DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Mendikate definizioa

Geografia1,23 KB

inguru  silizeoa kanbriaurreko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Batez ere, Iberiar penintsularen mendebaldean dago, eta kantabriar mendikatearen, mendikate zentralaren toledoko mendien eta sierra morenaren mendebaldereantz adarrak ditu. Beste inguru batzuetan ere badago: Pirinioen ardatzean, iberiar mendikatearen eta kataluniako kosaldeko mendikatearen sektore batzuetan eta mendikate penibetiokoetan. Inguru horretako harri nagusia granitoa da. Harri hroi zenbait modutan aldatzen da ta erliebe granitikoaren motak sortzen ditu. Mendikate aharrek bizkarralde kizkurtuak edo harri biribileko blokeak ageri dituzte berrocal izenekoak goi mendietan gandor zorrotzak sortu eta harritzak mendien oinean pilatzen dira.

Zer da estatua

Geografia1,36 KB

estatua Gizartearen antolabide politiko gisaestatua hainbat erakunderen multzoa da, Eta erakunde horiek sortu dira lurralde berean bizi diren eta aginte beraren Mende egonik, lege berek gobernatzen dituzten pertsonen bizitza eta jarduera Antolatzeko. Estatuaren lurraldea ondo zehaztuta egon ohi da mugen bidez. Lurraldearen mugetatik kanpo, estatuak ezin du erabakirik hartu. Aginpidea Izateko eskubidea da estatuaren ezaugarria. Hainbat eginkizun bete behar ditu: +estatuko biztanleen gizarte harremanak arautzen dituzten legeak ezartzen ditu. +botere judizialaren bidez, legeak betetzen diren zaindu eta gizartean justizia Administratzen du. +lurraldearen barruan ordena mantentzeaz arduratzen da, bai Eta kanpo segurtasunaz ere. +kanpo politika garatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zer da estatua" »

Munduko Biztanleria: Analisi Demografikoa eta Ekonomikoa

Geografia4 KB

Eboluzio Demografikoa

Grafiko lineal honetan hiru etapa bereizten dira:

  • Erregimen demografiko zaharra
  • Trantsizioa
  • Erregimen demografiko modernoa

Etapa bakoitzean jaiotza- eta heriotza-tasak milakoetan azaltzen dira.

  • Erregimen demografiko zaharrean jaiotza- eta heriotza-tasak altuak dira, baina heriotza-tasak gorabeherak izaten ditu. Biztanleria gutxi hazi zen gerren, gaixotasunen, goseteen eta abarren ondorioz.
  • Trantsizioaren lehenengo zatian jaiotza-tasa mantentzen da, baina heriotza-tasa nabarmen jaisten da (%45etik %17ra). Hazkunde hau Industria Iraultzaren ondorioz gertatu zen.
  • Trantsizioaren bigarren zatian jaiotza-tasa jaitsi egiten da eta heriotza-tasa jaisten jarraitzen du.
  • Erregimen demografiko modernoan jaiotza- eta heriotza-tasak baxuak dira
...
Jarraitu irakurtzen "Munduko Biztanleria: Analisi Demografikoa eta Ekonomikoa" »

Klima mediterraneoa Espainian: ezaugarriak eta sailkapena

Geografia2,19 KB

Klima mediterraneoa Espainian

Mapa honetan ikusi daitekeen moduan, Espainiako estatuan klima-aniztasun handia dago. Lau klima mota dira nagusi: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendialdeko klima eta Kanarietako klima subtropikala.
Esan dugun moduan, klima mediterraneoa da horietako bat. Mapan begiratuz gero, ikusi daiteke Espainiaren zatirik handiena hartzen duela. Klima mediterraneoak barne hartzen ditu penintsularen hegoaldeko eskualdeak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla.
Urteko prezipitazioak, oro har, 300 mm eta 800 mm artean izaten dira; badira barruti moderatuak (800–500 mm) eta 500 mm-tik beherakoak ere, urriak direnak. Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, urte-sasoi horretan Azoreetako antizikloiak
...
Jarraitu irakurtzen "Klima mediterraneoa Espainian: ezaugarriak eta sailkapena" »

Munduko Biztanleriaren Joerak: Jaiotza, Heriotza eta Ugalkortasuna

Geografia2,53 KB

Jaiotza-tasa munduan

Jaiotza-tasa kontzeptuak hiri batean jaio diren haurren kopurua adierazten du.

Jaiotza-tasari eragiten dioten faktoreak

  • Garapen ekonomikoa: Herrialde garatuetan, seme-alabak ekartzea zama ekonomikotzat jotzen da. Herrialde azpigaratuetan, ordea, seme-alabak oso gazte hasten dira lanean, eta gurasoak zahartzen direnean zaintzen dituzte.
  • Kultura: Zenbait kulturatan, prestigioa ematen diote seme-alaba kopuruari. Mendebaldeko herrialdeetan, ezkontzeko eta lehenengo haurra ekartzeko adina atzeratzen ari da.
  • Gizarte egitura: Emakumearen emantzipazioak eta lan mundura sartzeak seme-alaba kopuruan du eragina.
  • Faktore biologikoak: Jaiotza-tasa handiagoa izango da gazte asko badaude zahar asko badaude baino.
  • Erligioa: Ia erlijio guztiek
...
Jarraitu irakurtzen "Munduko Biztanleriaren Joerak: Jaiotza, Heriotza eta Ugalkortasuna" »

Lehen Sektorea Europar Batasunean: Ezaugarriak eta Kontrasteak

Geografia3,14 KB

Lehen Sektorearen Ezaugarri Orokorrak

Europar Batasuneko lurren % 77 baino zertxobait gehiago landa-lurra da. Lur horien % 47 nekazaritzako jardueretarako erabiltzen da, eta gainerako % 30a basoa da. Landa-eremu horretan bizi da EBko biztanleen % 56, baina EBko biztanleria okupatuaren % 5ek bakarrik lan egiten du lehen sektorean.

Lehen sektoreak garrantzia galdu du Europar Batasuneko ekonomian. Haren ekoizpenaren balioa ez da iristen BPGd-aren % 3ra, nahiz eta kopuru hori % 6koa izan aintzat hartzen badugu nekazaritzako elikagaien industriaren ekoizpena ere, lehen sektorea hornitzaile duena.

Nekazaritza eta Abeltzaintza: Ekoizpena eta Ustiategiak

Nekazaritzako ekoizpena askotarikoa da: zerealak (batez ere, garia, espelta eta artoa), bazka, hazi...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea Europar Batasunean: Ezaugarriak eta Kontrasteak" »

Espainiako Klimaren Elementuak: Haizea, Prezipitazioa, Idortasuna

Geografia2,88 KB

Espainiako Klimaren Elementuak

Haizea

Haizea aireak lurraren gainazalarekiko egiten duen mugimendu horizontala da. Presio-desberdintasunen ondorioz sortzen da, eta beti goi-presioko guneetatik behe-presiokoetara mugitzen da.

Espainian mendebaldeko haizeak dira nagusi, baina beste haize mota batzuk ere badaude:

  • Tokiko haizeak (Ziertzoa, Levantea eta Tramontana)
  • Kanariar uharteetan: haize alisioak eta kalima.

Prezipitazioak

Prezipitazioak hodeietatik lurraren gainazalera erortzen den ura dira, bai egoera likidoan, bai solidoan. Milimetrotan (mm) edo metro koadroko litrotan (l/m²) neurtzen dira, plubiometroarekin.

Aireko ur-lurrunak gora egin, hoztu eta kondentsatzean sortzen dira prezipitazioak. Airearen goratzearen arrazoiaren arabera, hiru prezipitazio...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimaren Elementuak: Haizea, Prezipitazioa, Idortasuna" »

Espainiako Errepide Sarearen Analisia eta Ezaugarriak

Geografia2,29 KB

Espainiako Errepide Sarearen Maparen Iruzkina

Espainiako mapan ikus dezakegun bezala, errepide-sare zabala dugu; haien artean autobideak eta autobiak, eraikitze-fasean dauden bideak eta gainerako errepideak bereiz daitezke. Mapak adierazten duenez, Madriletik autobide eta autobia ugari igarotzen dira, eta gainerakoak Espainia osoan zehar hedatzen dira.

Garraiobideak: Errepide bidezko garraioa

Errepideek biztanleria-guneak elkarrekin lotzen dituzte; beraz, funtsezko azpiegitura dira irisgarritasuna bermatzeko eta lurraldea egituratzeko. Sarearen gaineko eskumenak banatuta daude. Estatuko sareak herrialdeko biztanleria-gune nagusiak lotzen ditu, nazioarteko sarearekin konektatuz.

Sarearen diseinu erradiala

Penintsulako errepide-sarearen diseinua erradiala...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepide Sarearen Analisia eta Ezaugarriak" »

Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak

Geografia9,24 KB

Industriaren Kokapena Espainian

Industria etekin gehien lortzeko faktore mesedegarrienak eskaintzen dituzten espazioetan kokatzen da. Faktore horiek industria-sektore bakoitzerako eta denboran zehar aldatu egiten dira.

A) Industria Kokapena 1855-1975

1. Industria kokatzeko faktore klasikoak

1855-1975 aldian, industria kokatzeko faktore “klasikoek” eragin handiagoa izan zuten:

  • Lehengaietatik eta energia-iturrietatik hurbil egotea.
  • Kontsumo-merkatu zabala. Horri esker, enpresek gutxieneko errentagarritasuna izan dezakete eta eskala-ekonomiak sortzen dira.
  • Eskulan ugari eta merkea edo lan egiteko ondo prestatua.
  • Garraio sistema eraginkorrak produktuentzat.
  • Kapitala erakartzeko gaitasuna.
  • Laguntza sektoreak: zerbitzuak, azpiegitura onak eta ekipamenduak.
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak" »

Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika

Geografia3,3 KB

Espainiako Immigrazio-politika

Espainiak immigrazio-politika du, immigrazioa alderdi guztientzat mesedegarria izan dadin.

Immigrazio-politikaren esparrua

Europar Batasuneko asilo- eta immigrazio-politikak eta Atzerritarrei buruzko Legeak osatzen dute:

  • EBko asilo- eta immigrazio-politika: 1999an ezarri zen. Asiloen eta bisatuen sistema erkidea sortu da, eta estatu kideen arteko lankidetza sustatzen da immigrazio klandestinoaren aurka, informazioa trukatuz eta Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatuz. Hala ere, estatu kideek dute immigranteak hartzearen eta integratzearen gaineko erantzukizuna.
  • Atzerritarrei buruzko Legea: Immigrazioaren inguruko alderdi guztiak arautzen ditu: herrialdean sartzea, modalitateak, eskubideak eta askatasunak, lan-
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika" »