Nekazaritza tradizionalaren aniztasuna
6-1 Nekazaritza ibiltaria
Mozketa eta erreketa bidezko nekazaritza da, laborantza Sistemarik arkaikoena. Tropikoen arteko eremuan erabiltzen jarraitzen dute: Kongo eta Amazonas ibaien arroetan.
Biziraupeneko nekazaritza da; beraz, ahalik eta Produktu mota gehien hazten dute. Sabanan Zerealak (artatxikia-mijo eta basartoa-sorgo) dira nagusi. Oihanean, berriz, tuberkuluak (ñamea-patata antzekoa, taroa eta manioka-mandioca).
Nekazaritza estentsiboa eta produktibitate txikikoa da. Azken Hamarkadetan hazkunde demografikoagatik basoa soiltzea ekarri du. Lurrei 5 urteko atseden denbora ez zaie ematen, Honen ondorioz agortzen ari dira biziraupena arriskuan jartzen.
6-2 Sabanako nekazaritza
Herrialde tropìkaletan ematen da. Biziraupeneko nekazaritza Da, baina sedentarioa, biztanleria herrixka txikietan bizi da, landutako lurren Inguruan. Lur horiek komunitatearen Jabetza izaten dira.
Eskuarki, herixken inguruan, baratzez eta soroz eraturiko Eraztun bat izaten da. Soroak etxeko zaborrez eta abere simaurrez ongarritzen Dituzte. Zenbait orritan banatzen Dira.
Lehenbiziko euria bota bezain laster, artatxikia eta basartoa Landatzen dira. Orri horietako bat lugorri Uzten da, emankortasuna berrekura dezan, labore-txandaketa egiten da.
Gero eta biztanle gehiago daudenez, sarritan lurrak ez dira Lugorrian uzten eta, beraz, bizkorrago agortzen dira.
6-3 Montzoi nekazaritza ureztatua
Txinan. Indian eta Asiako hego-ekialdean ematen da. Nekazaritza hau montzoi haizeen arabera sustatzen da. Udako montzoi haizeek, Ozeano Bareko lurrunketaren ondorioz, euri Ugari eragiten dute apiriletik urrira.Urak soroak hartzen ditu, eta baldintza Ezin hobeak sortzen dira arroza Hazteko.
Arroz soroak ibaien ondoko haranetan izaten dira: Ganges (India), Ibai Urdina eta Ibai Horia (Txina) eta Mekong (Vietnam).
Eskualde horietako biztanle dentsitate handia dela eta, lurra Ahalik gehiena aprobetxatu behar izan da. Beraz, mendi hegaletan sortutako baratze mailetan edo terrazetan ere Hazten dute arroza.
Dike eta ubideak ureztatzeko ez ezik, bide gisa ere Erabiltzen dituzte. Oso nekazaritza intentsiboa Da, urtean bi edo hiru uzta ere lortzen dituzte. Nekazaritza egutegia montzoi Eurien arabera antolatzen da.